![]() Español Euskaraz English Français | ||||
Jatorria Joko hau gaur egungo xakearen aitzinekoa da. Ikertzaile batzuek txinako eta japoniako xakeen aitzinekotzat jotzen dute ere. Bere historiari buruzko informazioa miatu nahi baduzu, orri honen erdarazko bertsioa eta aholkatutako loturak aztertu ditzakezu. Dirudienez, Chaturanga Indian jaio zen, eta aurkitutako lehengo aipamenak k.a. 4. mendekoak dira. Chaturangaren lehenengo aldaerak oso ezberdinak ziren, lau pertsonek hartzen baitzuten parte eta dadoak erabiltzen baitziren erabakitzeko zein pieza mugitu behar zen. Jokoa zabaldu zen Europara Pertsiatik eta Arabiar herrietatik, azkenik xake bihurtuta. Deskribapena Hemen eskainitako eta deskribatutako bertsioa berriena da; hortaz, bere arauak eta gaur egungo xakearenak nahiko antzekoak dira. Antzekotasun hori dela eta, batez ere xakearekiko desberdintasunak aipatuko dira Chaturangaren arauak azaltzeko. Xakean bezala, taulak 8 lerro eta zutabe ditu, baina denak kolore berekoak dira. Xakean bezala, jokalariek 16na fitxa dituzte (batek txuriak edo berdeak, bestea gorriak); xakean bezala ere kokatzen dira, desberdintasun hauek kenduta:
Helburua Xakean bezala, Chaturangan helburua xake mate ematea da. Erregea itota suertatzen denean aldiz, itotzen duenak partida galtzen du (xakean berdinketa izaten da). Jokoaren garapena Xakean bezala jokatzen da: pieza txuriak (edo berdeak) hasten dira eta jokalariek txandaka mugitzen dute. Chaturanga jokoak dituen ezaugarri bereziak hauek dira: Mugimenduak
Harrapaketak Harrapaketak xakean bezala gertatzen dira: aurkariaren pieza dagoen lauki batean jartzen da pieza, eta aurkariaren pieza hori taulatik ateratzen da. Promozio Xakean bezala, peoiak koroatzen dira azken ilerara (lehenengoa aurkariarentzat) iristerakoan. Chaturangan, xakean ez bezala, peoiaren jabeak ezin du aukeratu peoia ordezkatuko duen pieza; partidaren hasieran peoia iritsi den laukian zegoen pieza mota baten truke aldatu behar du. Gainera, sartutako pieza harrapatuen artetik hartu behar da; hau da, ezin dira aldi berean kolore bereko hiru dorre, hiru zaldi, hiru elefante edo bi bisir jarri taularen gainean. Koroatzeko aukerarik ez duten peoiak taulan gelditzen dira, baina ezin dira berriro mugitu. Ludotekan jokatu Online jokatu beste jokalariekin Informazio gehiago | ||||
Copyright � 2001-2021 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra - Kontaktuan jarri |