| |||||||||||||||||||||||||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Jatorria Truc jokoa nagusiki Valentzian jokatzen den espainiar karta-sortarekin jokatzen den karta joko bat da. Familia bereko beste joko batzuk badira gaur egun oso zabalduak daudenak, adibide bezala Truko argentinarra, zeinaren jatorria dirudienez truc jokoan datza. Deskribapena Truko argentinarra jokoa ezaguna baduzu, oso azkar ikasiko duzu joko honetara jokatzen, truc eta Truko argentinarraren arteko diferentziak kontsultatzen badituzu. Espainiar karta-sortarekin jokatzen den joko bat da, eta dauden 40 kartetatik bakarrik 22 erabiltzen dira jokatzeko: figurak, bikoak eta bateko urrea eta kopa kentzen dira. Ludotekan erabiltzen diren karten diseinuak aintzinako karta-sortetan oinarritzen dira. Karta sorta horiek Arabako Foru Aldundiaren Arabako "Fournier" karta museoan bilduta daude. Truk jokoa bi, lau, sei eta zortzi jokalariren artean jokatu daiteke, azken hiru kasutan taldeka jokatuz. Modalidaderik zabalduena 4 jokalariren artean (bikoteka) jokatzen dena da, eta hau izango da atal honetan azaldua izango dena. Ludotekan 4 eta 2 jokalariren artean jokatzeko aukera eskaintzen da. Helburua Truc jokoaren helburu nagusia bi kama (joko partzial) irabaztea da. Cama bakoitza, 24 tantoz osatzen da. Bikoteak hainbat eskutan zehar tanto hauek biltzen joango da kopuru honetara iristen den arte, eta ondorioz cama bat lortuz. Kama era berean bi zatitan banatzen da; aurreneko 12 tantoei txarrak deritzaie, eta ondorengo 12ei onak. Jokoaren garapena Partida eta esku bakoitzaren hasiera Esku bakoitzean karta banatzaileak bere ezkerrean kokatzen den jokalariari esku sorta emango dio honek sorta ebaki dezan, eta ondoren 3 karta banatuko ditu jokalari bakoitzari banaka-banaka eta erlojuaren zentzuaren kontrako norantzan. Honen eskuinean kokaturiko jokalariari izango eskualdi honetan esku dena. Bi atal bereiz daitezke truko jokoan: trukoa eta enbidoa (truc y envit). Esku bakoitzean, hauen gain apustuak egingo dira. Truko Trukoaren atalean bazak jokatzen dira. Jokalari bakoitzak esku bakoitzean hiru karta dituenez, hiru izango dira jokatzen diren bazak. Jokalari bakoitzak bere txandan karta bat botako du tapete gainera, eta balio handieneko karta izango da bazaren garailea. Hona hemen karten balioen hierarkia:
Trukoa irabazteko, hiru baza horietatik bi irabazi behar dira. Bi aurkariek baza irabazteko balio bereko karta badute, berdinketa emango da: baza parda izango da. Bikote bakoitzak baza bat irabazten badu, eta hirugarrenan berdinketa egon bada, baza irabazten lehenengoa izan den bikotea izango da trukoaren garailea. Hiru bazak berdinketan amaituz gero, esku den jokalariaren bikotea izango da garailea. Eskua erabakita dagoen kasutan (bikote batek aurreneko bi bazak irabazi dituelako edo bitako bat irabazi eta bestea berdindu), hirugarren bazaren emaitzak ez du inolako eraginik eta hori dela eta ez da jokatua izango. Baza bat irabazten duen jokalaria izango da hurrengoari hasiera emango diona. Trukoa irabazten duenak punto bat lortuko du jokoan dagoen camaren konputaziorako. Trukoaren fasean zehar edozein jokalarik truco eskatu ahal izango du bere aurkariei, apustu honekin jokoan dagoen trukoaren balioa bikoiztuko litzatekelarik; hau da, trukoa irabazten duen bikoteak bi puntu irabaziko lituzke. Aurkariek apustu hau onartzen ez badute, apustua egin dutenek puntu bat lortzen dute. Truco apustua jaso duen bikoteak, apustua onartuz gero retruco kantatu ahal izango dute, honekin trukoaren balioa hirukoiztuz (irabazleak 3 puntu lortuko ditu). Retruco apustua ez bada onartzen, apustu hau egin duenak 2 puntu irabaziko ditu. Era berean, eta azken apustu bezala, quatre val apustua egin ahal izango du retruco apustua jaso duenak. Kasu honetan trukoaren irabazleak 4 puntu lortuko lituzke. Apustua onartzen ez bada, quatre val kantatu duenak 3 puntu eramango ditu. Quatre val proposamenari posible zaio joc forarekin erantzun, kama guztia apostatzen delarik. Bi jokalarik bakarrik parte hartzen dutenean, txanda berea duen jokalariari karta botatzea dagokionean eta trukoa irabazteko aukerarik ez duela uste baldin badu, bere kartak mazo-ra botatzeko aukera izango du (aukera honi me voy al mazo deritzaio), trukoa galdutzat emanez eta eskua une horretan bertan amaituz. Enbidoa Jokalari bakoitzak eskualdiko bere lehenengo txandan envido (envide) kantatu dezake, beti truko jokatzen hasi aurretik (truco apustu bat egin aurretik, truco apustu bati erantzun aurretik, edota bere karta bat tapetera jaurti aurretik). Behin enbidoaren apustua irekita dagoenean, hau itxi arte ez zaio berriz ere trukoari ekingo. Envido apustuan jokoan jartzen da zeinek izan duen puntuaziorik altueneko karta konbinaketa ondorengo erregelak jarraituz:
Envido apustua irabazten duenak bi tanto eramango ditu beretzako. Apustua burutzen ez bada, ez du inork punturik jasoko. Enbidoari (envide) posible zaio tornerekin erantzun, apustuari bi tanto gehiago gehituz. Badago apustu berezi bat la falta izena duena. Aurreko apustuen arau berak jarraitzen dira, bai proposamen unerako eta baita garailea zein den erabakitzeko, baina honetan jokatzen diren tanto kopurua, irabazten doan bikoteari kama lortzeko falta zaizkionak izango dira; baina, bi bikoteak txarretan baldin badaude, kama guztia irabazteko egingo dute apustu. Torne apustuak jaso dezakeen erantzun bakarra, la falta da. Berdinketa egonez gero, esku dagoenak irabaziko du. Zenbaitetan badira trucean jokatzen duten jokalariak enbido egitean edozein tanto kopururekin apustu egiten dutenak. Hala ere, aukerarik hedatuen eta ezagunena aurretik aipatutako apustu finkoak erabiltzea da, eta beraz, hau izan da Ludotekan jokatzeko aukeratu dena. Apustua onartua izaten ez bada, apustua egin duen bikoteak tanto bat edo aurretik apustu egindakoa jasoko du, apustua erantzun bat izan bada. Enbido apustu bat onartua izaten denean, jokalariak truko apustuaren fasea jokatzera igarotzen dira, eta honen ondoren erabakitzen da nor izan den enbidoaren garailea. Konprobaketa hau, apustuak burutzen diren orden berean egiten da: aurrena enbidoa, eta gero trukoa. Orden hau garrantzitsua izaten da, bikoteak kama lortzeko puntu kopurura gerturatzen doazen heinean, kopuru hau lortzen duen lehenengoa izango baita kama irabaziko duena. Truko argentinarrarekiko diferentziak Truko argentinarra ezaguna baduzu, ondoren laburtzen dira truc jokoarekin dituen diferentziak:
Ludotekan jokatu | |||||||||||||||||||||||||||
Copyright © 2001-2010 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra | |||||||||||||||||||||||||||