Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2353 jokalari konektaturik

Tute kabronTute kabron


Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Tute kabron: Jokoaren argazkia

Gaur egun dagoen hiru jokalarirentzako tute jokoaren aldaerarik ezagunena da.

Tute klasikoaren antzekoa denez, berarekiko dituen desberdintasunak azalduko dira:

  • Ludoteka.com-en 3 edo 4 jokalariren artean jokatzen da, nahiz eta kopurua aldakorra izan, 3 izanik kopuru minimoa.
  • Joko honek berezitasun bat du: eskualdi bakoitzeko irabazle bat egon beharrean galtzaile bat dago.
  • Esku bakoitzaren amaierako puntu kontaketan, tartean gelditzen direnak izango dira esku horretako galtzaileak; helburua, puntuaketarik altuena ala baxuena lortzean datza. Arau honek baditu salbuespenak, beherago azalduko direnak.
  • 4 jokalarik parte hartzen dutenean, ohiko 40 kartako karta-sorta erabiltzen da; 3 jokalarirekin aldiz, 36 kartako batekin jokatzen da (bikoak gabe).
  • Esku bakoitzaren hasieran, jokalarien artean karta guztiak banatzen dira, triunfoko palorik markatu gabe.
  • Baza batean palo bereko zaldia eta erregea elkartuz gero, baza eramaten duen jokalariak palo horretan kantatuko du. Eskuko lehenengo kantikoa baldin bada, 40 kantatuko da eta esku horretan zehar palo hori izango da triunfoa. Ondorengo kantikoetan 20 kantatuko da. Hau da tute kabron jokoan kantikoak burutzeko era bakarra.
  • Esku bakoitzeko galtzailea erabakitzen duen arauaren salbuespenak: aurretik azaldu den bezala, eskuaren amaieran puntuaketari dagokionez tartean gelditzen direnak izango dira eskuaren galtzaileak, baina bi salbuespenekin:
    1. Jokalariren bat edo gehiagok bazarik egiten ez badu, automatikoki bera izango da eskuaren galtzailea.
    2. Aurreko egoera ematen ez bada eta jokalariren bat edo gehiago 100 puntutik igaroz gero, automatikoki jokalari hau litzateke eskuaren galtzailea (baldintza hau betetzen duten bi egonez gero, biek galduko lukete eskua).
  • Bi jokalariren arteko puntuaketan berdinketa egonez gero, biak izango dira esku horren galtzaile, beste galtzaileren bat ez dagoen bitartean; hau da, 3 jokalariko partida batean, berdindutako biak galtzen dute beti, eta 4 jokalarirekin, ez dute galduko tarteko puntuaketa beste batek baldin badu.
  • Laburki esateko, jokalarien helburua, esku bakoitzean lehenengoa ala azkena geratzea izango da, baina ezin izango dute modu eroso batean egin (lehenengo izanez gero, ezin izango da goiko mugatik pasa eta azkena izanik, ezingo da bazarik egin gabe geratu).
  • El perdedor o perdedores de cada mano recibirán un tanto. La partida finaliza cuando uno de los participantes alcanza el número de tantos o manos perdedoras inicialmente pactadas. El ganador es quien tiene una menor puntuación; en caso de empate a menor puntuación entre dos o más jugadores, se jugarán manos sucesivas hasta obtener un único vencedor.
  • Esku bakoitzeko galtzaileek tanto bat jasoko dute eskua bukatzerakoan. Jokalari batek partidaren hasieran adostutako esku galtzaile edo tanto kopurua lortzen duenean partida amaitzen da. Partidaren irabazlea puntu gutxien dituena izango da; berdinketa egonez gero, irabazle bakar bat lortu arte eskuak jokatzen jarraituko da.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: tute kabron

Informazio gehiago

Tute cabrero

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra