Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2461 jokalari konektaturik

Tute habaneroaTute habaneroa


Bi jokalarintzako dagoen tute jokoaren aldaerarik ezagunena da.

Tute klasikoaren oso antzekoa denez, berarekiko dituen desberdintasunak azalduko dira:

  • Bi jokalariren artean jokatzen da
  • Esku bakoitzaren hasieran 8 karta bakarrik banatzen da jokalari bakoitzari, eta karta-sortako hurrena buruz gora jartzen da tapetearen gainean, sorta gurutzaturik gainean duelarik. Karta hau izango da triunfoko paloa zehaztuko duena
  • Baza bakoitza bukatu ondoren, jokalari bakoitzak karta-sortatik karta bat hartuko du. Honela, sortako kartak amaitu arte, jokalariek uneoro 8 karta izango dituzte eskuartean
  • Jokoak bi fase desberdin ditu: lehenengoan, kartak sortatik hartzen direnekoa, eta bigarrena, eskuarteko kartak gutxitzen joaten direnekoa. Lehenengoan, esku ez den jokalariak aurkariak botatako kartaren paloko karta bat (baldin badu noski eta balioz gainditzera derrigorturik egon gabe) botako du, palo hori triunfokoa den kasuan bakarrik. Bigarrenean aldiz, bikotekako tutearen arauak jarraitzen dira.
  • Kantikoak, jokoaren edozein unetan egin daitezke, baldin eta baza egin berria badu eta beharrezko kartak eskuartean baditu
  • Tute kantatzeko aukerarik ez dago
  • Jokoan zehar jokalari batek bere eskuan triunfoko 7a baldin badu, triunfoa adierazten duen kartagatik aldatu ahal izango du, azken hau Batekoa, Hirukoa, Erregea, Zalkikoa edo Txanka bada. Aldaketa hau, baza bat irabazi ondoren eta sortatik hartzen den karta jaso aurretik egin ahal izango da. Aldaketa hau bera aurretik aipaturiko arau eta muga berdinak jarraituz burutu ahal izango da, jokalariren batek triunfo den paloko 2a izango balu eta triunfoa adierazten duen karta Zazpikoa, Seikoa, Bostekoa edo Laukoa izango balitz.
  • Eskua, 100 tantoko kopurua gainditzen dituen jokalariak irabazten du. 100 tantoak bi jokalariek gaindituz gero, gehien dituena izango da irabazlea. Bitako inork ez badu kopuru hori gainditzen, bigarren esku bat jokatuko da, non bukaeran bi eskuetako tantoak batuko diren
  • Bigarren esku horretan ez dago kartak guztiak jokatzearen beharra. Baza bakoitzeko irabazleak 101 puntuak lortuta dituela jakitera emateko aukera dauka, eskuari amaiera emanez. Jokalariak esan bezala, 101 puntuak lortuta baditu aurreko eskuaren puntuekin batuz, eskuaren garaipena lortuko du; bestela, aurkaria izango da garailea
  • Jokalariek kapote egiten duten kasutan, ez da kontutan hartuko lortutako tanto kopurua irabazlea zein den erabakitzeko. Kapote egitea, esku bateko azken 8 bazak irabaztea da. Kapote eskatu eta egiten duenak eskua irabazten du, dagokion puntua lortuz, baina eskatu duenak ez badu kapote egitea lortzen, eskua aurkariarentzat da

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: tute habaneroa

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra