4109 jokalari konektaturik
| |||
![]() Español Euskaraz English Français | |||
Jatorria Ezagutzen diren taula joko zaharrenetariko bat da. Badirudi Mesopotamian orain dela 5000 urte inguru duela bere jatorria. Bestela ere, jokoaren idatzitako lehen arautegia XIII. mendekoak dira, Alfonso X. jokoen liburuan. Deskribapena Backgammon jokoan bi jokalari lehiatzen dira, hiruki luze itxurako jokalekuez osatuta dauden lau koadranteetan (6 hiruki koadrante bakoitzean), irudian ikus daitekeen bezala. Taula jokoa bitan zatiturik dago luzetara, barra izeneko zona batez. Jokalari bakoitzak 15 piezarekin jokatzen du, aurkariaren piezen kolorearen desberdinak, eta irudian azaltzen den egoeran lekuturik hasten dute partida.
Helburua Piezak aurkariak baino lehenago taula jokotik ateratzean datza lasterketa-joko honen helburua. Horretarako, bakoitzaren fitxak aurretik aipatutako hirukietatik igarotzen den ibilbide bat burutu behar dute, batarenak erlojuaren orratzen zentzuan eta bestearenak kontrakoan, bien ibilbideak elkar gurutzatuz. Normalean, aurretik erabakitako garaipen kopurua lortu arte behar diren joko kopurua jokatzen dira. Jokoaren garapena Jokoaren hasiera Jokalariak parez-pare kokatzen dira taula jokoa bien artean dutelarik, eta taula erdibitzen duen barrak ezkerrean eta eskuinean bi zati bereizten dituelarik bakoitzarentzat. Jokalari bakoitzak bi dado ditu, baina lehen tiraldian bakoitzak bakar bat soilik jaurtiko du salbuespen bezala. Baliorik handiena lortzen duena izango da jokoari hasiera emango diona, bere fitxak jaurti diren bi dadoen balioekin (jokalari bakoitzak bat) mugituz. Hortik aurrera, txandaka burutuko dituzte bakoitzak bere mugimenduak. Mugimenduak Lehenengo jaurtiketan ezik, txanda bakoitzean jokalari bakoitzak bere bi dadoak jaurtiko ditu eta beraietan azaldutako jokaleku kopurua mugituko ditu bere fitxak. Bi pieza mugitu ditzake (dado bakoitzeko pieza bat) edo bestela pieza bakarra ondoz ondoko bi mugimendurekin. Mugimendu bat balekoa izango da, beti ere hutsik dagoen, bereak diren fitxak dauden edo aurkariaren fitxa bakar bat dagoen jokaleku batean amaitzen duenean. Azken kasu honetan, aurkariaren pieza harrapatua izango da, eta barraren gainean kokatua izango da. Ezin izango da inoiz pieza bat mugitu, aurkariaren bi pieza edo gehiago dauden jokaleku batetara. Dobleak Jokalari batek doble bat (bi dadoetan balio bera) lortzen badu jaurtitzerako unean, mugimendua bikoiztu beharko du, hau da, lau aldiz burutu behar izango du dadoetan azaldutako balio errepikatua. Harrapatutako piezak Jokalariren batek piezaren bat harrapaturik baldin badu (barraren gainean), bere txandan pieza hauek taula-jokoan sartzeko beharrezko mugimenduak soilik burutu ahal izango ditu, beste piezekin inolako mugimendurik burutu ezin duelarik pieza guztiak joko taulan izan arte. Harrapatutako pieza bat jokora itzultzen da, bere lehen mugimendua bere ibilbideko 24 jokalekuen lehenengotik hasita. Paso egin Txanda bakoitzean posible diren mugimendu kopuru maximoa burutzea derrigorrezkoa da, dadoen balioen arabera. Mugitzeko fitxa bakarra dugunean eta mugimendua bi dadoen balioekin, baina ez bien baturarenarekin burutu ahal deneko kasu partikularrean, beti balio altuena duen dadoa aukeratuko da mugimendua burutzeko. Gerta daiteke jokalariak txanda galtzea mugimendurik burutu ezin izateagatik. Egoera hau nahiko maiz gertatzen da jokalariak piezaren bat harrapaturik duenean. Jokoaren bukaera Jokalariren batek bere pieza guztiak taula-jokotik ateratzen dituenean, jokoa amaitzen da. Piezak ateratzen joateko behar diren mugimenduak burutzen hasteko, jokalariak lehenik eta behin bere pieza guztiak ibilbideko azken koadranteko jokalekuetan kokaturik izan behar ditu. Piezak behar duten balio zehatzaren bitartez soilik atera ahal izango dira taula jokotik. Balio altuago baten bidez kanporatzeko, ezin du fitxa horren atzetik beste fitxarik egon. Apustuak eta partidaren bukaera Honeraino joko bakarraren garapena (backgammon esku bakar bat, casual play deritzana) azalduta gelditzen dela esan daiteke, baina normalean jokalariek aurretik erabakitako puntu kopuru bat lortu arte jokatzen da (match play). Kasu honetan partida irabazten du erabakitako puntu kopurua lortzen edo gainditzen duen jokalariak. Joko bat hasterakoan, jokalariak puntu bateko apustua egiten ari dira, eta irabazlea egingo da puntu horren jabe. Joko horretan zehar, dadoak jaurti baino lehen, jokalari bakoitzak aurkariari apustua bikoizteko eskaera burutzeko aukera dauka. Jokalari batek eginiko apustu bikoizketaren eskaera besteak onartzen ez badu, ordurarte eginiko apustuaren puntuak eskaera hau burutu duenak eramango ditu eta joko hau bukatutzat emango da. Apustua onartzen duen jokalariak, ondoren berriz bikoiztea eskatu ahal izango du; jokalariek txandaka apustua bikoiztearen eragiketa hau zenbaitetan errepikatu ahal izango dute. Joko bat irabazten duen jokalariak partida irabazteko puntu bakarrera geratzen denean, hurrengo jokoan (Crawford game) ezin izango da apustua bikoiztu. Jokalari batek bere pieza guztiak taula-jokotik ateratzen baditu, aurkariak bakar bat ateratzea lortu aurretik, jokoa bikoitza edo gammon izan dela esango da, eta honek suposatzen du irabazleak apustutakoaren bikoitza eramango duela. Aurkariak, piezarik ez ateratzeaz gain, piezaren bat harrapaturik edo bere ibilbideko lehenengo kuadrantean baldin badu, jokoa backgammon kontsideratuko da, eta kasu honetan apustutakoaren hirukoitza jasoko du irabazleak. Nola jokatu Ludotekan Jarraian Ludoteka.com-en jokoak duen interfazeari buruzko azalpenak emango dira. Lehenik eta behin, apustuak eta dadoen jaurtiketari buruz:
Piezen mugimenduari dagokienez:
Uneko jokoa galdutzat eman: aurkariak bere fitxak lehenago aterako dituela argi dagoenean, dagokion botoia ( Ludotekan jokatu Online jokatu beste jokalariekin Informazio gehiago Fédération de Backgammon du Québec Fédération française de Backgammon | |||
Copyright © 2001-2021 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra - Kontaktuan jarri |