Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

1795 jokalari konektaturik

XakeXake


Jatorria

Jokoaren arauak

Xakearen izaera eta helburuak (1. artikulua)

Taularen hasierako posizioa (2. artikulua)

Mugimenduak (3. artikulua)

Piezak mugitzearen ekintza (3. artikulua)

Partida osatuta (5. artikulua)

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Xake: Jokoaren argazkia

Jatorria

Badirudi adituak ados daudela xakea Indian sortu zela esaterakoan, bere jatorria herri horretan V. eta VI. mendeen bitartean ezaguna zen Chaturanga jokoan baitago. Hortik Pertsiara joan eta ospe handia lortu zuen xakeak. Islamek eraman zuen Europako hegoaldera VII. eta IX. mendeen bitartean; gurutzada eta Bikingoek ere lagundu zuten xakea Europa osora zabaltzen.

Gaur egun xakean erabiltzen diren arauak XVI eta XVII. mendeen bitartean finkatu ziren.

Jokoaren arauak

Zalantzarik gabe xakea da munduan zehar dagoen jokorik zabalduena eta antolatuena. Hau, eskualde eta herrialde mailako federakuntza ugari egotearen ondorioa da. Nazioarteko federakuntzak (FIDE) jokoaren eta lehiaketen arauak zehazten ditu. Horrexegatik hemen azaltzen diren arauak hitzez hitz itzuli ditugu; indarrean dauden eta FIDEk argitaratzen dituen Jokoaren araudiko lehen, bigarren, hirugarren eta bostgarren artikuluak dira.

Xakearen izaera eta helburuak (1. artikulua)

1.1. Xakea bi jokalariren artean jokatzen da, karratu forma duen taula baten gainean; jokalariek norberaren piezak txandaka mugitzen dituzte, pieza txuriak dituena hasita. Jokalari bat "jokoan dago" bere aurkariak mugitu ondoren.

1.2. Jokalari bakoitzaren helburua aurkariaren erregea erasopean kokatzea da, non ez baitago legezko mugimendurik hurrengo txandan erregea harrapatuta izan ez dadin. Jokalari batek egoera hau lortzen duenean, aurkariari xake matea eman diola esaten da, eta partida irabazi egiten du. "Xake matea" jasotzen duenak galtzen du partida.

1.3. Partida berdinketan bukatu egingo da lortutako egoeran inork ezin duenean xake matea eman.

Taularen hasierako posizioa (2. artikulua)

2.1. Xakearen taula karratua da; 64 lauki ditu, 8 lerro eta 8 zutabetan banatuak, argiak (lauki "txuriak") eta ilunak (lauki "beltzak") txandakatuta.

Taula bi jokalarien artean kokatzen da; jokalari bakoitzeko hurbilen duen eskuinaldeko laukiak txuria izan behar du.

2.2. Partida hasieran jokalariek 16na pieza dituzte, batek argiak (pieza "txuriak"), eta besteak ilunak (pieza "beltzak").

Hauek dira piezak:

  • Errege txuri bat, normalean horrela adierazita:
  • Erregin txuri bat, normalean irudi honekin adierazita:
  • Bi dorre txuri, normalean irudi honekin adierazita:
  • Bi alfil txuri, normalean irudi honekin adierazita:
  • Bi zaldi txuri, normalean irudi honekin adierazita:
  • Zortzi peoi txuri, normalean irudi honekin adierazita:
  • Errege beltz bat, normalean irudi honekin adierazita:
  • Erregin beltz bat, normalean irudi honekin adierazita:
  • Bi dorre beltz, normalean irudi honekin adierazita:
  • Bi alfil beltz, normalean irudi honekin adierazita:
  • Bi zaldi beltz, normalean irudi honekin adierazita:
  • Zortzi peoi beltz, normalean irudi honekin adierazita:

2.3. Piezak hasieran horrela daude jarrita taularen gainean:

Mugimenduak (3. artikulua)

3.1. Piezak ezin dira mugitu kolore bereko pieza bat dagoen lauki batera. Pieza bat aurkariaren beste pieza bat dagoen lauki batera mugitzen denean, azken pieza hau harrapatu eta taulatik kanpo gelditzen da mugimendu berean. Pieza batek eraso egiten dio lauki bati, pieza horrek lauki horretan egon daitekeen pieza bat harrapatzerik baldin badu; horretarako hurrengo 3.2 eta 3.5 bitarteko artikuluak kontutan hartu behar dira.

3.2.

a) Erregina, bera dagoen lerro, zutabe edo diagonal bateko edozein laukitara joan daiteke.

b) Dorrea, bera dagoen lerro edo zutabeko edozein laukitara joan daiteke.

c) Alfila, bera dagoen diagonal bateko edozein laukitara joan daiteke.

Mugimendu horiek egiterakoan, ez erreginak, ez dorreak, ez alfilak ezin dute pieza baten gainetik jauzi egin.

3.3. Zaldia, bera dagoen lerro, zutabe edo diagonaletan kokatuta ez dauden lauki hurbilenetara mugi daiteke. Zuzenean joaten da, tartean dauden laukietatik pasa gabe.

3.4.

a) Peoia aurrerantz mugitzen da hurrengo laukira (azken lauki hau hutsik baldin badago), edo...

b) bere lehenengo mugimenduan peoiak bi lauki aurrera ditzake bere zutabean, biak hutsik baldin badaude, edo...

c) peoia aurrerantz mugi daiteke diagonalean aurkariaren pieza bat duen ondoko lauki batera, lauki horretan dagoen pieza harrapatuz.

d) Peoi batek harrapa dezake bi lauki aurreratu dituen aurkariaren peoi bat erdian utzi duen laukia okupatuz, peoi horrek lauki bakarra aurreratu izan balu bezala. Harrapaketa hau mugimendu horren ondoren besterik ezin da egin.

e) Jokalari batek bere peoi batekin, bere hasierako posiziotik urrutien dagoen ilararaino iristen denean, mugimendu berean berak nahi duen kolore bereko pieza batean bihurtzen da; peoia, hauetako piezaren batean bihur daiteke: dama, dorrea, alfila edo zaldia. Aukeratutako piezak ez du zertan izan behar aurretik harrapatutako pieza bat. Aldaketa honi "promozioa" deitzen zaio, eta bere efektua berehalakoa da.

3.5.

a) Erregea bi modu ezberdinetan mugi daiteke:

(i) aurkariaren piezek erasotzen ez duten ondoko lauki batera desplazatuz,

Edo...

(ii) "endrokatuz". Endrokea mugimendu berezia da: erregea eta kolore bereko dorre bat txanda berean mugitzen dira, horrela: erregea bi lauki mugitzen da dorrea dagoen norabidean, eta gero dorrea errege gainetik pasatzen da, honek gurutzatu duen laukiraino.

Erregearen aldean endrokea egin baino lehen.

Erregearen aldean egindako endrokearen ondoren.

Damaren aldean endrokea egin baino lehen.

Damaren aldean egindako endrokearen ondoren.

(1) Endrokea legez kontrakoa da:

[a] erregea mugitua izan denean, edo...

[b] mugitua izan den dorre batekin.

(2) Endrokea debekatua dago une batez:

[a] aurkariaren pieza batek edo gehiagok erasoan dutenean erregeak okupatzen duen laukia, edo gurutzatu behar duen laukia, edo helburu duen laukia.

[b] erregea eta endrokea egin behar duen dorrearen artean piezaren bat dagoenenan.

b) Erregea xakean dago aurkariaren pieza batek edo gehiagok erasoan dutenean bera dagoen laukia, nahiz eta pieza horiek mugitzerik ez izan.
Ez da derrigorrezkoa xakearen berri ematea.

3.6. Jokalari batek ezin du egin bere erregea xakean jartzen edo uzten duen mugimendurik.

Piezak mugitzearen ekintza (3. artikulua)

4.1. Jokaldi bakoitza esku bakarrarekin burutu beharko da.

4.2. Jokatzen ari den jokalariak, piezak beraien laukietan ondo kokatu ditzake aurretik aurkariari abisatuz (adibidez "konponduko dut" esanez).

4.3. 4.2 artikuluan ikusitakoa salbuespen bezala harturik, jokatzen ari den jokalariak xake taulan ukituz gero:

a) bere koloreko pieza bat edo gehiago, mugitu ala harrapatu ahal den ukitutako lehenengo pieza mugitu ala harrapatu beharko du.

b) kolore bakoitzeko pieza bat, aurkariaren pieza harrapatu beharko du berearekin, eta hau zilegi ez bada, mugitu ala harrapatu ahal den ukitutako lehenengo pieza mugitu ala harrapatu beharko du. Ezinezkoa gertatzen bada erabakitzea zein pieza ukitu den lehenengo, bere pieza izango da ukitutako lehenengotzat hartuko dena.

4.4.

a) Jokalari batek bere erregea eta dorre bat nahita ukitzen baditu, endrokea egin beharko du alde horretan, legezkoa bada.

b) Jokalari batek nahita dorre bat ukitzen badu eta ondoren erregea, dorre horrekin endrokea egitea debekaturik izango du txanda horretan eta 4.3. artikuluan azaldutakoari jarraiki jokatuko da.

c) Endrokea egin nahi duen jokalariren batek, erregea edo erregea eta dorrea aldi berean ukitzen badu, legezkoa izan gabe alde horretako endrokea, jokalariak aukeratu beharko du beste aldean endrokea egin (legezkoa izanez gero) eta erregea mugitzearen artean. Erregeak legezko mugimendurik ez badu.

4.5. Ukitutako pieza guztiak mugitu ala harrapatu ezin badira, jokalariak legezko edozein mugimendu burutu dezake.

4.6. Jokalari batek ezin du esan bere aurkariak 4.3 edo 4.4 artikuluak bete ez dituela, norberak pieza nahita ukitu ondoren.

4.7. Pieza bat intentzio guztiarekin lauki baten gainean askatzen denean legezko mugimendu bezela edo legezko mugimendu baten zati bezela, iadanik ezingo da beste lauki batera mugitua izan. Mugimendua burutua dagoela kontsideratzen da 3. artikuluan azaldutako baldintza guztiak beteta daudenean.

Partida osatuta (5. artikulua)

5.1.

a) Partida, legezko jokaldi batekin aurkariari xake matea ematen dion jokalariak irabazten du. Ekintza honek une horretan bertan bukatzen du partida.

b) Jokalari batek partida irabazten du bere aurkariak amore ematen duela adierazten dionean. Ekintza honek une horretan bertan bukatzen du partida.

5.2. Partida berdinketan bukatuko da txanda duen jokalariak legezko mugimenduren bat egiteko aukerarik ez duenean bere erregea xakean ez dagoelarik. Kasu honetan erregea "itota" dagoela esaten da. Honela une horretan bertan bukatuko da partida.

5.3. Partida berdinketan bukatuko da bi jokalariak horretarako ados jartzen direnenan. Honela une horretan bertan bukatuko da partida.

5.4. Partida berdinketan buka daiteke hiru aldiz posizio bera errepikatzen denean.

5.5. Partida berdinketan buka daiteke bi jokalariek egindako azken 50 mugimenduetan peoirik mugitu ez denean eta harrapaketarik izan ez denean.

Berez, azken bi kasuotan partida bukatu egingo da jokalari batek nahi badu. Bertsio honetan bukaera automatikoa da

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: xake

Informazio gehiago

Arabako xake federakuntza

Bizkaiko xake federakuntza

Euskal Xake Federakuntza

Gipuzkoako xake federakuntza

Nafarroako xake federakuntza

Ajedrez de Europa

Nuestro Ajedrez

The Chess Variant Pages

.......on the origin of chess

Chess School

The chess Page

Acanomas: Ajedrez

Problemas de ajedrez

Gora

Copyright © 2001-2014 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra