Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

240 jokalari konektaturik

Ludotekako laguntza orokorraLudotekako laguntza orokorra


1. Zer da Ludoteka.com?

7. Jokatzeko arazoak?

2. Ludo+

8. Ordainketa moduak

3. Joko gunea

9. SMS mezuen jazoerak eta berreskuratzea

4. Txapelketen ezaugarri eta arauak

10. Ohiko galderak

5. Puntuazio sistema

11. Lege-oharra. Ludoteka.com erabiltzeko baldintza orokorrak

6. Ludomail

12. Erabilera arauak eta aholkuak


4. Txapelketen ezaugarri eta arauak


Txapelketak 2 hitzetan

Nola jokatu

Txapelketa sinkronizatuak Txapelketa sinkronizatuak

KO txapelketakKO txapelketak

Sailkapen fasea

Bukaerako fasea

Mailakako txapelketak Mailakako txapelketak

Fase erregularra

Bukaerako fasea

Txapelketen xehetasunak

Izen ematea

Partiden abiatzea

Partida amaierak

Txapelketan parte hartzea

Partidarako jokalarien hautaketa

Biziak

Mailak

Puntuak

Repeskak eta salbuetsiak

Aldibereko bukaerako faseak

Aldibereko bukaerako faseak

Konexio arazoak

Ludo+

Sariak

Txapelketen erabilera baldintzak

Txapelketak 2 hitzetan

Ludotekako txapelketak ondorengo ezaugarriak dituzte:

  • Ludotekan eskaintzen diren joko gehienetako txapelketak antolatzen dira.
  • Hiru txapelketa formatu desberdin daude: Sinkronizatua (txapelketa sinkronizatua), KO txapelketak (KO txapelketak) eta Mailakako txapelketak (mailakako txapelketak)
  • Txapelketak laburrak dira. Gehienez bi fase izaten dituzte: sailkapen fasea eta bukaerako fasea, egun bakar batean ala bitan jokatzen direlarik.
  • Orokorrean astero txapelketa bakoitzaren edizio berri bat jokatzen da.
  • Prozesu guztiak automatikoki burutzen dira (izen-emateak, partiden abiatzea, sailkapenak eta kanporatzeak, ...).

Nola jokatu

Txapelketetan parte hartzeko ondorengoa egin behar duzu:

  • Kontsulta itzazu jokatzeko dauden txapelketak, jokatu nahi duzuna aukeratu eta izena eman ezazu.
  • Zona de torneos txapelketa gunera sar zaitez txapelketan adierazitako ordutegian. Bertan, jokoan dauden txapelketen zerrenda bistaratuko zaizu.
  • Txapelketaren batetan izena eman nahi baduzu, hemendik egin dezakezu, Izena eman botoia sakatuz.
  • Jokatzeko prest baldin bazaude, jokatzeko prest? galderari erantzuten dion Bai aukera markatu ezazu.

Txapelketa sinkronizatuak Txapelketa sinkronizatuak

Mota hontako txapelketetan partehartzaile guztiak aldiberean jokatzen hasiko dira. Behar adina erronda kanporatzaile jokatuko dituzte jokalari ala talde bakar bat geratzen den arte, azken hau txapelketako irabazlea izanik. Erronda hauek iraupen finko bat dute, eta horregatik, behin erronda bat gainditzerakoan, denbora hori iragan arte itxaron beharko duzu, hurrengo errondari ekiteko.

Txapelketa aurretik ezarritako dagoen bizi kopuru finko batekin hasiko duzu. Partida bat irabazten ez duzun bakoitzean bizitzak galduko dituzu, eta hauek agortuz gero, txapelketatik kanpo geratuko zara. Jokalari bakoitzak txapelketa bizi bakar batekin hasten badu, kanporaketa zuzeneko txapelketa bat dela esan daiteke.

Zona de torneos txapelketa gunera sartu behar duzu txapelketaren hasiera ordua baino lehen. Aurreneko erronda martxan jartzen denean ez baldin bazaude, txapelketatik kanpo geratuko zara.

KO txapelketakKO txapelketak

Sinkronizatuekin duten ezberdintasuna, aurretik kanporaketa fase bat dutela da.

Sailkapen fasea

Parte hartzeko, denbora epe zabal bat eskaintzen zaizu, epe horren barruan edozein unetan jokatzera sartu ahal izateko.

Hasterakoan, jokatu behar dituzun partida kopurua eta hauek jokatzeko dituzun bizitza kopurua adierazten zaizkizu. Bizitzak galduko dituzu partida bat irabazten ez duzun bakoitzean, eta hau horrela izanik, ondorengo kasuak desberdintzen dira:

  • Partida guztiak jokatu eta gero, gutxienez bizitza bat geratzen bazaizu, bukaerako faserako sailkatua izango zara.
  • Bizi guztiak galtzen badituzu, txapelketatik kanpo geratuko zara.
  • Partida guztiak jokatzen ez badituzu, nahiz eta bizi guztiak ez galdu, txapelketatik kanpo geratuko zara.

Bukaerako fasea

Fase hau sailkapen fasea gainditu dutenek bakarrik jokatuko dute.

Sailkapen fasea amaitu eta ondorengo ordutan ala hurrengo egunean jokatzen da, eta txapelketa sinkronizatuak bezala garatuko da.

Mailakako txapelketak Mailakako txapelketak

Txapelketa hauetan jokalariek maila desberdinetan jokatzen dute, txapelketa beraren aurreko edizioetan lortutako emaitzen arabera.

Fase erregularra

Partida kopuru jakin bat jokatuko dituzu. KO txapelketen sailkapen fasean egiten den antzera, denbora epe bat duzu partidak jokatzeko eta hauen emaitzen arabera puntuak lortzen dituzu. Lortutako puntuen arabera ondorengoa gerta dakizuke:

  • Bukaerako faserako sailkatzen zara (1go mailan jokatzen baduzu).
  • Maila bat igotzen duzu.
  • Te mantienes en la misma división.
  • Bajas a la división inmediatamente inferior.

Bukaerako fasea

Fase erregularraren ondoren ala hurrengo egunean jokatzen da, eta bere garapena, txapelketa sinkronizatuetan bezalakoa da.

Txapelketen xehetasunak

Izen ematea

Txapelketak hasi baino egun batzuk lehenago iragartzen dira. Ordutegia Espainiako orduan oinarritzen da eta hurrengo edizioetarako ordutegi bera mantenduko da normalean.

Izena eman dezakezu:

  • Txapelketa hasi baino lehenago eta argitaratzen den unetik aurrera.
  • Sailkapen fasearen (KO txapelketetan) eta fase erregularraren zehar (mailakako txapelketetan), baina adierazitako ordua arte; ordu honetatik aurrera ez da izen ematen uzten, zaila litzatekeelako geratzen den denboran behar diren partida kopurua jokatzea.

Ludotekan sartzen zeran momentuan hasteko edo hasita dauden txapelketak kontsulta ditzakezu, une horretan bertan jokatzen hasteko aukera izanik.

Partiden abiatzea

Txapelketa sinkronizatuetan eta bukaerako fasetan partidak automatikoki hasiko dira errondarako ezarritako orduan.

Sailkapen fase edo fase erregularretan, sistemak abian jartzen ditu partida berriak, jokatzeko prest daudela adierazi duten jokalariekin. Jokalari kopuru nahikoa baldin badago, abiatzeak minuturo burutzen dira; prest dauden jokalari kopurua txikia bada, partidak abiatzeko maiztasuna 5 minutu izatera iritsi daiteke. Ordutegia amaitzerakoan ez da partida gehiago abiatzen, baina jadanik jokoan daudenak inolako eragozpenik gabe jokatzen jarraituko dute.

Partida puntuagarriak izango dira puntuaketa sisteman oinarrituz.

Partida amaierak

Sailkapen fase edo fase erregularrean partida bat anulatzen bada, honek ez du konputatuko txapelketarako. Bukaerako fasean sistemak ez du jokalariei partida anulatzen uzten, baina bestelako erroreren batengatik anulatua izaten bada, sistemak jokalariak irabazleak izan balira tratatuko ditu, hurrengo errondara igaroz.

Kanporaketa joko batetan (remigio, zazpi t'erdi, julepe), sailkapen faseko partida batean kanporatua izaten den jokalariak ezin du txapelketa horretako partida berri bat jokatzen hasi partida amaitua egon arte.

Txapelketa sinkronizatuetako eta bukaerako fasetako partidek, beti aurreko erronda hasi baino lehenago bukatu behar dute. Ezarritako denbora nahikoa izan ohi da partidak amaitzeko. Partidaren bat gehiegi luzatzen bada, sistemak behar diren mekanismoak martxan jarriko ditu partida amaierara arte bultzatzeko (erantzun denbora laburtuz eta etenaldiak eskatzea eragotziz). Hartutako neurriak nahikoak izaten ez direnean, sistemak partida eten eta bukatutzat emango du; kasu honetan, emaitza modu automatikoan ebaluatzen da partida eten den uneko egoera aztertuz.

Txapelketan parte hartzea

Gerta daiteke txapelketa batetan izena ematea baina partehartzea guztiz ez osatzea. Hiru aukera gerta daitezke:

  • Ez duzu txapelketako partidarik jokatzen (nahiz mailakakoa nahiz KO izan): kasu honetan, zure izen ematea automatikoki ezabatzen da, eta ez da zure partehartzearen inolako arrastorik geratzen, izena eman ez bazenu bezala.
  • KO txapelketa batean hasten zara, baina jokatzeari uzten diozu bizi guztiak galduta eduki baino lehen: kasu honetan txapelketatik kanpo geratzen zara, sailkapen fasera igarotzeko aukerarik gabe.
  • Mailakako txapelketa batean jokatzen hasten zara baina ez dituzu mailaz igotzeko, edo mantentzeko behar diren partida kopurua jokatzen: kasu honetan azpiko mailara jaisten zara, edo bukaerako fasera sailkatzeko edo igotzeko aukera galtzen duzu.

Partidarako jokalarien hautaketa

Jokatzeko prest dauden jokalariak partidetarako taldekatzeko orduan, sistemak, ondorengo irizpideak jarraitzen ditu:

  • Partida orekatuak sortu, hau da, partida kopuru bera jokatu dituztenen artean bizi ala puntu kopuru bera dauzkatenak elkartu. Jokatzen ari diren txapelketako emaitzak bakarrik kontutan hartuko dira, eta ez aldiz jokalarien puntuaketa maila, ezta txapelketako beste edizioetan izan dituzten emaitzak ere; hortaz, aurreneko partidarako jokalari guztiak egoera berean daudela esan daiteke.
  • Errepikapenak ekidin, hau da, jokalariak partida bakoitzean aurkari ezberdinekin lehiatu daitezen saiatu.
  • Itxaroten denbora gehien daramaten jokalariak lehentasun handiagoa dute partida bat jokatzen hasteko.
  • Ez dira kontutan hartzen jokalari gogokoenen eta gogoko ez direnen zerrendak. Honek suposatzen du, gogoko ez duzun jokalari batekin topo egin dezakezula txapelketa batetan.
  • Mailakako txapelketetan partidak osatzen dira maila bereko jokalarien artean. Salbuespen modura, gerta daiteke denbora luzez jokatzeko zain dauden maila ezberdineko jokalariak partida batetan elkartzea. Kasu honetan, beheko mailan ondo sailkatuta dauden jokalariak goiko mailako okerren sailkatuta daudenekin elkartuko litzateke.

Irizpide guzti hauek jarraitzen dira bai bikoteak osatzeko eta baita aurkariak diren jokalariak aukeratzeko, partxisean bikotea aukeratzen den kasuan izan ezik. Azken kasu honetan, bi jokalariak elkarri aukeratu badiote bikote bezala, txapelketarako bikotea osatuko dute eta elkarrekin jokatuko dute; sailkapen fasean ez dute elkarrekin jokatuko biak jokatzeko prest ez badaude, eta bukaerako fasean bikotea apurtuko da bitako bat agertzen ez bada.

Biziak

Txapelketa sinkronizatuetan eta KO txapelketetan, eta mailakako txapelketen bukaerako fasetan, jokalari guztiak bizi kopuru berarekin hasten dute, eta biziak guztiak galtzen dituztenean kanporatuak izango dira.

Txapelketa bizi bakar batekin hasten denean, kanporaketa zuzeneko txapelketa bat izango da, hau da, irabazten ez duena kanporatua izango da. Gainontzeko kasuetan, bizien tratamendua honela egingo da:

  • Berdinketa eman daitekeen jokoetan (xakea, damak, eta beste taula-joko batzuk), berdinketarekin bizitza bat galduko da, eta galduz gero bi bizitza.
  • Gainontzeko 2 jokalari edo taldeko jokoetan, partida bat galtzen den bakoitzean, bizitza bat galtzen da.
  • Bi jokalari baino gehiagoko bakarkako jokoetan, bigarren postuan geratzen denak bi bizitza galduko ditu, hirugarrenekoak hiru, eta horrela hurrenez hurren.

Mailak

Mailakako txapelketako fase erregularrean jokalaria mailaz jaitsi, maila mantendu, mailaz igo ala bukaerako faserako sailkatzen den erabakiko da puntuaketa sistema baten arabera.

KO txapelketekin alderatuz, mailakako txapelketetan:

  • Oso desorekatuak diren partiden kopurua murrizten da (jokoa oso ondo menderatzen duten jokalariak jokoa ia ezagutzen ez dutenen aurka lehiatzen dituztenak).
  • Txapelketaren iraupena laburtzen da, bukaerako fasera iristeko aukera dutenak 1go mailan jokatzen dutenak bakarrik direlako, eta hortaz, selekzio hori egiteko behar diren partida kopurua txikiagoa delako.

Txapelketaren edizio bakoitzaren emaitzen arabera jokalari batek mailaz igotzeko ala jaisteko aukera izango du. Jokalari bakoitzari dagokion maila ondorengo irizpideen arabera dago:

  • Txapelketaren lehenengo edizioa jokatzen denean, joko horretan puntuazio altua dutenak eta baita joko horren beste txapelketetan emaitza onak lortu dituztenak 1go mailan jokatuko dute.
  • Gainontzeko jokalariak txapelketan lehen aldiz parte hartzen dutenean beti mailarik bajuenean hasten dira.
  • Jokalari batek ez badu 3 hilabetetan txapelketaren inongo ediziotan parte hartzen, maila bat galduko du.

Puntuak

Mailakako txapelketetako puntuaketa sistemaren funtzionamendua honakoa da:

  • 0 punturekin hasten zara.
  • Berdinketa gertatu ahal den jokotan (xakea, damak eta beste zenbait taula-joko), puntu bat lortzen duzu berdinketa lortuz gero eta bi garaipena lortzerakoan.
  • Taldekako edo bi jokalariko gainontzeko jokoetan, partida bat irabazteagatik puntu bat lortzen da.
  • Bi jokalari baino gehiagoko bakarkako jokoetan, irabazleak partidan dauden jokalari kopuru adina puntu lortzen ditu, bigarren postuan geratzen denak bi puntu gutxiago, hirugarrengoak hiru gutxiago, ... eta azkenak ez du punturik lortzen.

Repeskak eta salbuetsiak

Aurretik azaldu den bezala, sailkapen fase edo fase erregularrean zehar zenbait jokalari minutu batzuk itxaron behar izango dute partida berri bati hasiera emateko, prest dauden jokalari kopurua partida bat osatzeko behar den jokalari kopuruaren multiploa ez bada. Bukaera fasetan eta txapelketa sinkronizatuetan aldiz, jokalari guztiak aldiberean jokatzen dutenez, ondorengo bi kasuak gerta daitezke:

  • Aurreneko errondan, eta partehartzaileek zenbait bizitza dutenean bigarren errondan ere, jokalari bat ala gehiago erronda jokatzeko salbuetsiak aukeratuak izan daitezke.
  • Ondorengo errondetan, sistemak kanporatu berriak diren jokalarien artetik behar adina jokalari errepeskatuko ditu, garaipena lortzeko bigarren aukera bat eskainiz.

Salbuetsiak ala errepeskatuak izango diren jokalariak aukeratzeko, sistemak ondorengo irizpideak jarraitzen ditu:

  • Lehentasun handiagoa dute salbuetsiak ala errepeskatuak izan ez diren jokalariak.
  • Lehentasun handiagoa dute bukaerako fasean bizitza gutxiago galdu duten jokalariak.
  • Lehentasun handiagoa dute sailkapen fasea bizitza kopuru handiagoarekin bukatu duten jokalariak.
  • Txapelketa beraren aurreko edizioetako emaitzak.

Aldibereko bukaerako faseak

Bukaerako fase edo txapelketa sinkronizatu bat hasterakoan sistemak parte hartzaileetakoren bat beste bukaerako fase edo txapelketa sinkronizaturen batean parte hartzen ari den aztertzen du. Hala bada, jokalaria zuzenean kanporatzen du bi partida aldiberean jokatzea saihesteko, eta bukaerako fasearen kasuan, txapelketa beraren hurrengo edizioko bukaerako faserako sailkatuko du.

Aldibereko bukaerako faseak

Konexio arazoak

Txapelketa baten garapenari kalte egin lekiokeen ludotekaren funtzionamenduarekin lotutako edozein ezbehar ondorengo irizpideen arabera tratatuak izango dira:

  • Arazoa KO txapelketa baten sailkapen fasearen zehar gertatzen bada, ez da inolako neurririk aplikatuko.
  • Arazoa mailakako txapelketa baten fase erregularrean zehar gertatzen bada, partehartzea osatzerik izan ez duten jokalarien maila jaitsiera guztiak anulatuko dira.
  • Arazoa bukaerako fasearen zehar gertatzen bada, txapelketa bukatutzat emango da. Arazoak eraginda kanporatuak izan diren jokalariak guztiak sailkatuak izango dira zuzenean txapelketa beraren hurrengo edizioko bukaerako faserako.

Arazoaren jatorria ludoteka.com-en zerbitzariaren funtzionamenduarekin lotuta dagoenean bakarrik burutuko dira neurri hauek, eta inoiz ez jokalariaren sistemarekin edo konexioarekin erlazionatuta dagoenean.

Ludo+

Ludo+ harpidetzaren ikuspuntutik bi txapelketa mota desberdintzen dira:

  • Libre Irekiak, jokalari guztiak parte hartu dezaketenak harpideturik dauden ala ez kontutan izan gabe.
  • Ludo+ Erreserbatuak, izena ematerakoan Ludo+ harpidetza baduten jokalarientzat.

Sariak

Garaileek eta txapelketako azken kanporaketetara iristen direnek Ludo+ harpidetza denbora jasoko dute sari bezala.
Zenbait kasutan, bukaerako fasera iristen direnek edo lehenengo mailan bukatzen dutenek ere jasoko dute sari txiki bat.

Txapelketen erabilera baldintzak

Txapelketa batetan izena ematerakoan erabiltzaileek onartzen dute txapelketarekin lotutako komunikazio mezuak jasotzea (izen-ematea, kanporatzea, sailkatzea, ...) bai Ludomail bitartez eta baita e-mail bitartez ere, edozein izanik beraien e-mail eta Ludomail mezuen jasotzearen konfigurazioa.

Txapelketetan izena eman duten jokalariak onartzen dute txapelketa hauen partida guztiak publikoak eta ikusgarriak izango direla Ludoteka.com zerbitzuaren erabiltzaile guztientzako.

Txapelketako partidetan parte hartzeaileek ezingo dute ikusleak ikustera sartzea galerazi, baina bai aldiz txateatzeko aukera.

Txapelketa batetan izena ematerakoan, jokalariek, emaitzak desitxuratu dezaketen edota araudiaren, kiroltasunaren eta portaera egokiaren kontra doazen ekintzarik ez burutzeko konpromezua hartzen dute.

Arau hauek betetzen ez dituen edozein jokalari txapelketa batetik kanporatzeko, txapelketen zerbitzua erabiltzeko aukera kentzeko ala jokoen zerbitzua bere osotasunean erabiltzeko aukera kentzeko eskubidea erreserbatzen du Ludotekak.

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra