| |||||||||||||||||||||||||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Jatorria Tute jokoa, espainiar karta-sortarekin jokatzen den joko ezagunenetarikoa da. Bere jatorria italiarra da (italiar karta-sorta espainiarraren oso antzekoa da). Baza lortzeko saiakeran oinarritzen den karta-joko familiak bere izena Tute jokoari zor dio, non gainera, triunfoko palo bat edo beste paloen gainetik dagoen palo bat beti dagoen. Joko honek aldi berean aldaera anitz ditu. Deskribapena 40ko espainiar karta-sorta erabiltzen duen jokoa da. Ludotekan erabiltzen diren karten diseinuak aintzinako karta-sortetan oinarritzen dira. Karta sorta horiek Arabako Foru Aldundiaren Arabako "Fournier" karta museoan bilduta daude. Bi, hiru edo lau jokalariren artean jokatu daiteke. Gehien jokatzen diren aldaerak, dudarik gabe 2 eta 4 jokalaritakoak dira. Azken honetan, bikoteka jokatzen da. Hemen eskaintzen den bertsioan, 2 jokalariren (Tute habaneroa) eta 4 jokalariren artean jokatzeko aukerak ematen dira Hemen bikotekako tutearen arauak azalduko dira interesgarriena eta jokatuena izateagatik, eta gainera beste aldaeren arauak honen arauetatik azalduak eta hedatuak izan daitezkeelako. Ludoteka.com-eko jokoaren bertsioan iraupen desberdineko partidak jokatzeko aukera eskaintzen da: 2, 4, 6 edo 8 puntu irabaztera Helburua Jokoaren helburu orokorra, hasieran hitzartutako mugara iristeko behar diren esku kopurua irabaztean datza (beste jokalariek baino lehenago, noski). Esku bakoitza irabazteko aldiz, ahalik eta puntu gehien lortu behar dira, baza bakoitzean jasotzen diren kartek dauzkaten puntuak batuz; beraz, ahalik eta baza kopuru gehien irabazten saiatu behar da, baina puntu askoko kartak dituzten bazak batez ere. Baza bakoitzeko karta garailea zein den jakiteko, palo bereko karten artean dagoen hierarkia bat dago, eta honako hau da balio handienetik txikienera: Batekoa, Hirukoa, Erregea, Zaldia, Txanka, Zazpikoa, Seikoa, Bostekoa, Laukoa eta Bikoa. Era berean, paloen arteko hierarkia bat badago: baliorik handieneko paloa triunfoa da (esku bakoitzean aldatzen da), bigarrena baza ireki duen kartaren paloa izango da (baza bakoitzean aldatzen da), eta azkenik beste bi paloak egongo dira. Jokoaren garapena Partida eta esku bakoitzaren hasiera Esku bakoitzean karta banatzaileak bere ezkerrean duen jokalariari karta sorta ebakitzeko emango dio eta jarraian banaka-banaka eta ezkerretik eskuinera sortako karta guztiak banatuko ditu jokalarien artean. Banatzen bukatu duenean, beretzako izango den azken karta guztiei erakutsiko die: karta hori izango da pintatuko duena esku horretan eta triunfoaren paloa zehaztuko duena. Salbuespen bezala, lehenengo eskuan beti urreak pintatuko du eta biko urrea duenak emango dio eskuari hasiera. Esku bakoitza baza kopuru batetaz osaturik dago . Beraz, baza bat jokalari bakoitzak bere txandan jaurtitako kartarekin osaturik dago. Baza bat burutzen den bakoitzean, bere irabazlea izango da baza osatzen duten kartak jasoko dituena. Kartak jokatu Esku dagoenak bere eskuarteko karta bat botako du tapetera (berak nahi duena) eta besteek, ezkerretik eskuinerako ordenean, berdina egingo dute beste karta bat tapetera botaz, ondorengo arauak jarraituz:
Kantikoak Eskua jokatzen ari den bitartean, jokalari batek palo bereko errege eta zaldia eskuartean izango balitu, kantiko bat burutu ahal izango du, hau da, palo horretan kantatu ahal izango du 40 (triunfoko paloaren errege eta zaldia baldin badira) edo 20 (beste edozein paloko errege eta zaldia badira). Zein palotan kantatu den esatea derrigorrezkoa izaten da 40ak kantatzen ez diren bitartean (20 urretan, kopatan, ezpatatan edo bastoitan), jakina delako 40ak triunfoko paloan soilik kantatu daitezkelako. Esku bukaeran egiten den tanto kontaketari batuko zaio egindako kantikoek zehazten duten kopurua (20 edo 40) Bikoteko jokalariek, kantatzeko palorik balute, irabazitako bere lehenengo bazaren ondoren egin behar du bakoitzak bere lehenengo kantikoa (bikoteko gehienez bi kantiko eginez aldi berean). Jokalariak kantiko gehiago egiteko balu, jarraian irabazitako bazen ondoren egin beharko ditu (baza bakoitzaren ondoren kantiko bat eginez), baina beti ere 40ak edukitzekotan, hauek lehenago kantatu beharko ditu. Paloren batean kantatzeko, dagokion paloaren ikonoaren gainean sakatu beharko da. Ikono hau aurretik markatuta utzi daiteke, eta honela programak kantatu ahal deneko unea iristerakoan zuzenean kantikoa burutuko du. Jokalariren batek lau erregeak edo lau zaldiak eskuartean izango balitu, TUTE kantatu ahal izango du, bikoteak lehenengo baza irabazi ondoren. Kasu honetan eskua bukatutzat ematen da, eta aurretik partaideek erabakitakoaren arabera, tute kantatu duen bikoteak puntu kopuru zehatz bat ala partida osoa irabaziko du. Ludotekan, partida 5 puntu baino gutxiagotara jokatzen denean, tute kantatzen duenak partida irabaziko du; bestelako kasuetan, 2 puntu lortuko ditu. Puntuazioa Esku bateko baza guztiak jokatu eta gero, esku horretan jokalari bakoitzak irabazitako bazetan bildutako puntu guztiak zenbatuko dira, eta egindako kantikoekin batuko dira. Tantoak bikoteka gehitutakoak izango dira. Eskuko azken baza irabazi eta jasotzen duen bikoteak 10 tanto gehiago izango ditu (azken hamarrak) Karta sortako kartek guztira 120 puntu batzen dute. Gainera, esku bakoitzean beste 10 puntu daude azken baza eramaten dituena. Bestalde, kantikoekin lor daitekeen puntu kopurua 100ekoa da. Esku batean tanto gehien lortzen duen bikotea izango da esku horren irabazlea eta puntu bat emango zaio. Berdinketaren kasuan, azken 10ak eraman dituen bikotea izango da puntuaren irabazlea. Irabazleak 100 tantotik gora lortu izan baditu, kasu honetan puntu bat beharrean bi emango zaizkio. Jokoaren bukaera Aurretik erabakitako partida irabazteko muga zehazten duen puntu kopurua bikote batek lortzen edo gainditzen duenean amaitzen da partida. Ludotekan jokatu | |||||||||||||||||||||||||||
Copyright © 2001-2010 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra | |||||||||||||||||||||||||||