Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

1930 jokalari konektaturik

SeikoakSeikoak


Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Aldaera

Ludotekan jokatu

Seikoak: Jokoaren argazkia

Deskribapena

40ko espainiar karta-sorta erabiltzen duen jokoa da.

Seikoetan, edozein jokalari kopuruk jokatu dezake, baina ondo jokatzeko gutxienez hiru jokalari izan behar dute, eta gehienez sei.

Hemen eskaintzen den bertsioa bakarrik lau jokalarirentzat dago prestatua

Helburua

Jokalarien helburua kartak botatzen joatea da; kartarik gabe gelditzen den lehen jokalariak irabazten du partida.

Deskarteen bidez lortutako puntuazio zehatz bat lortzen duen jokalariak partida irabaziko du.

Jokoaren garapena

Karta-sortak dituen karta guztiak banatzen dira jokalarien artean.

Jokalariek txanda bakoitzeko karta bat bota dezakete gehienez, denen artean lau paloetarako eskailerak eginez tapete gainean; eskailera hauek 6 zenbakidun kartatik hasi behar dute palo bakoitzean, eta osatzen dira bai beheraka (batekora iritsi arte) bai goraka (erregera iritsi arte)

Urreko seia duen jokalariak hasi behar du partida, karta hori botatzen eta urreko eskailera irekitzen; ondoren txandak ezkerretik eskuinera izango dira.

Jokalariek, txanda iristen zaien bakoitzean, ahal izanez gero karta bat sartu behar dute eskailera batean (goitik ala behetik) edo seiko bat atera palo berri baten eskailera irekitzeko.

Jokalariak, karta botatzeko aukera bat baino gehiago duenean, horien artean nahi duena aukera dezake.

Jokalari batek bere txanda iristerakoan, seikorik eta eskailera bat jarraitzeko kartarik ez duenean txanda galtzen du, eta ezin dut edo horrelako zerbait esanez adierazi behar die aurkariei.

Kartarik gabe gelditzen den lehen jokalariak 5 puntu irabaziko ditu, eta baita puntu bana aurkariek oraindik eskutan duten karta bakoitzeko.

Gainontzeko jokalariei, eskutan duten karta adina puntu kenduko zaie.

Esku bakoitzean, aurreko eskuari hasiera eman dion jokalariaren eskubikoa izango da jokatzen hasiko dena. Horretarako seiko bat bota beharko du, urrekoa izan beharrik gabe.

Esku bat amaitu ondoren, kartarik gabe gelditzea lortu duen jokalariak partidaren hasieran adostutako puntuaketa lortzen edo gainditzen duenean, partida bukatzen da.

Aldaera

Joko hau oso sinplea denez eta emaitza gehienbat zoriaren arabera dagoenez, Ludoteka.com-en estrategiari garrantzi handiagoa emango dion aukera berri bat erantsi dugu.

Aukera honi, banaketa orekatua deitzen diogu, eta programak karta banatzean datza, baina irizpide hauek jarraituz:

  • Jokalari bakoitzak zenbaki bakoitzeko karta bakar bat jasoko du (bateko bat, biko bat,..., errege bat)
  • Inoiz ez dira palo bereko bi ondoz-ondoko karta jasoko.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: seikoak

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra