3674 jokalari konektaturik
| |||||||||||||
![]() Español Euskaraz English Français | |||||||||||||
Esta sección de ayuda se refiere exclusivamente a aspectos específicos de Ludoteka Clasika. Ayuda general de Ludoteka.com 4. Txapelketen ezaugarri eta arauakTxapelketak 2 hitzetan Ludotekako txapelketak ondorengo ezaugarriak dituzte:
Nola jokatu Txapelketetan parte hartzeko ondorengoa egin behar duzu:
Mota hontako txapelketetan partehartzaile guztiak aldiberean jokatzen hasiko dira. Behar adina erronda kanporatzaile jokatuko dituzte jokalari ala talde bakar bat geratzen den arte, azken hau txapelketako irabazlea izanik. Erronda hauek iraupen finko bat dute, eta horregatik, behin erronda bat gainditzerakoan, denbora hori iragan arte itxaron beharko duzu, hurrengo errondari ekiteko. Txapelketa aurretik ezarritako dagoen bizi kopuru finko batekin hasiko duzu. Partida bat irabazten ez duzun bakoitzean bizitzak galduko dituzu, eta hauek agortuz gero, txapelketatik kanpo geratuko zara. Jokalari bakoitzak txapelketa bizi bakar batekin hasten badu, kanporaketa zuzeneko txapelketa bat dela esan daiteke.
Sinkronizatuekin duten ezberdintasuna, aurretik kanporaketa fase bat dutela da. Sailkapen fasea Parte hartzeko, denbora epe zabal bat eskaintzen zaizu, epe horren barruan edozein unetan jokatzera sartu ahal izateko. Hasterakoan, jokatu behar dituzun partida kopurua eta hauek jokatzeko dituzun bizitza kopurua adierazten zaizkizu. Bizitzak galduko dituzu partida bat irabazten ez duzun bakoitzean, eta hau horrela izanik, ondorengo kasuak desberdintzen dira:
Bukaerako fasea Fase hau sailkapen fasea gainditu dutenek bakarrik jokatuko dute. Sailkapen fasea amaitu eta ondorengo ordutan ala hurrengo egunean jokatzen da, eta txapelketa sinkronizatuak bezala garatuko da.
Txapelketa hauetan jokalariek maila desberdinetan jokatzen dute, txapelketa beraren aurreko edizioetan lortutako emaitzen arabera. Fase erregularra Partida kopuru jakin bat jokatuko dituzu. KO txapelketen sailkapen fasean egiten den antzera, denbora epe bat duzu partidak jokatzeko eta hauen emaitzen arabera puntuak lortzen dituzu. Lortutako puntuen arabera ondorengoa gerta dakizuke:
Bukaerako fasea Fase erregularraren ondoren ala hurrengo egunean jokatzen da, eta bere garapena, txapelketa sinkronizatuetan bezalakoa da. Txapelketen xehetasunak Izen ematea Txapelketak hasi baino egun batzuk lehenago iragartzen dira. Ordutegia Espainiako orduan oinarritzen da eta hurrengo edizioetarako ordutegi bera mantenduko da normalean. Izena eman dezakezu:
Ludotekan sartzen zeran momentuan hasteko edo hasita dauden txapelketak kontsulta ditzakezu, une horretan bertan jokatzen hasteko aukera izanik. Partiden abiatzea Txapelketa sinkronizatuetan eta bukaerako fasetan partidak automatikoki hasiko dira errondarako ezarritako orduan. Sailkapen fase edo fase erregularretan, sistemak abian jartzen ditu partida berriak, jokatzeko prest daudela adierazi duten jokalariekin. Jokalari kopuru nahikoa baldin badago, abiatzeak minuturo burutzen dira; prest dauden jokalari kopurua txikia bada, partidak abiatzeko maiztasuna 5 minutu izatera iritsi daiteke. Ordutegia amaitzerakoan ez da partida gehiago abiatzen, baina jadanik jokoan daudenak inolako eragozpenik gabe jokatzen jarraituko dute. Partida puntuagarriak izango dira puntuaketa sisteman oinarrituz. Partida amaierak Sailkapen fase edo fase erregularrean partida bat anulatzen bada, honek ez du konputatuko txapelketarako. Bukaerako fasean sistemak ez du jokalariei partida anulatzen uzten, baina bestelako erroreren batengatik anulatua izaten bada, sistemak jokalariak irabazleak izan balira tratatuko ditu, hurrengo errondara igaroz. Kanporaketa joko batetan (remigio, zazpi t'erdi, julepe), sailkapen faseko partida batean kanporatua izaten den jokalariak ezin du txapelketa horretako partida berri bat jokatzen hasi partida amaitua egon arte. Txapelketa sinkronizatuetako eta bukaerako fasetako partidek, beti aurreko erronda hasi baino lehenago bukatu behar dute. Ezarritako denbora nahikoa izan ohi da partidak amaitzeko. Partidaren bat gehiegi luzatzen bada, sistemak behar diren mekanismoak martxan jarriko ditu partida amaierara arte bultzatzeko (erantzun denbora laburtuz eta etenaldiak eskatzea eragotziz). Hartutako neurriak nahikoak izaten ez direnean, sistemak partida eten eta bukatutzat emango du; kasu honetan, emaitza modu automatikoan ebaluatzen da partida eten den uneko egoera aztertuz. Txapelketan parte hartzea Gerta daiteke txapelketa batetan izena ematea baina partehartzea guztiz ez osatzea. Hiru aukera gerta daitezke:
Partidarako jokalarien hautaketa Jokatzeko prest dauden jokalariak partidetarako taldekatzeko orduan, sistemak, ondorengo irizpideak jarraitzen ditu:
Irizpide guzti hauek jarraitzen dira bai bikoteak osatzeko eta baita aurkariak diren jokalariak aukeratzeko, partxisean bikotea aukeratzen den kasuan izan ezik. Azken kasu honetan, bi jokalariak elkarri aukeratu badiote bikote bezala, txapelketarako bikotea osatuko dute eta elkarrekin jokatuko dute; sailkapen fasean ez dute elkarrekin jokatuko biak jokatzeko prest ez badaude, eta bukaerako fasean bikotea apurtuko da bitako bat agertzen ez bada. Biziak Txapelketa sinkronizatuetan eta KO txapelketetan, eta mailakako txapelketen bukaerako fasetan, jokalari guztiak bizi kopuru berarekin hasten dute, eta biziak guztiak galtzen dituztenean kanporatuak izango dira. Txapelketa bizi bakar batekin hasten denean, kanporaketa zuzeneko txapelketa bat izango da, hau da, irabazten ez duena kanporatua izango da. Gainontzeko kasuetan, bizien tratamendua honela egingo da:
Mailak Mailakako txapelketako fase erregularrean jokalaria mailaz jaitsi, maila mantendu, mailaz igo ala bukaerako faserako sailkatzen den erabakiko da puntuaketa sistema baten arabera. KO txapelketekin alderatuz, mailakako txapelketetan:
Txapelketaren edizio bakoitzaren emaitzen arabera jokalari batek mailaz igotzeko ala jaisteko aukera izango du. Jokalari bakoitzari dagokion maila ondorengo irizpideen arabera dago:
Puntuak Mailakako txapelketetako puntuaketa sistemaren funtzionamendua honakoa da:
Repeskak eta salbuetsiak Aurretik azaldu den bezala, sailkapen fase edo fase erregularrean zehar zenbait jokalari minutu batzuk itxaron behar izango dute partida berri bati hasiera emateko, prest dauden jokalari kopurua partida bat osatzeko behar den jokalari kopuruaren multiploa ez bada. Bukaera fasetan eta txapelketa sinkronizatuetan aldiz, jokalari guztiak aldiberean jokatzen dutenez, ondorengo bi kasuak gerta daitezke:
Salbuetsiak ala errepeskatuak izango diren jokalariak aukeratzeko, sistemak ondorengo irizpideak jarraitzen ditu:
Aldibereko bukaerako faseak Bukaerako fase edo txapelketa sinkronizatu bat hasterakoan sistemak parte hartzaileetakoren bat beste bukaerako fase edo txapelketa sinkronizaturen batean parte hartzen ari den aztertzen du. Hala bada, jokalaria zuzenean kanporatzen du bi partida aldiberean jokatzea saihesteko, eta bukaerako fasearen kasuan, txapelketa beraren hurrengo edizioko bukaerako faserako sailkatuko du. Aldibereko bukaerako faseak Konexio arazoak Txapelketa baten garapenari kalte egin lekiokeen ludotekaren funtzionamenduarekin lotutako edozein ezbehar ondorengo irizpideen arabera tratatuak izango dira:
Arazoaren jatorria ludoteka.com-en zerbitzariaren funtzionamenduarekin lotuta dagoenean bakarrik burutuko dira neurri hauek, eta inoiz ez jokalariaren sistemarekin edo konexioarekin erlazionatuta dagoenean. Ludo+ Ludo+ harpidetzaren ikuspuntutik bi txapelketa mota desberdintzen dira:
Sariak Garaileek eta txapelketako azken kanporaketetara iristen direnek Ludo+ harpidetza denbora jasoko dute sari bezala. Txapelketen erabilera baldintzak Txapelketetan izena eman duten jokalariak onartzen dute txapelketa hauen partida guztiak publikoak eta ikusgarriak izango direla Ludoteka.com zerbitzuaren erabiltzaile guztientzako. Txapelketako partidetan parte hartzeaileek ezingo dute ikusleak ikustera sartzea galerazi, baina bai aldiz txateatzeko aukera. Txapelketa batetan izena ematerakoan, jokalariek, emaitzak desitxuratu dezaketen edota araudiaren, kiroltasunaren eta portaera egokiaren kontra doazen ekintzarik ez burutzeko konpromezua hartzen dute. Arau hauek betetzen ez dituen edozein jokalari txapelketa batetik kanporatzeko, txapelketen zerbitzua erabiltzeko aukera kentzeko ala jokoen zerbitzua bere osotasunean erabiltzeko aukera kentzeko eskubidea erreserbatzen du Ludotekak. | |||||||||||||
Copyright © 2001-2021 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra - Kontaktuan jarri |