Español Euskaraz English Français

Ludoteka ClasiKaren laguntza


1. Zer da Ludoteka ClasiKa?

5. Puntuazio sistema

2. Ludo+

6. Ludo eta Txapelketa guneetan jokatu

3. Joko gunea

7. Ohiko galderak

4. Txapelketen ezaugarri eta arauak

Esta sección de ayuda se refiere exclusivamente a aspectos específicos de Ludoteka Clasika. Ayuda general de Ludoteka.com


2. Ludo+


Ludo+: Mugarik gabe jokatu

Publizitatea

Jokatu debalde

Ludo+: Mugarik gabe jokatu

Ludo+ harpidetza duten jokalariek Ludoteka.com-en jokatu ahal izango dute inongo eragozpenik gabe. Hau da, joko guztietara jokatu dezakete inolako denbora mugarik gabe eta txapelketa guztietan parte hartu dezakete.

Publizitatea

Gainera, Ludo+ harpidetza duten jokalariek ez dute publizitaterik jasoko Ludotekaren web gunean dauden bitartean.

Jokatu debalde

Ludo+ harpidetza ez dutenek ere nahiko aukera dute Ludoteka erabiltzeko:

  • Promozioan dauden jokoetan jokatu dezakete denbora mugagabez. Joko hauek (31) aurreko egunetan gutxien jokatu direnak izango dira, eta hauetan jokalari guztiek jokatu ahal izango dute.
  • Egunero 30 minutuz jokatu ahal izango dute dohainik promozioan ez dauden jokoetan; jokalari batek egun horretan 30 minutu baino gutxiago jokatu badu, partida berri bat hasteko aukera izango du doan.
  • Txapelketa libreetan parte hartu dezakete.
Ludo+ harpidetzarekinLudo+ gabe

Partidak

Promoziozko jokoak Promoziozko jokoak

Joko guztiak

30' egunero

Txapelketak

Libreak

Ludo+


Eguneko 30 minutuen kontrolerako ondorengoa kontutan hartuko da:

  • Behin partida bat hasita, beti amaierararte jokatu ahal izango da, nahiz eta jokatzen igarotako denborak eguneko muga gainditu.
  • Ez da jokalari bakoitzaren jokatze denbora bakarrik kontutan hartzen, baizik eta ordenadore edo IP helbide beretik jokatu den denboraren batura.
  • Partidak jokoan diharduen denbora bakarrik izango da kontabilizatuko dena.
  • Denbora muga jokatzeko aukerarekin bakarrik lotuta dago, eta ez aldiz joko gunean txateatzen edota beste partidak ikusten egoteko aukerekin.
  • Erregistratu berri diren jokalariak doako denbora hau izateari utziko diote, hilabete bateko denbora epearen barruan beraien posta helbidea konfirmatzen ez badute.

Ludo+ eskuratu

Gora

Copyright © 2001-2021 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra - Kontaktuan jarri