Jatorria Joko hau Jorge Gómez Arrausik asmatua da, 2001. urte bukaeran. Lehenengo saria jaso zuen bigarrengo Annual Game Design lehiaketan. Lehiaketa hau About Board Games-k, Abstract Games Magazine-k eta Strategy Gaming Society-k antolatua da. Kasu honetan, aurkeztutako jokoek baldintza bat bete behar zuten: partida batean parte hartzen duten bi partaide edo taldeek helburu edo indar ezberdinak izan behar zuten. Deskribapena Unlur bi jokalarirentzako jokoa da; hexagono forma duen taula baten gainean jokatzen da; taulako laukiak ere hexagonalak dira. Taula haundia erabiltzen den neurrian jokoaren estrategia zailagoa egiten da, baina taula txikiagoa erabilita partidak estrategia galtzen du, gainera iraupen motzagoa izanik. Hemen eskeinitako bertsioan, 6, 7 edo 8 laukiko aldeak dituen taula erabiltzerik badago Pieza txuriak eta beltzak erabiltzen dira. Helburua Jokalariek helburu ezberdinak dituzte:
- Pieza txuriak erabiltzen dituen jokalariak parez pare dauden bi alde elkarlotu behar ditu, kolore txuriko piezak dituen lerro etengabe baten bitartez
- Pieza beltzak erabiltzen dituen jokalariak, beraien artean aldamenekoak ez diren hiru alde elkarlotu behar ditu kolore beltzeko piezak dituen lerro etengabe baten bidez (Y formako irudia osatuz).
Hemen eskeinitako bertsioan taularen 6 aldeek kolore ezberdinak dituzte, konektatu behar diren aldeak bereizteko; horrela, fitxa beltzak dituen jokalariak hiru alde argiak edo hiru alde ilunak konektatu beharko ditu; txuriak erabiltzen dituenak aldiz, tonu bereko bi alde (argia eta iluna) elkartu beharko ditu Partidaren bukaera posibleak Kolore bakoitzeko helburuak direla eta, badaude hiru egoera ezberdin partida bukatzerakoan.
- Mugimendua egiten duena bere helburua lortzen du, eta ondorioz beretzat da garaipena
- Mugimendua egiten duenak bere fitxekin aurkakoari dagokion helburua lortzen du, (hau da, txuriekin Y egitea edo beltzekin parez pareko bi alde elkartzea): kasu honetan mugimendua egin duenak galtzen du partida
- Mugimendua egiterakoan bi helburuak lortzen dira aldi berean: kasu honetan mugitzen duena irabazten du
Ezinezkoa da partida berdintzea, jokoaren garapenak helburu bat lortzera baitarama. Jokoaren garapena Txanda bakoitzean jokalariak taulako hexagono libre batean pieza bat kokatzen du. Argi dago pieza txuriak dituen jokalariak abantaila duela, bere helburua errazago baita. Jokoa orekatzeko ondorengo araua erabiltzen da:
- Partida hasterakoan bi jokalariek fitxa beltzak erabiltzen dituzte, bietako batek txandari paso egin arte. Paso egiteak fitxa beltzak aukeratzea ekartzen du berekin. Lehenengo fase honetan fitxak ezin dira taulako periferiako hexagono-lerroan kokatu.
- Hurrengo mugimenduan aurkariak lehenengo fitxa txuria ipini behar du.
- Hortik aurrera partidak normal jarraitzen du, jokalariek txandaka bakoitzak bere koloreko fitxak ipiniz.
Jokoa aztertu Jokatu bakarrik: unlur
Informazio gehiago Jorge Gomez (inventor de Unlur). Juegos de mesa Unlur: an entry in the 2002 Unequal Forces Game Design Competition Gora
|