Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

1925 jokalari konektaturik

Seiko kabroiakSeiko kabroiak


Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Puntuaketa

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Seiko kabroiak: Jokoaren argazkia

Deskribapena

Espainiar karta-sortarekin jokatzen da.

Seiko kabroiak, baita ere Cinquillo kabroia bezala ezagutzen dena, asmatua izan den Seikoak joko tradizionalaren aldaera bat.

Parte hartzen duten jokalari kopuruak bi baino handiagoa izan behar du. Ludotekan partidak 3 edo 4 jokalariren artean jokatzen dira.

Helburua

Jokalarien helburua aurkariek baino karta gehiago ipintzea da.

Lortutako puntuazio zehatz bat lortzen duen jokalariak partida irabaziko du.

Jokoaren garapena

Karta-sortak dituen karta guztiak banatzen dira jokalarien artean.

Jokalariek txanda bakoitzeko karta bat bota dezakete gehienez, denen artean lau paloetarako eskailerak eginez tapete gainean; eskailera hauek 6 zenbakidun kartatik hasi behar dute palo bakoitzean, eta osatzen dira bai beheraka (batekora iritsi arte) bai goraka (erregera iritsi arte)

Urreko seia duen jokalariak hasiko du partida, karta hori botatzen eta urreko eskailera irekitzen; ondoren txandak jokatzen hasiko dira ezkerretik eskuinera.

Jokalariek, txanda iristen zaien bakoitzean, ahal izanez gero karta bat botako dute. Kasu honetan aukera izango dute:

  • Seiko bat ipini
  • Ipinita dagoen seiko baten palo bereko karta bat ipini, karta hau beti ere jadanik ipinita dauden palo bereko karta guztiak baino handiago ala txikiagoa izanik.

Ipintzeko kartarik ez duen jokalariak paso egitera behartuta dago.

Seikoak jokoan gertatzen ez den bezala, jokalariak kartak eskaileretan ipini ditzateke jarrita daudenen ondoz-ondokoak izan gabe. Ondorioz, karta bat ipintzen denean, tartean jarri gabe geratu diren kartak blokeatuta geratuko dira, eta jokalariak karta horiek mahaian pilatuz, jokotik kanpo daudela adieraziko du. Eskuaren amaieran, jokalari bakoitzak dituen karta blokeatu kopurua zenbatuko da eta honen arabera erabakiko da zein izan da eskuaren garailea.

Jokalari guztiek karta gehiagorik ipini ezin dutenean, edo bestela esanda, karta-sortako 4 erregeak eta 4 batekoak ipinita daudenean, eskua amaitutzat emango da.

Esku bakoitzean, aurreko eskuari hasiera eman dion jokalariaren eskubikoa izango da jokatzen hasiko dena. Horretarako seiko bat bota beharko du, urrekoa izan beharrik gabe.

Puntuaketa

Ludotekako partidetan aplikatzen den puntuaketa ondorengoa da:

  • Jokalari bakoitzak ipini dituen karta adina tanto jasoko ditu.
  • Eskua irabazten duen jokalariak (karta gehien ipini dituenak) jokatu gabe edo blokeatuta geratu diren karta adina tanto ere jasoko ditu.
  • Esku batean irabazle bat baino gehiago baldin badago, blokeatutako kartei dagokien tanto gehigarriak sakabanatuko dira beraien artean.
  • Eskuaren irabazleak karta guztiak ipintzea lortzea badu, beste 5 tanto gehiago jasoko ditu.

Esku bat amaitu ondoren, jokalariren batek partidaren hasieran adostutako puntuaketa lortzen edo gainditzen duenean, partida bukatzen da.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: seiko kabroiak

Informazio gehiago

Mundiocio - Juego de los seises

Seises game

Wikipedia - Seises

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra