Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2293 jokalari konektaturik

RemigioRemigio


Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Hasiera

Kartak jokatu

Kartak lotu

Jokaldi bereziak

Eskua itxi

Eskuaren kontaketa

Kanporaketak

Partidaren amaiera

Txintxon jokoarekiko diferentziak

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Remigio: Jokoaren argazkia

Deskribapena

Remigio edo Rabino karta joko bat da, eta pokerreko espainiar edo ingeles karta sortarekin jokatu daiteke. Edozein kasutan, komodinak dituen 52 kartako sorta erabiltzen da eta honelako bi sortarekin jokatzen da, hau da, 104 kartekin.

Txintxon jokoaren antza handia du, eta hau ezagutzen baduzu, zuzenean bi jokoen artean dauden diferentziak ikasi ditzakezu.

Jokoan normalean bi partaide baino gehiagok hartu izan ohi dute parte, eta 6 baino gehiago direnean, beste hirugarren karta-sorta erabiliko da jokatzeko.

Helburua

Partidaren hasieran partidaren muga izango den puntu kopurua zein den erabakiko da. Muga hau gainditzen duen jokalari bakoitza kanporatua izango da. Jokalari bakarra geratu arte (gainontzeko jokalarien kanporatzearen ondorioz) behar izango diren adina esku jokatuko dira.

Esku bakoitzean jokalariak duen helburua, ahalik eta puntu gutxien batzea da. Horretarako, bere kartak lotu beharko ditu bere aurkariak baino lehen.

Jokoaren garapena

Hasiera

Zozketaz erabakitzen da kartak hasieran nork banatzen dituen.

Kartak banatzen dituen jokalariak kartak nahasi eta bere ezkerrean dagoen jokalariari emango dio karta-sorta, azken honek moztu dezan. Ondoren, hamar karta banatuko ditu jokalari bakoitzari bere eskuinean dagoen jokalaritik hasita eta kartak banaka-banaka banatuz.

Jokalariek hamar kartak dituztenean, banatzaileak karta-sortako hurrengoa agerian jarriko du tapetearen erdian eta karta-sortaren alboan.

Kartak jokatu

Karta banatzailearen eskuinean dagoenak emango dio eskuari hasiera. Honek erabakiko du bere kartak lotzearen helburua betetzeko komenigarria zaion agerian dagoen karta ala estalirik dauden karta-sortatik hurrengoa hartzea.

Karta horietako bat hartu duelarik (ondorioz eskutan 11 dituelarik), eskutan dituenetako bat bota beharko du, agerian dagoen kartaren gainean utzirik (hau ere agerian).

Datozen txandatan ere, jokalariek karta bat hartu eta botatzearen mugimendu hau burutu beharko dute.

Eskua bukatu baino lehen, estalirik dauden karten sorta kartarik gabe geratzen bada, jaurtitako karten sorta hartuko da, eta behin berriz nahasi eta gero estalirik dauden karta sorta berria ezarriko da.

Kartak lotu

Remigio jokorako, karta-sortako karten ordena honako hau da, balio txikienetik handienera:

1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, J, Q, K.

Esku bakoitzean, jokalari bakoitzak bere kartak lotzeko helburua dauka. Kartak lotzea, ondorengo erizpideak jarraitzen duten taldeak osatzea da, beti gutxienez hiru kartako taldeak izanik:

  • Indize bereko kartak.
  • Eskailera bat osatzen duten kartak (ondoz-ondoko indizeak dituzten palo bereko karta taldea).

Batekoak eskailera bat osatu dezake, eta jokalariaren aukeraren arabera, bikoaren aurreko karta bezala edo erregearen hurrengoa bezala erabiliko da.

Komodinak beste edozein karta ordezkatu ahal izango dute. Komodina duen jokalaria izango da zein karta ordezkatuko duen erabakiko duena, eskutan dituen gainontzekoen karten arabera, hauek elkar lotzeko erabiliz.

Jokaldi bereziak

Kartak elkarrekin lotzerako orduan hiru jokaldi desberdin osa daitezke:

  • Kolorea: karta guztiak palo berekoak dira, beraien artean taldeka lotzeko beharrik egon gabe.
  • Koloreko eskailera: karta guztiek palo bereko eskailera bakar bat osatzen dute.
  • Remigio: karta guztiak indize berekoak dira.

Eskua itxi

Jokalari batek bere txandaren batean (edozeinetan), soberako kartaz desegiterako unean eskua itxi ahal izango du karta guztiak lotuta baditu.

Eskua isteko, eskutik kanporatzera doan karta agerian dauden karten sortan gainean ipiniko du, baina kasu honetan estalirik, eta jarraian bere jokaldia erakutsiko du bere kartak agerian utziz.

Ludotekan eskua isteko giltzarrapoaren gainean klik egin beharko da bota behar den karta jaurti aurretik.

Eskuaren kontaketa

Behin eskua itxi eta gero, aurkari bakoitzak bere kartak agerian utziko ditu eta lotu gabe dituenen balioak batuko ditu, kopuru hau partidako puntuazio totalari gehituz. Karta bakoitzaren balioa indizeak adierazten duena da (batekoak 1 balio du, eta figurek 10).

Jokalari bakoitzak bere puntu kopurua ondorengo balioetako bategatik biderkatuko du, eskua itxi duenak lortutako jokaldiaren arabera:

  • Komodinik gabe: 2
  • Kolorea: 3
  • Komodinik gabeko kolorea: 4
  • Eskailera: 5
  • Komodinik gabeko eskailera: 6
  • Remigio: 10

Kanporaketak

Jokalariren batek partidako muga gainditzen duenean, bertatik kanporatua izango da.

Partidaren amaiera

Remigio jokoan gainontzeko jokalari guztiak kanporatzea lortzen duen jokalaria izango da partidaren irabazlea.

Txintxon jokoarekiko diferentziak

Txintxon jokoa ezaguna baduzu, Remigio jokora jokatzen ikastea oso erraza egingo zaizu. Hona hemen diferentziak:

  • Komodinak dituen pokerrerako espainiar edo ingeles karta-sorta erabiltzen da; honek esan nahi du zortziak, bederatziak eta hamarrak dituela. Jokatzeko bi karta-sorta erabiltzen dira, guztira 108 kartarekin jokatuz.
  • 10 karta banatzen dira jokalari bakoitzari.
  • Hirukoteak eta eskailerak era berean osatzen dira; berezitasun bakarra batekoa erregearen ondoren lotu daitekeela da zaldiarekin eskailera osatzeko.
  • Eskua isteko karta guztiak lotuta eduki behar dira, ezin da soberako kartarik eduki.
  • Lehenengo eskuan itxi daiteke.
  • Eskua itxi ondoren, ezin da kartarik ipini aurkarien jokaldietan. Honengatik eta jokoa dinamikoa izan dadin, Ludotekan programak automatikoki jokalari bakoitzaren kartak agerian jarriko ditu, beti konbinaketarik onena hartuz.
  • Jokalari bakoitzak batzeko dituen puntuak, eskua itxi duen jokalariaren jokaldiari dagokion balioagatik biderkatuko dira.
  • Eskua isten duen jokalariak ez du aldaketarik jasaten bere puntuazioan.
  • Behin kanporatua izan eta gero, ez dago itzultzeko aukerarik.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Remigio

Informazio gehiago

Remigio - Acanomas

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra