| |||||||||||||||||||||||||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Jatorria Jakinik Reversi aintzineko jokoa dela, ez dago batere argi zein den bere jatorria. Antzeko jokoetako lehenengo aipamenak XIX. mende bukaerakoak dira; aipamen horietan izen ezberdinak erabiltzen ziren, eta aldaera batzuk agertzen dira taularen forma eta tamainaren arabera. 1870ean joko berdintsu bat agertu zen, gurutze forma zuen taula erabiliz. Beranduago agertu zen 64 laukitxo duen taula karratu batean jokatzen den aldaera. Deskribapena Bi jokalarik hartzen dute parte; taulak zortzi lerro eta zortzi zutabe dauka (disenuak ez du axola, laukitxoak kolore berekoak edo ezberdinekoak izan daitezke). 64 fitxa erabiltzen dira, guztiak bi koloretakoak: aurrealdean zuriak, eta atzealdean beltzak. Helburua Bi jokalariek helburu berdina dute: partida bukaeran taularen gainean gelditzen den bere koloreko fitxa kopurua aurkariarena baino handiago izatea. Jokoaren garapena Jokoaren hasiera Hasieran jokalari bakoitzak zein kolore erabiliko duen erabakitzen da. Jarraian, taulako erdiguneko lau laukitxoetan lau fitxa kokatuko dira (kolore bakoitzeko bi), kolore berdineko fitxek diagonal bat osatuz. Lehenengo mugimendua fitxa beltzak dituenak egin behar du, eta hortik aurrera txandaka. Mugimenduak Mugimenduak, taulan fitxa berri bakar bat sartzean datza; ezin dira inoiz mugitu taulan sartutako fitxak. Mugimenduak, arau hauen arabera egin behar dira:
Bukaera Partida taula beteta dagoenenan edo bi jokolariek mugitzerik ez dutenenan bukatzen da. Edozein kasutan, taula gainean fitxa gehien dituenak irabazten du. Berdinketa gertatzea zilegi da, taula gainean gelditzen diren bi koloreko fitxen kopurua berdina denean. Ludotekan jokatu Online jokatu beste jokalariekin Informazio gehiago | |||||||||||||||||||||||||||
Copyright © 2001-2010 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra | |||||||||||||||||||||||||||