Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

446 jokalari konektaturik

Zazpi tZazpi t'erdi


Deskribapena

Helburua

Karten balioak

Jokoaren garapena

Partida eta eskualdien hasiera

Jokalariaren apustua

Bankaren jokoa

Apustuak kobratu

Bankaren erosketa

Berezitasunak Ludotekan

Bankaren erosketa Ludotekan

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Zazpi t

Deskribapena

40 kartetako espainiar karta-sortarekin jokatzen den jokoa da.

Zazpi t'erdiko jokoan ez dago partaide kopurua zehazten duen zifra zehatzik, baina 2 eta 8 partaide bitartean izatea gomendatzen da.

Ludotekan eskaintzen den bertsioan, 4, 5 eta 6 jokalariren artean jokatzeko aukera ematen da.

Helburua

Normalean txikiak izan ohi diren diru kantitateko apustutan oinarritzen joku bat da. Helburua, esku bakoitzean egiten diren apustuak irabaztea da. Partida amaiera, jokalari bakoitzaren jarraitzeko erabakiaren menpe dago, partidak berez ez baitu bukaera bat definitzen duen mugarik.

Esku edo apustu bakoitzean jokalari bakoitzak bankaren aurka jokatzen du; helburua, zazpi terdi edo honengatik hurbilen dagoen zenbakiren bat lortzea da, beti ere aipatutako balioa gainditu gabe.

Karten balioak

Zazpi t'erdiko jokaldia lortzeko, karta bakoitzak duen zenbakizko balioak batzen dira. Balio hauek karta bakoitzaren indizeak adierazten dituzten zenbakiak izango dira, txanka, zaldia eta erregeen kasuan izan ezik; azken kasu hauetan, karten balioak puntu erdia balioko dute.

Jokoaren garapena

Partida eta eskualdien hasiera

Zozketaz banka izaten hasiko den jokalaria zein izango den erabakiko da. Era berean, azken hau kartak banatuko dituena izango da eta karta bat banatuko du partidako jokalari bakoitzari (bera barne).

Jokalariaren apustua

Txandaka, eskuinetik ezkerrera, bankaren eskuinean dagoen jokalaritik hasita, jokalari bakoitzak bi eragiteka burutuko ditu:

  • Lehenik eta behin bere apustua egingo du, eta apustuaren kopurua normalean aurretik erabakitako tarte baten barruan egongo da.
  • Jarraian karta gehiago jaso nahi duen erabakiko du. Gehiago jaso nahi ez badu, gelditzeko agindua emango du. Baina Zazpi t'erdira hurbiltzeko kartak jasotzen jarraitu nahi badu, nahi adina karta eskatu ahal izango du banaka-banaka, edozein unetan gelditzeko aukera duelarik.

Kartak jasotzen ari den jokalariak, bere karta bat estalirik edo buruz behera mantendu ahal izango du, bere jokaldia uneoro sekretuan mantenduz. Horrela, karta berri bat eskatzen duen bakoitzean, bi aukera hauen artean erabaki behar du:

1. Karta buruz gora edo agerian eskatu.

2. Karta buruz behera eskatu, eta ondorioz, aurretik buruz behera zuen karta buruz gora edo agerian jarri beharko du.

Jokalari batek bere txandan Zazpi t'erdi balioa gainditzen duenean, bere karta guztiak agerian jarriko ditu, eta bere apustua automatikoki galdutzat emango zaio.

Bankaren jokoa

Jokalari guztiek beraien apustuak egin eta gero, txanda bankari iristen zaio. Zazpi t'erdiko balioa gainditu ez duen jokalaririk baldin badago, bankak bere jokaldia burutzera joko du, jokalariek beraien apustuak irabazi ez dezaten.

Bankak ez du apusturik egiten, soilik jokalarien apustuak jaso eta hauei aurre egiten die bere jokaldia jokatuz gainontzeko jokalariek bezala: karta guztiak buruz gora dituelarik kartak eskatzen jasotzen joango da, gelditzea erabakitzen duen arte.

Apustuak kobratu

Bankak jokalari guztien eta bakoitzaren aurka jokatzen du. Hau honela izanik, bankak Zazpi t'erdiko balioa gainditzen duenean beraien apustutan gelditzea erabaki duten jokalari guztiei apustuetan dagokiena ordaindu beharko die.

Bankak jokaldian gelditzea erabakitzen duenean, jokalari bakoitzarekin konprobatuko zeini irabaten dion eta zeini ez. Apustu bakoitzean Zazpi t'erdira gehien hurbiltzen denak irabazten du. Berdinketaren kasuan, bankak izango da irabazlea; hau dela eta, bankak Zazpi t'erdi lortzen duenean automatikoki jokalari guztiei irabazten die.

Bankak, apustuan egindako kopuruarekin ordainduko dio irabazi dion jokalari bakoitzari, eta galdu egin dutenak aldiz bankari ordainduko diote egindako apustuaren kopurua.

Jokalariren batek Zazpi t'erdi baldin badu (eta bankak ez), apustu egin duenaren bikoitza jasoko du bankarengandik, eta gainera hurrengo eskuan banka hartuko du.

Bankaren erosketa

Esku bakoitza hasi baino lehen, jokalari bakoitzak banka erosteko eskaintza bat egin ahal izango du une horretan duenari. Honek onartuz gero, eskaintza egin duenak banka hartuko du.

Berezitasunak Ludotekan

Ludotekan ez da diruarekin, ezta inolako txanpon birtualarekin apustu egiten eta beste joko guztien eskemarekin jarraituz, joko honi ere hasiera eta bukaera bat definitu zaizkio.

  • Jokalariek, apustu egiteko puntu kopuru finko batekin hasiko dute partida, jokalari kopuru eta esku kopuru maximoaren arabera: 15 eskuko mugarekin, 25, 22 edo 20 punturekin jokatuko dute, 4, 5, edo 6 jokalariren jokatuz, eta 30 eskuko mugarekin 30, 27 edo 25 punturekinartean jokatzen den arabera.
  • Punturik gabe geratzen den jokalaria partidatik kanporatua izango da.
  • Partidak jarraituko du, jokalariren bat jokoan dauden puntu guztien jabe egiten den arte, gainontzekoak kanporatuak izan direlarik, edo bestela aurretik finkatutako partidarako esku kopuru maximoa jokatzen den arte (15 edo 30). Azken kasu honetan, partida bukaeran puntu gehien bildu dituena izango da irabazlea.
  • Esku bakoitzeko apustua egiterakoan 4 balioen artean aukeratuko da. Balio hauek handitzen joango dira, partidak aurrera egin ahala. Aurreneko eskutako apustutarako, 2 eta 5 balioen artekoak izango dira eta, esku kopuru maximora hurbiltzerakoan aldiz, 6 eta 12ren artekoak.
  • Banka duen jokalaria kanporatzen denean, esku horretan jokaldirik onena lortu duenak hartuko du banka.

Bankaren erosketa Ludotekan

Jokalariek banka eros dezakete. Salerosketa prozesua honako hau da:

Jokalari bakoitzak, bankagatik eskaini nahi duen puntu kopurua adieraziko du, bere apustua zehaztu ondoren eta jokaldia burutu aurretik.

Bankagatik eskaintza bat burutzen duen jokalariak, esku berean aurretik egon daitekeen eskaintza gainditu beharko du. Gehienez, apustua galduz gero geratzen zaizkion puntuen erdia eskaini ahal izango du.

Eskaintzaren bat egin bada, eskua amaitzerakoan bankari adieraziko zaio, eta honek onartu eta utziko du. Salbuespen bezala, jokalariren batek Zazpi t'erdi lortzerakoan, edo banka duen jokalaria kanporatua izaten bada, bankarengatik egindako eskaintzak bertan behera gelditzen dira, banka jokalariz aldatzen delako.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Zazpi t'erdi

Informazio gehiago

Acanomas - Siete y media

Wikipedia - Siete y media

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra