Jatorria Quartoa Blaise Mullerek (BlaiseM@compuserve.com) duela gutxi asmatutako taula joko bat da.
Gigamicek merkaturatzen du joko hau. Deskribapena Bi jokalarik hartzen dute parte. Erabiltzen den taulak 16 kutxatila ditu (4x4), eta piezak ere 16 dira; pieza hauek ezberdinak dira beraien artean, eta hauek sortzen dira ondoren azaldutako ezaugarrien konbinaketak eginez:
- Tamaina (handia/txikia)
- Kolorea (gorria/urdina)
- Forma (borobila/karratua)
- Zuloa (zuloarekin/zulorik gabe)
Helburua Aipatutako ezaugarrien artean, behintzat bat amankomunean duten lau piezatako ilara osatzea; adibidez, lau pieza txiki, edo zulorik gabeko lau pieza. Ilara, bertikala, horizontala edo diagonala izan daiteke. Ilara batean azken pieza ipintzen duen jokalariak partida irabazten du. Jokoaren garapena Mugimenduak txandaka egiten dira; mugimendu bakoitzeko pieza bakar bat ipintzen da taulan; jarritako piezak ezin dira mugitu. Taulan ipini behar den pieza, ez du pieza ipiniko duen jokalariak aukeratuko, aurkariak baizik; jokalari bakoitzak, bere txandan pieza taulan sartu ondoren, besteari, sartzea nahi duen hurrengo pieza ematen dio. Hau izan daiteke joko honen ezaugarririk bereziena. Txanda bakoitzeko bi erabaki hartu behar dira: 1. Aurkariak emandako pieza taulan ipintzea. 2. Aurkariari ipini beharko duen pieza eman; pieza hau taulatik kanpo gelditzen direnen artean aukeratu behar da. Partida hasten duenak, bere lehenengo txandan, aurkariari jarri beharko duen lehenengo pieza eman besterik ez du egin behar. Bukaera Partida berdinketan bukatuko da 16 piezak jarritakoan inork ez badu helburua lortu.
Jokoa aztertu Jokatu bakarrik: quarto
Informazio gehiago Gigamic: Quarto Jeux de société Gora
|