Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

502 jokalari konektaturik

SuecaSueca


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Partida eta esku bakoitzaren hasiera

Kartak jokatu

Puntuazioa

Jokoaren bukaera

Tute jokoarekiko desberdintasunak

Ludotekan jokatu

Sueca: Jokoaren argazkia

Jatorria

Sueca jokoak bere jatorria Portugalen dauka, eta bai Portugalen, eta baita Brasilen ere oso ezaguna da gaur egun. Bazatako joko bat da, eta tute jokoaren oso antzekoa da, arauak, azken honenak baino sinpleagoagk direlarik.

Deskribapena

40 kartako karta-sorta inglesarekin jokatzen da.

Bikoteka lehiatzen diren 4 jokalariren artean jokatzen da.

Tute jokoa ezagutzen baduzu, Sueca jokoa berehala ezagutzea oso erraza egingo zaizu bi jokoen arteko diferentziak kontsultatzen badituzu

Helburua

Jokoaren helburu orokorra 4 puntu lortzea da aurkariek baino lehen. Horretarako, behar adina esku irabazi beharko dituzte. Esku bat irabazteko, ahalik eta puntu gehien lortu behar dira, baza bakoitzean jasotzen diren kartek dauzkaten puntuak batuz; beraz, ahalik eta baza kopuru gehien irabazten saiatu behar da esku bakoitzean, baina balio handiko kartak dituzten bazak batez ere. Karta bakoitzaren balioa ondorengoa da: Batekoa (11 puntu), Zazpikoa (10 puntu), K-Erregea (4 puntu), J-Txanka (3 puntu) y Q-Dama (2 puntu). Gainontzeko kartek ez dute puntuzko baliorik.

Baza bakoitzeko karta garailea zein den jakiteko, palo bereko karten artean dagoen hierarkia bat dago, eta honako hau da balio handienetik txikienera: Batekoa, Zazpikoa, Erregea, Txanka, Dama, Seikoa, Bostekoa, Laukoa, Hirukoa eta Bikoa. Era berean, paloen arteko hierarkia bat badago: baliorik handieneko paloa triunfoa da (esku bakoitzean aldatzen da), bigarrena baza ireki duen kartaren paloa izango da (baza bakoitzean aldatzen da), eta azkenik beste bi paloak egongo dira.

Jokoaren garapena

Partida eta esku bakoitzaren hasiera

Esku bakoitzean karta banatzaileak bere ezkerrean duen jokalariari karta sorta ebakitzeko emango dio eta jarraian banaka-banaka eta ezkerretik eskuinera sortako karta guztiak banatuko ditu jokalarien artean. Banatzen bukatu duenean, beretzako izango den azken karta guztiei erakutsiko die: karta hori izango da pintatuko duena esku horretan eta triunfoaren paloa zehaztuko duena.

Esku bakoitza baza kopuru batetaz osaturik dago. Beraz, baza bat jokalari bakoitzak bere txandan jaurtitako kartarekin osaturik dago. Baza bat burutzen den bakoitzean, bere irabazlea izango da baza osatzen duten kartak jasoko dituena.

Kartak jokatu

Esku dagoenak bere karta bat botako du tapetera (berak nahi duena), eta honek bazako irteerako paloa zein den adieraziko du; beste jokalariek, ezkerretik eskuinerako ordenean, beste karta bat botako dute tapetera, ondorengo arauak jarraituz:

  • Paloa jarraitzearen derrigortzea: jokalari bat bere txandan, baza ireki duen kartaren paloko kartarik izango balu, palo horretako kartaren bat botatzera derrigortua egongo da (tutearen jokoan ekintza honi ASISTIR deritzo).
  • Jokalari batek bere txandan, baza ireki duen kartaren paloko kartarik izango ez balu, nahi duen karta botatzeko aukera izango du.
  • Balio handieneko karta bota duen jokalariak baza eramango du (aurretik aipatutako hierarkia kontutan hartuz).
  • Esku bereko ondorengo bazetan, azkeneko baza eraman duen jokalaria izango da hurrengo bazari hasiera emango diona lehenengo karta tapetera botatzen.

Puntuazioa

Esku bateko baza guztiak jokatu eta gero, esku horretan jokalari bakoitzak irabazitako bazetan bildutako puntu guztiak zenbatuko dira.

Tantoak bikoteka gehitutakoak izango dira.

Karta sortako kartek guztira 120 puntu batzen dute.

Esku batean tanto gehien lortzen duen bikotea (61 edo gehiago) izango da esku horren irabazlea eta puntu bat emango zaio. Berdinketaren kasuan, ez du inorrek punturik irabaziko. Bikote irabazleak 90 tantu baino gehiago lortzen baditu, 2 puntu gehituko dituzte. Eta 10 bazak lortuz gero, 4 puntu emango zaizkie, zuzenean partidaren irabazleak bihurtuz.

Jokoaren bukaera

Partida amaitzen da bikoteetako batek 4 puntu lortzen edo gainditzen dituenean.

Tute jokoarekiko desberdintasunak

Tute jokoa eta bere dinamika ezaguna baduzu, Sueca jokoa ikastea oso erraza gertatuko zaizu. Hona hemen desberdintasunak:

  • Sueca jokoan txanka eta dama lekuz aldaturik daude beraien artean karten hierarkian, txankak 3 puntuko balioa izanik eta damak 2koa. Hierarkia honetan, balio handieneko bigarren kartak 10 puntu balio ditu eta zazpikoa da; hirukoa baliorik txikieneko bigarren karta izatera pasatzen da, punturik gabeko karta delarik.
  • Irteerako paloari jarraitu beharreko derrigortzea bakarrik dago; ez dago gailentzeko edo fallo egitera derrigortzen duen araurik.
  • Ez dago inolako kantikorik, ezta azken bazako 10 puntuak; karten balioak batzen dituzten puntuak besterik ez dauden jokoan.
  • Bikoteren batek 90 tantutik gora lortzen badu, 2 puntu eramango ditu.
  • Bikoteren batek baza guztiak lortzen baditu, 4 puntu eramango ditu, zuzenean partida irabaziz.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: sueca

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra