Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

499 jokalari konektaturik

Ludotekako laguntza orokorraLudotekako laguntza orokorra


1. Zer da Ludoteka.com?

7. Jokatzeko arazoak?

2. Ludo+

8. Ordainketa moduak

3. Joko gunea

9. SMS mezuen jazoerak eta berreskuratzea

4. Txapelketen ezaugarri eta arauak

10. Ohiko galderak

5. Puntuazio sistema

11. Lege-oharra. Ludoteka.com erabiltzeko baldintza orokorrak

6. Ludomail

12. Erabilera arauak eta aholkuak


5. Puntuazio sistema


Zigorrak

Puntuaketa sistemari buruzko komentarioak

Puntuaketa sistema erabiltzearen abantailak

Puntuaketa sistema erabiltzearen desabantailak

Puntuazio kalkulua

Puntuaketa sistemak, joko bakoitzean jokalari bakoitzak duen trebetasun mailaren estimazio bat burutzen du. Puntuaketak, beti indibidualak izango dira; bikotekako edo taldekako partidetan jokalari bakoitzaren puntuaketak indibidualki eguneratuko dira.

Puntuaketak, kalkulu prozesu konplexu baten bitartez eguneratzen dira. Kalkulu honen oinarrizko erizpideak, xakeko ELO edo beste taula jokoetako puntuaketa sistemak lortzeko erabiltzen diren berdinak dira. Aurrerago, puntuaketen eguneraketekin lotutako oinarrizko erizpideak azalduko dira.

Puntuaketa sistemaren erabilera aukerazkoa da. Partida puntuagarri baten emaitzak, bertan aritu diren jokalarien joko mailaren eguneraketan eragina izan dezan, partida irekitzen duen jokalariak lehiakor bezala markatu beharko du ( ), eta modu lehiakorra aktibaturik ez duten jokalariek ezin izango dute partida puntuagarrira jokatzera sartu.

Puntuaketa sistemaren bidez eskaintzen den informazioa honako hau da:

  • Joko bakoitzerako jokalari bakoitzari zenbakizko puntuaketa balio bat.
  • Modu lehiakorrean jokatutako partiden hasieran, sistemak jokalari edo talde bakoitzak beraien puntuaketa balioen arabera eta jokoaren aukeren arabera garaipena lortzeko dituen probabilitateen estimazioa eskainiko du.
  • Egun bakoitzaren amaieran puntuaketen sailkapen bat lortuko da. Honetan, azken bi asteetan modu lehiakorrean jokatu duten jokalari guztiek hartuko dute parte. Sailkapenen lehen postuak eta norberarena kontsulta daitezke.
  • Puntuaketa, kolore txuritik (mailarik baxuena) beltzara (mailarik altuena) doan eskala bat jarraitzen duen etiketa baten barruan adieraziko da. Ondoren, etiketa posible bakoitzaren adibide bat azaltzen da:
1000
1250
1550
1850
2150
2450
2750
3000
3500
4000
7000

Zigorrak

Jokalari baten puntuaketak penalizazio bat jasoko du honako kasu hauetan:

  • Jokalari batek partida bat nahita bertan behera uzten badu beste inork utzi aurretik, gainontzeko jokalariei robotarekin jokatzera derrigortuz, bere puntuaketan penalizazio bat jasoko du (gehigarri txikia ala nulua partida irabaziz gero, eta kengarri handiagoa galduz gero). Ez da penalizaziorik jasoko, partida uztearen arrazoia nahigabeko deskonexio bat da edo aurretik beste jokalariren batek partida utzi badu.
  • Erabiltzaile izen baten puntuak igotzeko helburu duten iruzur-ekintzak detektatzen diren bakoitzean, Ludoteka.com-ek dagokion puntu kopuruaren kentzearekin penalizatzeko eskubidea erreserbatzen du.

Puntuaketa sistemari buruzko komentarioak

  • Puntuaketa sistemaren helburuak hauek dira: denboran zehar jokoaren trebetasunean izaten duen garapenaren jarraipena egin ahal izatea, eta jokoan antzeko trebetasun maila duten aurkarien bilaketa erraztea. Ez da giro lehiakorra bultzatu nahi jokalarien artean, eta horregatik ez da inolako saririk eskaintzen; rankingeko lehen postuak lortzea bakoitzaren asetasunerako besterik ez da.
  • Jokalari bakoitzak lortutako puntuaketak ez dute inongo aldaketarik jasango, partida lehiakorretan jokatzeari utziz gero. Hauek beti mantenduko dira, jokalariak erregistraturik jarraitzen badu, eta hau horrela izango da urte betez Ludotekan jokatu gabe egoten ez den bitartean.
  • Denborarekin jokalari bakoitzaren puntuaketa bere joko mailari dagokion puntuaketaren inguruan finkatzen joango da, nahiz eta gora beherak jasan ditzakeen balio horren inguruan, zortearen eta bere asmatze graduaren arabera.

Puntuaketa sistema erabiltzearen abantailak

  • Orokorrean, lehiakortasunaren aldetik emozio eta motibazio gehiago sortarazten du.
  • Antzeko joko maila duten jokalariak topatzea errazten du.
  • Jokatzen den partida kopurua handiagoa eta ondorioz, oso gutxi itxoin beharra dago jokatzeko orduan.
  • Partida lehiakorretan jokalariek ez dute maiz partidatik alde egiten; nahiz eta irabazteko probabilitate txikia izan, partidak bukaerararte jokatu izan ohi dira.
  • Orokorrean jokalariak jokoan oso kontzentraturik egon ohi dira, eta beraz, partidaren garapena jarraia izaten da.

Puntuaketa sistema erabiltzearen desabantailak

  • Jokalarien arteko erlazioa txikiagoa da, orokorrean partidan zentratzen baitira jokalariak eta ez da ia elkarrizketarik egoten.
  • Zoriak eraginik izaten ez duen jokoetan, puntuaketa sistemak jokalaria bere joko mailan berehala finkatzen du, eta bertan egonkor izatea normala litzateke. Ludotekan, mekanismo berdina aplikatu dugu zoriak eragina izaten duen jokoetarako ere, baina hauetan partida asko jokatu beharra dago joko maila altua lortzeko, hau da, horretarako epe luzean estatistika on bat lortu beharko da; bestalde, zorte on edo txarreko denboraldiak puntuaketaren gorabeherak handiak gertarazten ditu, honek eskaintzen duen informazioa apur batean distortsionatuz.
  • Puntuaketa sistema erabiliz gero, partiden galtzeak sortzen duten frustrazioak handiagoak izaten dira. Lehenengo partidetan puntuaketa azkarrago hazteak, progresioaren ikuspegi optimista edukitzea ondoriozten du nahiko maiz, beti betetzen ez dena. Aldiz, geroz eta zailagoa da puntuaketa mantentzea edota hobetzea, joko maila altuko jokalariek orokorrean hobe jokatzen dutelako eta denbora iragan ahala jokalariak hobetzen joaten direlako.
  • Puntuaketa hobetzeko helburuarekin badira jokalari batzuk tranpa mota ezberdinak egitea erabakitzen dutenak. Ondorioz, jokalarien artean mesfidantzak sortzen dira eta erlazioak okertzen dira. Ludoteka Como resultado de ello en ocasiones surgen suspicacias y se enrarecen las relaciones entre los jugadores. Ludotekak tranpa mota gehienak kontrolatzen ditu eta behar diren puntuaketa zuzenketak burutzen ditu, baina beti ere egongo dira topatzea ezinezkoak izango diren kasuak.

Puntuazio kalkulua

Hurrengo atalean, jasotzen diren puntuaketak lortzeko erabiltzen diren oinarrizko erizpideak azaltzen dira:

  • Hasierako balioa 1000 puntutakoa da.
  • Partida bakoitzeko jokalari batek bere puntuaketan jasandako igotze ala beheratze aldaketaren neurria kalkulatzeko, jokoa eta partidaren ezaugarriak, garaipena lortzeko probabilitatearen estimazioa eta partidan lortutako emaitza kontuan hartuko dira.
  • Partida bakoitzeko helburua garaipena lortzea da, baina 2 jokalari baino gehiagoko eta banakako partidetan, puntuaketa partidan lortutako postuaren arabera eguneratuko da; horrela, hobe da 2. postuan geratzea azkenan baino, nahiz eta irabazleak bakarrik lortu puntuaketan aurrera egitea.
  • Jokalariren batek partidatik alde egiten badu ala deskonexioren bat jasaten badu, partida horrek beste partidek bezala kontatuko du, anulatuak izaten ez diren bitartean. Bi jokalari baino gehiagok parte hartzen dutenean, jokalariaren lekua robot batek hartuko du, eta bukaerako emaitza jokalariak berak lortuko balu bezala kontsideratuko da.

Partida lehiakor bakoitza hasi aurretik, sistemak, partidako partaide edo taldeek partidaren garaipena lortzeko duten probabilitateen estimazio bat burutuko du. Horretarako erabilitako erizpideak honako hauek dira:

  • Jokalarien puntuaketen arteko diferentzia; diferentzia gero eta handiagoa izan, orduan eta desorekatuagoak izango dira probabilitateak. Bikotekako edo taldekako jokoen kasuan, taldeko partaideen puntuaketen baturen diferentziaren arabera lortuko dira taldeko balorazioak.
  • Zoriak partidaren emaitzan eragin handia duen jokoetan, probabilitateak orekatuagoak izan ohi dira; probabilitateen eta puntuaketen distantziaren arteko erlazioa, joko bakoitzaren puntuaketen parametro estatistikoen araberan dagoen koefiziente bat erabiliz lortzen da.
  • Joko batean, partidarako egindako aukerak iraupen laburragokoa izatea suposatzen badu, garaipena lortzeko probabilitateak orekatuagoak izango dira. Hau da, puntu bakarrera bikote on eta txar batek jokatutako mus partida batean probabilitateak orekatuagoak izango dira, 3 puntutara jokatutako partida batekin konparatuz.
  • Lehenengo mugimendua egitea abantaila izan ohi den taula jokoetan, xakearen kasuan adibidez, garaipenaren probabilitatea jokoari hasiera emango dion jokalariari handituko zaio, Ludotekan jokatutako partiden estatistikatik lortutako balio bat aplikatuz.
  • Estimazioak ez du berdinketarako egon daitekeen probabilitateari buruzko informaziorik emango; berdinketa arrunta izan ohi den jokoetan, garaipen probabilitateak orekatuagoak azalduko dira.

Partida amaitzerakoan, sistemak jokalari bakoitzaren puntuaketak eguneratuko ditu, emaitzaren eta irizpide ezberdinak parte hartzen duten kalkulu baten arabera:

  • Emaitzari lotutako balioaren (1 garaipenarekin, 0.5 berdinketarekin, 0 porrotarekin) eta garaipena lortzeko probabilitatearen balioaren (0 eta 1 balioen artekoa) arteko diferentzia. Honekin, faboritoa ez denak garaipenarekin eginez gero aldaketa handiagoa izatea lortzen da.
  • Partidaren aukerak: aukerek partida luzea izatea baldin badakarte beraiekin, aldaketa handiagoa izango da. Hau, puntuaketa zehatz bat lortzea helburu duten jokoetan aplikatzen da (karta joko gehienetan) eta baita taularen tamaina aukeratzea uzten dutenetan ere (reversi, hex, nazioarteko damak).
  • Jokalariaren esperientzia eta trebetasun maila: jokalari batek esperientzia handirik ez duen bitartean (dagokion jokoan partida lehiakor gutxi jokatu dituelako) eta maila baxuago batean dagoen bitartean, maila aldakorragoa izan ohi da. Aldiz, partida asko jokatu baditu edota maila altu bat lortu badu bere trebetasuna argi erakusteagatik, bere puntuaketak bariazio txikiekin aldatua izango da, bere balioa fidagarria kontsideratuko delako.
  • Markagailua: puntuen kontaketa eramaten den karta jokoetan eta taldeen edo bi jokalarien artean jokatzen diren partidetan, galtzen duenak emaitza estu batekin egiten badu, mailaren puntuaketan gertatzen den aldaketa txikiagoa izan ohi da.
  • Partida bertan behera uzten bada arrazoia edozein delarik, puntuaketak ez dira eguneratuko.

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra