Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2824 jokalari konektaturik

TrukoTruko


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Partida eta esku bakoitzaren hasiera

Truko

Enbidoa

Flor

Truc jokoarekiko diferentziak

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Truko: Jokoaren argazkia

Jatorria

Hegoameriketan oso zabalduta dagoen karta joko bat da, bereziki Argentina eta Uruguayko herrialdetan. Hain zabalduta egoteak hainbat aldaera existitzea ekarri du berekin, jokatzen den lekuaren eta jokatzen dutenen araberakoa izanik. Ludotekan eskaintzen den bertsioa, Truko argentinarra bezala ezagutzen da.

Truko jokoa hau Espainiako zenbait eskualdetan ere ezagutzen da. Dirudienez, joko honek bere jatorria Valentzian eta beste zenbait lekutan jokatzen den Truc jokoan dauka.

Deskribapena

40ko espainiar karta-sorta erabiltzen duen jokoa da.

Truc jokoa ezaguna baduzu, oso azkar ikasiko duzu joko honetara jokatzen, truc eta Truko argentinarraren arteko diferentziak kontsultatzen badituzu.

Truko jokoa bi, hiru, lau, sei eta zortzi jokalariren artean jokatu daiteke, azken hiru kasutan taldeka jokatuz. Modalidaderik zabalduena 4 jokalariren artean (bikoteka) jokatzen dena da, eta hau izango da atal honetan azaldua izango dena.
Lau jokalariak bikoteka elkarlehiatuko dira, hauek mahai baten inguruan kokatzen direlarik (bikoteak gurutzaturik egongo dira).

Ludotekan 4 eta 2 jokalarirentzako bertsioak jokatzeko aukera eskaintzen da.

Helburua

Helburu orokorra, partidaren hasieran erabakitako chico edo joko partzial kopurua irabaztea da. Normalean jokatu izan ohi da bikoteetako batek 2 chico irabazten dituen arte.

Ludotekan chico 1 edo 2ra jokatzeko aukera dago.

Chico bakoitza, 30 tantoz osatzen da. Bikoteak hainbat eskutan zehar tanto hauek biltzen joango da kopuru honetara iristen den arte, eta ondorioz chico bat lortuz.

Jokoaren garapena

Partida eta esku bakoitzaren hasiera

Esku bakoitzean karta banatzaileak bere ezkerrean kokatzen den jokalariari esku sorta emango dio honek sorta ebaki dezan, eta ondoren 3 karta banatuko ditu jokalari bakoitzari banaka-banaka eta erlojuaren zentzuaren kontrako norantzan. Honen eskuinean kokaturiko jokalariari izango eskualdi honetan esku dena.

Bi atal bereiz daitezke truko jokoan: trukoa eta enbidoa. Esku bakoitzean, hauen gain apustuak egingo dira.

Truko

Trukoaren atalean bazak jokatzen dira. Jokalari bakoitzak esku bakoitzean hiru karta dituenez, hiru izango dira jokatzen diren bazak. Jokalari bakoitzak bere txandan karta bat botako du tapete gainera, eta balio handieneko karta izango da bazaren garailea. Hona hemen karten balioen hierarkia:

  • Bateko ezpata
  • Bateko makila
  • Zazpiko ezpata
  • Zazpiko urrea
  • Hirukoak
  • Bikoak
  • Bateko faltsuak (Bateko kopa eta urrea)
  • Erregeak
  • Zaldiak
  • Txankak
  • Zazpiko faltsuak (Zazpiko kopa eta makila)
  • Seikoak
  • Bostekoak
  • Laukoak

Trukoa irabazteko, hiru baza horietatik bi irabazi behar dira.

Bi aurkariek baza irabazteko balio bereko karta badute, berdinketa emango da: baza parda izango da.

Bikote bakoitzak baza bat irabazten badu, eta hirugarrenan berdinketa egon bada, baza irabazten lehenengoa izan den bikotea izango da trukoaren garailea. Hiru bazak berdinketan amaituz gero, esku den jokalariaren bikotea izango da garailea.

Eskua erabakita dagoen kasutan (bikote batek aurreneko bi bazak irabazi dituelako edo bitako bat irabazi eta bestea berdindu), hirugarren bazaren emaitzak ez du inolako eraginik eta hori dela eta ez da jokatua izango.

Baza bat irabazten duen jokalaria izango da hurrengoari hasiera emango diona.

Trukoa irabazten duenak tanto bat lortuko du jokoan dagoen chicoaren konputaziorako.

Trukoaren fasean zehar edozein jokalarik truco eskatu ahal izango du bere aurkariei, apustu honekin jokoan dagoen trukoaren balioa bikoiztuko litzatekelarik; hau da, trukoa irabazten duen bikoteak bi puntu irabaziko lituzke. Aurkariek apustu hau onartzen ez badute, apustua egin dutenek puntu bat lortzen dute.

Truco apustua jaso duen bikoteak, apustua onartuz gero retruco kantatu ahal izango dute, honekin trukoaren balioa hirukoiztuz (irabazleak 3 puntu lortuko ditu). Retruco apustua ez bada onartzen, apustu hau egin duenak 2 puntu irabaziko ditu.

Era berean, eta azken apustu bezala, vale 4 apustua egin ahal izango du retruco apustua jaso duenak. Kasu honetan trukoaren irabazleak 4 puntu lortuko lituzke. Apustua onartzen ez bada, vale 4 kantatu duenak 3 puntu eramango ditu.

Bi jokalarik bakarrik parte hartzen dutenean, txanda berea duen jokalariari karta botatzea dagokionean eta trukoa irabazteko aukerarik ez duela uste baldin badu, bere kartak "mazo"-ra botatzeko aukera izango du (aukera honi irse al mazo deritzaio), trukoa galdutzat emanez eta eskua une horretan bertan amaituz.

Enbidoa

Jokalari bakoitzak eskualdiko bere lehenengo txandan envido kantatu dezake, beti truko jokatzen hasi aurretik (truco apustu bat egin aurretik, truco apustu bati erantzun aurretik, edota bere karta bat tapetera jaurti aurretik). Behin enbidoaren apustua irekita dagoenean, honekin amaitu arte ez zaio berriz ere trukoari ekingo.

Envido apustuan jokoan jartzen da zeinek izan duen puntuaziorik altueneko karta konbinaketa ondorengo erregelak jarraituz:

  • Palo bereko bi karta izanez gero, bi hauen indizeak batutzen dira, eta batura honi beste 20 puntu gehitzen zaizkio.
  • Palo bereko bi karta edukitzen ez badira, balio altueneko kartaren indizea soilik hartuko da kontutan.
  • Palo bereko hiru karta izanez gero, balio handieneko bi karten indizeak batutzen dira, eta batura honi beste 20 puntu gehitzen zaizkio.
  • Erregeek, zaldiek eta txankek zero balioa dute.

Envido apustua irabazten duenak bi tanto eramango ditu beretzako. Apustua burutzen ez bada, ez du inork punturik jasoko.

Envido apusturako aplikatzen diren erregela berdinekin kantatu ahal da real envido apustua; kasu honetan, garaileak hiru tanto lortuko ditu apustua irabaziz gero.

Badago beste hirugarren envido berezi bat falta envido izenekoa. Honetan ere aurrekoei aplikatzen zitzaien erregela berdinak aplikatuko dira. Berezitasun bezala, apustu honen garaileak irabaziko ditu aurretik doan bikoteari falta zaizkion tanto kopurua jokoan dagoen chicoa irabazteko.

Berdinketa egonez gero, esku dagoenak irabaziko du.

Hiru apustu hauek lehen apustu bezala edo aurreko apustu bati eginiko erantzun bezala erabili daitezke (kasu honetan aurreko kopuruari batuz). Gehienez egin daitezkeen erantzun kopuruak bi dira, baina salbuespen kasu bat dago: inoiz ezin izango zaio falta envido bati beste apustu batekin erantzun.

Envido apustu bat onartzen denean, segidan jokalari bakoitzak bere puntuazioa zein den adieraziko du kartak erakusteko beharra izan gabe, beti eskua den jokalaritik hasita. Aurkariaren puntuazioa gainditzen ez duen jokalaria ez dago bere puntuazioa esatera derrigortua. Apustua onartua izaten ez den kasuetan, apustua egin duen bikoteak puntu bat jasoko du, eta apustua erantzun bezala egin bada, aurreko apusturarte batutakoa jasoko du.

Flor

Jokalari batek palo bereko hiru karta baldin baditu, flor kantatu behar du truko jokatzeko fasera igaro baino lehen; flor kantatzen duenak, hiru puntu lortzen ditu.

Jokalariren batek flor baldin badu, ez da enbidoa jokatuko eta honen gain apusturen bat baldin bazegoen, zuzenean baliogabeturik geratuko da.

Aurkarietako batek ere flor baldin badu (hau, oso gutxitan gertatzen da), honako honekin erantzungo du:

  • Con flor me achico: ez da flor onena nork duenaren apustuan sartuko. Kasu honetan, flor kantatu duen lehenak 4 tanto lortuko ditu.
  • Contra flor: kasu honetan 6 tantotako apustua burutzen da, konbinaketarik onenaren inguruan. Apustu hau jasotzen duenak (flor kantatu zuenak) hau bera onartzen ez badu, contra flor kantatu duenak 4 tanto irabaziko ditu.
  • Contra flor al resto: apustu hau onartzen bada, apustua irabazten duenak chicoa irabaziko du. Onartua izaten ez bada, apustua egin duenak 4 tanto irabaziko ditu.

Apusturen bat egonez gero, flor jokaldiaren balioa hiru karten indizeen balioen batura gehi beste 20 izango da, kontutan harturik, enbidoan antzera erregeek, zaldiek eta txankek zero balioa dutela.

Jokalari batzuk nahiago dute flor jokaldirik gabe jokatu. Hau honela denean, palo bereko hiru karta izanez gero, enbidorako jokaldi on bat edukitzeko aukera handitzea besterik ez du suposatuko.

Ludotekan, partida bat berri bat konfiguratzeko orduan ematen den aukera izango da.

Truc jokoarekiko diferentziak

Truc jokoa ezaguna baduzu, azken honekin dituen diferentziak ondoren laburtzen dira:

  • Kartak: 40 kartekin jokatzen da.
  • Jokalariren batek 3 kartak palo berekoak dituenean flor deritzan apustua jokatzen da envit apustuaren ordez.
  • Enbidoaren irabazlea zein den apustua itxi bezain laister erabakitzen da, trukoaren apustua bukatzea itxoin gabe.
  • Enbidoaren apustuan, 3 tanto jokatzeko apustua badago (real enbido).
  • Kama-ri chico deritzaio, eta 30 tantotara jokatzen da 24 tantotara jokatu ordez.
  • Trukoaren apustuan ez dago chico osoa jokatzen deneko apusturik.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Truko

Informazio gehiago

Mundo Matero - Reglas del TRUCO

Truco - Reglamento de Naipes - Acanomas

Truco: Como se juega, Reglas y Grandes Versos

Wikipedia - Truco (juego de naipes)

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra