Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

242 jokalari konektaturik

Ludotekako laguntza orokorraLudotekako laguntza orokorra


1. Zer da Ludoteka.com?

7. Jokatzeko arazoak?

2. Ludo+

8. Ordainketa moduak

3. Joko gunea

9. SMS mezuen jazoerak eta berreskuratzea

4. Txapelketen ezaugarri eta arauak

10. Ohiko galderak

5. Puntuazio sistema

11. Lege-oharra. Ludoteka.com erabiltzeko baldintza orokorrak

6. Ludomail

12. Erabilera arauak eta aholkuak


1. Zer da Ludoteka.com?


Zer behar da jokatzeko?

Zer da Ludoteka.com?

Ludoteka doako zerbitzua al da?

Zer behar da jokatzeko?

  • Zure nabigatzaileak Java software-a aktibaturik eduki behar du. Zure nabigatzaileak ez badu, Java-ren (Sun Microsystems) web orrialdetik instalu behar duzu, ondoren azaldutako estekan klik eginez: Java softwarea deskargatu
  • Ludoteka.com-en jokatu ahal izateko, erabiltzaile izen batekin erregistraturik egotea eta joko gunera sartu aurretik identifikatzea nahikoa da.

Zer da Ludoteka.com?

Ludoteka.com zerbitzuak interneten bitartez beste pertsona batzurekin joko desberdin ugarietara jokatzeko aukera ematen dizu, zuzenean eta dohainik. Zuk gogoa eta trebetasuna jartzen duzu, eta guk elkartzeko lekua, jokoak eta zure gustoko aurkariak jartzen ditugu. Ludoteka erreferentziazko tokia egiten duten bereizgarri nabarmenenak honako hauek dira:

  • Joko desberdin eta ugari. Partxis, mus, tute, eskoba, hizki zopa... joko guztiek ikasteko errazak diren arauak dituzte, edo bestela Espainian oso ezagunak dira, hemengoak baitira Ludotekan jokatzen duten jokalarien gehiengoa. Eskaintzen diren jokoak kontsulta ditzakezu nahi izanez gero.
  • Ezagunak ez badituzu, joko bakoitzaren arau zehatzak ( Informazioa zabaldu ) eta bakarrik jokatzeko aukera ( Bakarrik jokatu ) eskuragarri dituzu, sarean beste jokalariekin jokatzen hasi aurretik jokoa ezagutzeko.
  • Jokalari kopuru altua. Beti norekin jokatu aurkituko duzu. Gainera, joko guneak zure jokoaren ezaugarrietara eta zure joko mailara egokitzen diren kideak bilatzen laguntzen du.
  • Azkartasuna. Aurkariak erraz topatzeaz gain, animazio azkarrak, derrigortutako mugimenduak automatikoak, txanda denbora laburrak eta jokalarien esperientziak ere, Ludotekan jokoen partidak oso azkarrak eta dinamikoak izatea lortzen da. Beti ere, lasaitasunez jokatzeko aukera ere izango da.
  • Kontsulta eta berrikusi zure partidak. Jokalari bakoitzak jokatutako partiden historia kontsulta dezake ( Partiden historiala kontsultatu ), data, joko edo parte hartzaile baten erizpideen arabera. Era berean, grafikoki ikusi ahal izango da lortutako puntuaketaren garapena denboran zehar eta baita jokatutako partiden erreprodukzioa ( Partida berrikusi ).
  • Puntuaketa sistema. Epe luzera sistema honek joko bakoitzean lortutako jokatzeko trebetasun maila adieraziko du gainontzeko jokalariekiko, eta bide batez, gehien egokitzen diren aurkariak topatzeko lagunduko du. Baita ere, eguneroko sailkapenetan postuak igotzeko eragingarria izango da.
  • Komunikazio tresnak: partidako txataz gain badira bereziki txateatzeko diren aretoak, zuzenean edozein jokalarirekin harremanetan jartzeko eta jokatzen ari den partida begiratzeko aukera dago, eta joko gunean aldi berean beste jokalariekin konektaturik egotea eskatzen ez duen testu mezuez komunikatzeko aukera beraien email helbidea jakin gabe.
  • Hizkuntza desberdinak. Gaztelaniaz gain, Ludoteka.com gunea ingelesez, frantsesez eta euskaraz eskaintzen da.

Ludoteka doako zerbitzua al da?

Inolako mugarik gabe jokatu dezakezu Ludo+ sarreraren harpidetza eskuratuz eskaintzen diren ordainketa moduen bitartez. Bestela ere, doan jokatu ahal izango duzu egunero denbora tarte mugatu batez. Bakarrik jokatzea, jokoan dauden partidak begiratzen egotea, txateatu eta jokatutako partidak berrikustea beti egin ahal izango duzu inolako mugarik gabe.

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra