Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

1253 jokalari konektaturik

ScopaScopa


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Hasiera

Kartak jokatu

Puntu batuketa

Bikotekako aldaera

Eskoba espainiarrarekiko diferentziak

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Scopa: Jokoaren argazkia

Jatorria

Scopa, italiar eskoba bezala ere ezagutzen dena, italian gehien jokatzen den karta jokoetariko bat dugu. XVI. mendean jadanik badago bere berririk, eta jasotako informazioaren arabera, italiako scopa hau espainiar karta-sortako eskoba jokoaren jatorria dela esan daiteke.

Deskribapena

Eskoba espainiarra ezagutzen baduzu, scopa jokoan jokatzea oso azkar ikasi dezakezu bi jokoen arteko diferentziak kontsultatuz gero

40ko espainiar karta-sorta erabiltzen duen jokoa da.

2 edo 3 jokalarik parte hartuko dute bakarka izanez gero, eta bestela, 4 edo 6 jokalarik bikoteka jokatu ahal izango dute.

Hemen eskaintzen den bertsioan bi, hiru edo lau jokalari elkartzeko aukera dago

Helburua

Norbaitek partida hasi aurretik erabakitako tanto kopuru zehatz bat lortu arte, behar den jokaldi kopurua egingo da.

Jokalariek tanto horiek lortzeko, tapete gainean dauden kartak eskuratu beharko dituzte eskutan dituen kartaren batekin, eta ondoren azaltzen diren arauak jarraituz.

Jokoaren garapena

Hasiera

Zozketaz erabakitzen da kartak hasieran nork banatzen dituen.

Kartak banatzeko, lehenik karta-sorta nahasten da eta gero ezkerrean dagoen jokalariari eskaintzen zaio piloa moztu dezan; ondoren jokalariei hiruna karta banatzen zaie, eskuinean dagoenetik hasita, eta azkenean tapete gainean lau karta jartzen dira buruz gora.

Kartak jokatu

">Kartak banatzen dituenaren eskuin aldean dagoen jokalaria da jokatzen hasten dena, eta eskuartean dituen karta batekin burutuko du jokaldia. Karta honek duen zenbakia, tapeteko kartaren baten berdina baldin bada, bi hauek eskuratuko ditu beretzat. Eskuratze bat burutzen duenean, bere eskuinaldeko aldamenean pilatuko ditu karta hauek karta sorta batean, gainontzeko txandatan lortu dituen kartekin batera.

Tapete gainean, jokaldirako erabiltzen den kartaren zenbaki berekorik ez badago, soilik kasu honetan eraman ahal izango ditu karta multzo bat, hauen zenbakien batura jokaldiko kartaren zenbakiaren berdina baldin bada.

Horretarako kontutan hartu behar da karta bakoitzaren balioa: bateko, biko, hiruko, lauko, bosteko, seiko eta zazpikoek duten balioa, beraien zenbakiaren berdina da (1,2...7); txankek 8 puntuko balioa dute, zaldiek 9 eta erregeek 10

Jokaldirako erabiltzen den karta ez baldin badator tapete gainean dauden karta baten edo gehiagoren zenbakien baturarekin bat, jokalaria behartuta egongo da karta hori tapete gainean jartzera, besteen aldamenean buruz gora ere.

Jokalari batek bere txandan tapete gainean dauden karta guztiak eramaten dituenean scopa egiten duela esaten da; hau markatzeko bere piloan karta bat buruz gora jarri behar du, gainontzeko kartekin gurutzatuta.

Jokalariek txandaka eta beti eskuinera errepikatzen dute mugimendua, bakoitzari banatutako hiru kartak bukatu arte; orduan banatzaileak berriro hiruna karta banatu behar ditu eta jokalariek jokatzen dituzte; banatu gabeko karten piloan dauden kartak bukatu arte errepikatzen da sistema hau.

Jokaldi bakoitzean aldatzen da banatzailea; txandak bezala, ezkerretik eskuinera.

Jokaldi bat bukatzerakoan (karta-sorta osoa banatuta eta bakoitzaren hiru kartak jokatu ondoren), bere txandan hamabost puntu elkartzea lortu duen azken jokalariak eramaten ditu erdian gelditzen diren kartak.

Puntu batuketa

Jokaldia bukatu ondoren, lortutako kartak kontutan hartuz zenbatzen dira tantoak, arau hauen arabera:

  • Scopa bakoitzeko tanto bat.
  • Urreko zazpia (sette bello) duenarentzat, tanto bat.
  • Primiera deritzan puntuaketan baliorik handiena duenarentzat tanto bat. Ondoren azaltzen den balio eskalan, jokalari bakoitzak dituen balio handieneko 4 karten balioak batuz lortzen den kopuruari primiera deritzo. Karta bakoitzaren balioak honako hauek dira: zazpikoak (21 puntu); seikoak (18 puntu); bostekoak (16 puntu); laukoak (15 puntu); hirukoak (14 puntu); bikoak (13 puntu); batekoak (12 puntu); txanka, zaldikoa eta erregeak (10 puntu).
  • Karta gehien dituen jokalariarentzat, tanto bat; berdinketa izanez gero, ez du inork tantorik jasoko.
  • Urre gehien dituen jokalariarentzat (denari bezala ezagutzen dena), tanto bat; berdinketa izanez gero, ez du inork tantorik jasoko.

Esku bat jokatu ondoren, tantoak kontatzerakoan bi jokalari edo gehiagok partida irabazteko behar diren kopurua gainditzen badute, tanto gehien dituenak irabaziko du partida. Berdinketa izanez gero, jokaldi berri bat jokatuko da berdinketa hori apurtzea lortu arte.

Bikotekako aldaera

4 jokalarik parte hartzen dutenean bikoteka jokatuko dute. Horrela denean, bikoteko jokalariak ez dira jarraian jarriko, txandakaturik baizik.

Bakarka jokatzen deneko arau berak aplikatuko dira, kontutan hartuz, bikoteko jokalarien kartak elkartuz kontatuko direla esku bakoitzeko puntu banaketa.

Eskoba espainiarrarekiko diferentziak

Eskoba espainiarra ezagutzen baduzu, hona hemen bi joko hauen arteko diferentziak:

  • Diferentziarik nagusiena kartak tapetetik jasotzeko bete behar den erregelan datza: 15 batu beharrean, jokaldirako hautatutako eskuko kartaren zenbakiak, tapetetik jasoko diren karta multzoaren zenbakien baturarekin bat etorri behar du; zenbaki bereko kartarik egonez gero, lehentasunez hori jaso beharko da.
  • Derrigorrezkoa da kartak jasotzea jokatutako kartarekin, aukera izanez gero.
  • Zazpiko gehien dituenak ez du tantorik irabaziko, baina bai aldiz primierarik onena lortzen duenak; ia beti zazpiko gehien lortzen dituenak irabazten du, eta berdinketa dagoenean, seiko gehien dituenak.
  • Puntuaketa burutzerakoan, primieran, urretan edo karta kopuruan berdinketak egonez gero, ez du inork tantorik irabaziko

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: scopa

Jokatu bakarrik: scopa bikoteka

Informazio gehiago

Acanomas: Escoba (Scopa)

Card Games web site

Le barde est joueur

Ludocratie

Wikipedia

Wikipedia: Scopa

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra