| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Deskribapena Txintxon, espainiar karta-sortako jokoa da eta 40 edo 48 kartakin jokatzen da. Aukeran, komodinekin jokatzea ala ez erabakiko dute partaideek. Bi jokalari edo gehiagok parte hartzen dute, eta bakarka jokatzen da. Hemen eskaintzen den bertsioan bi, hiru edo lau jokalari elkar jokatzeko aukera dago. Helburua Partidaren hasieran partidaren muga izango den puntu kopurua zein den erabakiko da. Muga hau gainditzen duen jokalari bakoitza kanporatua izango da. Jokalari bakarra geratu arte (gainontzeko jokalarien kanporatzearen ondorioz) behar izango diren adina esku jokatuko dira. Esku bakoitzean jokalariak duen helburua, ahalik eta puntu gutxien batzea da. Horretarako, bere kartak lotu beharko ditu bere aurkariak baino lehen. Jokoaren garapena Hasiera Zozketaz erabakitzen da kartak hasieran nork banatzen dituen. Kartak banatzen dituen jokalariak kartak nahasi eta bere ezkerrean dagoen jokalariari emango dio karta-sorta, azken honek moztu dezan. Ondoren, zazpi karta banatuko ditu jokalari bakoitzari bere eskuinean dagoen jokalaritik hasita eta kartak banaka-banaka banatuz. Jokalariek zazpi kartak dituztenean, banatzaileak karta-sortako hurrengoa agerian jarriko du tapetearen erdian eta karta-sortaren alboan. Kartak jokatu Karta banatzailearen eskuinean dagoenak emango dio eskuari hasiera. Honek erabakiko du bere kartak lotzearen helburua betetzeko komenigarria zaion agerian dagoen karta ala estalirik dauden karta-sortatik hurrengoa hartzea. Karta horietako bat hartu duelarik (ondorioz eskutan 8 dituelarik), eskutan dituenetako bat bota beharko du, agerian dagoen kartaren gainean utzirik (hau ere agerian). Datozen txandatan ere, jokalariek karta bat hartu eta botatzearen mugimendu hau burutu beharko dute. Eskua bukatu baino lehen, estalirik dauden karten sorta kartarik gabe geratzen bada, jaurtitako karten sorta hartuko da, eta behin berriz nahasi eta gero estalirik dauden karta sorta berria ezarriko da. Kartak lotu Txintxon jokorako, karta-sortako karten ordena honako hau da, balio txikienetik handienera:
Esku bakoitzean, jokalari bakoitzak bere kartak lotzeko helburua dauka. Kartak lotzea, ondorengo erizpideak jarraitzen duten taldeak osatzea da, beti gutxienez hiru kartako taldeak izanik:
Partida komodinekin (birekin) jokatzea erabakitzen bada, hauek beste edozein karta ordezkatu ahal izango dute. Komodina duen jokalaria izango da zein karta ordezkatuko duen erabakiko duena, eskutan dituen gainontzekoen karten arabera, hauek elkar lotzeko erabiliz. Lotutako karta taldetan beti komodinak ez diren bi karta egon behar dute gutxienez. Eskua itxi Jokalari batek bere txandaren batean (edozeinetan), soberako kartaz desegiterako unean eskua itxi ahal izango du karta guztiak lotuta baditu (hirukote eta laukote batez edo guztiak loturik dituen zazpikote batez osaturik) edo karta bat kenduta guztiak loturik baditu, lotu gabeko karta honek lauko balioa ala txikiagoa izan behar duelarik (karten balioa beren indizearen berdina da, txanka, zaldia eta erregearena ezik, azken hauen balioa 10 puntutakoa delarik). Eskua isteko, eskutik kanporatzera doan karta agerian dauden karten sortan gainean ipiniko du, baina kasu honetan estalirik, eta jarraian bere jokaldia erakutsiko du bere kartak agerian utziz. Ludotekan eskua isteko giltzarrapoaren gainean klik egin beharko da bota behar den karta jaurti aurretik. Eskuaren lehenengo itzulian ezin da itxi. Gerta daiteke jokatzen den eskua denbora luzez luzatzea, jokalariak beste jokalariak dituzten karten zain geratzen direlako; kasu hauetan, eskua automatikoki itxiko da estalitako karten sorta lau aldiz agortzen denean. Kartak ipini Txintxon jokoan, jokalariren batek eskua isten duenean, gainontzeko jokalarien helburua ahalik eta puntu kopuru txikiena batzea izango da. Horretarako, jokalariek, isten duenatik hasita eta jokoan jarraitutako orden berean, lortutako karta taldeak agerian uzten joango dira. Behin jokalariak berak lotutako karta taldeak azaldu dituenean, agerian dauden gainontzeko jokalarien taldeekin lotu ditzakeen bere kartak ipiniko ditu. Hau soilik egin daiteke itxi duenak isterako unean eskutan kartaren batekin geratu bada. Mugimendu automatikoen aukera aktibaturik izanez gero (
Eskuaren kontaketa Itxi duenak karta guztiak lotuta baditu, ondorengo baldintzen arabera puntuazio negatiboa lortuko du:
Behin jokalariek karta posible guztiak ipinita dituztenean, bakoitzak, oraindik ipini gabe dituen karten puntuak batuko ditu, ordurarte partidako tanteoari gehituz. Kanporaketak eta itzulerak Jokalariren batek partidako muga gainditzen duenean, bertatik kanporatua izango da. Partidaren hasieran itzulera kopururen bat finkatua izan bada, jokalaria kanporatua izaten den unean partidara itzuli ahal izango da kopuruan finkatutako adina aldiz, eta itzultzerakoan, une horretan puntuaketarik altuena duen puntu kopuruarekin egingo du. Jokalariren batek esku berean jokalari guztiak kanporatzea lortzen badu partida irabaziko du, nahiz eta jokalariek oraindik beren itzulera aukera guztiak agortuak ez izan. Kanporatzeko mugatik gertu dagoen jokalari batek ezingo du eskua itxi, eskutan geratzen zaion kartarekin muga gainditzen badu. Bi jokalari arteko partidetan ezingo dira itzulerak erabili. Partidaren amaiera Txintxon jokoan gainontzeko jokalari guztiak kanporatzea lortzen duen jokalaria izango da partidaren irabazlea. Ludotekan jokatu Online jokatu beste jokalariekin Informazio gehiago | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Copyright © 2001-2013 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||