Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

504 jokalari konektaturik

WariWari


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Hasierako posizioa

Mugimenduak

Harrapaketak

Mugimenduak eta harrapaketak egiteko mugak

Bukaera

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Jatorria

Wari Mankala joko mota bat da. Mankala jokoak duela gutxi hasi dira ezagunak egiten Mendebaldeko herri batzuetan; Afrikan, Asiako ekialdean eta Karibean praktikatzen dira. Badirudi oso aintzinekoak direla, k.a. 10. eta 15. mendeen bitartean. Beranduago, Islamek berekin eraman zituen ekialdera, eta ondoren, Afrikatik Amerikarako mirabe merkataritza zela eta, Karibean gelditu ziren hauetako joko batzuk.

Mankala joko guztietan antzeko taula eta piezak erabiltzen dira, eta arau orokorrak ere antzekoak dira. Haien artean zabalduena, eta mendebaldeko herrietan ezaguna dena, Wari, Awari, Oware edo Awale da (izen pilo bat ditu, baina horiek dira gehien erabiltzen direnak). Wari Gineako Golkoan jaio zen, eta hortik Antilletara zabaldu zen.

Deskribapena

Bi pertsonek hartzen dute parte joko honetan; aurrez aurre eseritzen dira, erdian taula dutela. Taula horrek hamabi zulo ditu, bi ilaratan banatuak; jokalari bakoitzari ilara bat dagokio. Piezak bezala 48 hazi erabiltzen dira (harri txikiak edo erabil daitezke).

Warian, gainontzeko Mankala jokoetan bezala, haziak dira mugitzen direnak; jokalaria ez da hazi batzuen jabea, taularen alde baten jabea baizik. Bere aldean dauden haziak mugi ditzake.

Helburua

Jokoaren helburua oso sinplea da: aurkariak baino hazi gehiago harrapatzea. Hortaz, hazi gehien (25 edo gehiago) lortzen dituen jokalariak irabazten du partida.

Jokoaren garapena

Hasierako posizioa

Partida hasteko 48 haziak 12 zuloetan banatzen dira (4na hazi zulo bakoitzeko).

Partida hasieran hauxe da taularen itxura:

Laguntza gehigarri bezala, zulo bakoitzean dauden hazi kopurua adierazten da, eta horretarako dagokion ikonoa aktibatu behar da.

Mugimenduak

Mugimenduak txandaka egiten dira. Bere txanda denean, jokalariak hutsik ez dagoen bere zonako zulo bat aukeratu eta hor dauden hazi guztiak erein behar ditu; horrek esan nahi du hazi horiek ondorengo zuloetan (bai bereak eta bai aurkariarenak diren zuloetan) banatu behar dituela, banan-banan, erlojuaren orratzen aurkako zentzuan, norantza honen arabera zulo horren hurrengotik hasita.

Banatutako haziak 11 baino gehiago direnean taularen buelta osoa egiten da; kasu honetan, haziak zeudeneko zuloa jauzi eta buelta berri bat hasten da 12. haziarekin; gauza bera egin behar da buelta bi edo gehiago emango balira. Azkenean, hasierako zuloa hutsik gelditu behar du.

Harrapaketak

Mugimendu bakoitzeko harrapaketak egin daitezke: ereindako azken hazia aurkariaren zonan gelditzen denean, eta gelditu den zuloan bi edo hiru hazi baldin badaude (azken hazi hori barne), zulo horren hazi guztiak harrapatuak gelditzen dira; mugimendua egin duen jokalariak hartu eta pilatzen ditu bere aldean, taulatik kanpo.

Harrapatutako zuloaren aurreko zuloak ere (ereiteko norabidea kontutan hartuz) bi edo hiru hazi baldin baditu eta zulo hori aurkariaren zonan baldin badago, bere haziak ere harrapatuak izaten dira. Ahal izanez gero, harrapaketa gehiago egiten dira, aurkariaren zona bukatu arte edo hazi bakarra edo hiru baino gehiago dituen zulo bat aurkitu arte.

Mugimenduak eta harrapaketak egiteko mugak

Aurkariaren zonan zulo guztiak hutsik baldin badaude, mugitzen duen jokalariak behintzat hazi bat aurkariaren zonan utziko duen mugimendu bat aukeratu behar du; posible izan ezean, bere zonan gelditzen diren haziak beretzat harrapatzen ditu eta partida bukatutzat ematen da.

Mugimendu baten ondorioz egin daitezken harrapaketak direla eta, gerta lekioke aurkariaren zona hazirik gabe uztea; egoera honek eragin dezaken mugimendua egin daiteke, baina kasu horretan ezin da inongo harrapaketarik egin.

Aurreko araua aztertzen duen egoerari irtenbide ezberdin ugari ematen zaio; hori dela eta, aldaera batzuk ditu joko honek. Guk hau aukeratu dugu nazioarteko arau batuetan bilduta dagoelako, World Oware Federation-ek onartuak.

Bukaera

Esan bezala, partida irabazteko 25 hazi lortu behar dira; nahiz eta irabazlea nor den erabakita izan, jokalariek jarraitzeko ohitura dute harrapaketa gehiago egitea posiblea den bitartean.

Egoera horretara iristen denetik programak edozein momentutan partida bukatutzat jotzea ematen die bi jokalariei

Inork 25 hazi lortu baino lehen harrapaketa gehiago egiterik ez dagoen egoera batera iristen bada, jolakariek beraien aldeetan gelditzen diren haziak harrapatzen dituzte eta partida bukatzen da.

Programak egoera horretara iritsi dela kontsideratzen du posizio bat errepikatzen denean

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: wari

Informazio gehiago

Manqala.org

The Oware Society UK

Mancala

Acanomas: Mancala

Les allumés de l'awalé

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra