Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

268 jokalari konektaturik

TablutTablut


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Mugimenduak

Harrapaketak

Bukaera

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Tablut: Jokoaren argazkia

Jatorria

Joko hau Tafl familiko bat da. Tafl taula jokoek Europako iparraldean dute jatorria; Tablut, zehazki, Laponiatik datorkigu eta Lineo botanikari suediarrak deskribatu zuen 18. mendean. Tafl jokoek indar eta helburu ezberdinak dituzten bi talderen arteko gerra irudikatzen dute; asimetria hau da bere berezitasun handiena.

Lehian parte hartzen duten bi taldeek fitxa kopuru eta ezaugarri ezberdinak dituzte; helburuak ere, ezberdinak dira.

Fitxa ugarien duen taldeak (Moskutarrek) fitxa gutxien duen taldea (Suediarrak) inguratu behar du; suediarren artean ezaugarri bereziak dituen fitxa bat dago: erregea.

Joko honi buruz aurkitu ditugun dokumentuak ez datoz bat xehetasun batzuetan. Dirudienez, Lineok egindako deskribapenak zalantzan uzten ditu zenbait arau.

Bertsio ezberdinen arteko desadostasun handiena errege suediarrak irabazteko lortu behar duen helburuan datza. Batzuetan helburu hori ertzaren alde batean dagoen lauki batera iristea dela aipatzen da, eta bestetan izkin batera iristea. Hemen eskaintzen den bertsioan bigarren aukera hartu dugu kontutan, kasu honetan bi bandoek dituzten irabazteko aukerak orekatuagoak direlako.

Deskribapena

Taulak 9 lerro eta 9 zutabe ditu. Erdiko laukia berezia da, eta konakis edo tronua deitzen zaio. Errege suediarrak okupatzen du partida hasieran, eta gainontzeko fitxek ezin dute inoiz okupatu.

Suediarrak 9 fitxa argiak dira: erregea erdian eta bere inguruan bera babesten duten 8 soldaduak. Beraiek hasten dute partida.

Moskutarrak 16 fitxa ilunak dira, hasieran kanpoko laukietan kokatuak.

Irudi honek erakusten du banaketa berezi hori:

Helburua

Aipatu bezala, taldeen helburuak ezberdinak dira:

  • Moskutarrek errege suediarra harrapatzen saiatu behar dute, edo gutxienez erregeak ihes egitea eragotzi
  • Suediarrek bere erregea taularen lau izkinetako laukiren batera iristea lortu behar dute

Bere helburua lortzen duen lehen taldeak irabazten du partida.

Jokoaren garapena

Mugimenduak

Jokalariek txandaka mugimendu bat egiten dute; suediarrak hasten dira.

Fitxa guztien mugimenduak berdinak dira (erregearenak ere): edozein laukitara joan daitezke, dauden lerro edo zutabean zehar mugituz (xakeko dorreak bezala).

Fitxak konakis gainetik pasa daitezke libre baldin badago, baina erregeak bakarrik okupa dezake.

Harrapaketak

Bi taldeek harrapa ditzakete aurkariaren soldaduak.

Fitxak harrapatzen dira bere bi alboetan fitxak kokatuz, hau da, lerro edo zutabe bereko ondoko bi laukiak okupatuz, edo lauki bakarra okupatuz beste aldekoa taulako izkina baldin bada. Harrapatutako fitxak taulatik kanpo uzten dira. Bakarrik mugitzen duen taldeak egin ditzake harrapaketak, beraz, fitxa bat ez da harrapatuta gelditzen aurkariaren bi fitxen artean kokatzen denean.

Fitxa bat mugitzerakoan aurkariaren fitxa bat baino gehiago (bi edo hiru) gera daiteke harrapaketa posizioan; kasu horretan, fitxa guzti horiek harrapatzen dira aldi berean.

Erregearen harrapaketa zailagoa da: lau alboetatik inguratu behar da, hau da, dagoen lerro eta zutabe ondoko lau laukiak okupatu behar dira; horietako bat Konakisa baldin bada edo taulako ertzeko alde batean baldin badago, bakarrik gainontzeko hiru laukiak okupatu behar dira. Erregea izkinaren ondoan dagoen lauki batean kokatuta baldin badago, nahikoa da bi moskobiar ondoan jartzea, kasu horretan bakarrik bi lauki okupa baitaitezke.

Bukaera

Erregea harrapatzeak ematen dio garaipena moskutarrei.

Suediarrek erregea lau izkinetako lauki batera iristea lortzerakoan irabazten dute. Mugimendu bat egin ondoren erregeak kanporako bide garbi bat duenenan, Raitxi! esanez adierazi behar du. Bi bide garbi baldin baditu, Tuitxi! esan dezake; horrek hurrengo mugimenduan partida irabaziko duela esan nahi du, bi bideak ezin baitira itxi mugimendu bakar batean.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: tablut

Informazio gehiago

The Irminsul Aettir

Hnefatafl: An Experimental Reconstruction

Play hnefatafl online

Rules of Tablut (The Tale of Sir Robin)

The Online guide to traditional games: The Tafl Family

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra