| |||||||||||||||||||||||||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Deskribapena 40ko espainiar karta-sorta erabiltzen duen jokoa da. Ludotekan erabiltzen diren karten diseinuak aintzinako karta-sortetan oinarritzen dira. Karta sorta horiek Arabako Foru Aldundiaren Arabako "Fournier" karta museoan bilduta daude. Jokalari kopurua ez da zehatza izan behar, baina gomendagarriena lau edo bost izatea da. Hemen eskainitako bertsioa hiru, lau, bost, sei edo zortzi jokalarirentzat da Jokoak luze irauten du, eskualdi asko egin behar baitira. Joko hau gaztelaniaz hitz egiten den herrietan oso zabalduta dago; horregatik, jokatutako eskualdi kopurua eta arau batzuen arabera, aldaera asko ondorioztatu dira. Hemen azaltzen diren arauak eskainitako bertsioan erabilitakoak dira. Helburua Eskualdi (karta banaketa) kopurua zehatza da, hasi baino lehen jokalarien artean erabakita. Partida irabazlea, ondoren azalduko diren arauak jarraituz jokatutako eskualdi horien ondoren puntuaketarik altuena duena izango da. Ohikoena karta bat banatzen hastea da; eskualdi bakoitzeko karta bat gehiago banatzen da, karta guztiak banatu arte. Gero, jakalari bakoitzeko eskualdi bat karta guztiak banatuta jokatu ondoren, berriro gero eta karta gutxiago banatzen da, azkenik karta bana jokatu arte. Joko honen aldaera asko dago partidari eman nahi zaion luzaeraren arabera. Hemen jokalari kopuru bakoitzagatik hiru aldaera eskeintzen dugu: bat azaldutako bezala; beste bat motzago, karta guztiak banatu ondoren bukatzen dena; eta hirugarren bat, bakarrik karta guztiak banatzen diren eskualdiak jokatzen dena Banatzen diren karta kopurua jokalari kopuruaren araberakoa da. Jokalariek guztiek karta kopuru berdina jasoko dute. Normalean 40 kartako karta-sortarekin jokatzen da, eta hiru edo sei jokalarik parte hartzen dutenean karta-sortatik bikoak kentzen dira. Jokoaren garapena Partida eta eskualdien hasiera Zozketaz erabakitzen da kartak hasieran nork banatuko dituen; bere eskuinean dagoena esku izango da. Jokaldi bakoitzean banatzen duenak bere ezkerrekoari ematen dio karta-sorta mozteko, eta behar diren kartak banatzen ditu bere eskuinetik hasita; banaketa bukatzeko, beste karta bat uzten du ikusgai sorta gainean; karta horrek triunfoa zein izango den adierazten du. Karta guztiak banatzen direnenan, banatzaileak bere azken karta erakutsi behar du gorde baino lehen, horrek adierazten baitu zein den triunfoa. Jokaldi bakoitzeko banatzailea aldatzen da, ezkerretik eskuinera. Altxaldi kopurua asmatzea Eskualdietan jokalariek dituzten karta adina altxaldi jokatu behar da; altxaldi bakoitzeko jokalari guztiek karta bana botatzen dute tapete gainean. Altxaldia jokalari batek irabazten du, eta tapetera botatako kartak eramaten ditu. Eskualdi bakoitzeko, kartak jokatu baino lehen, jokalariek zenbat altxaldi eramatea espero duten esan behar dute. Aurreikuspen hau egiterakoan muga bat dago: jokalari guztien artean esandako altxaldi batuketa ezin da banatutako karta kopuru bera izan; muga hau kartak banatzen dituenari dagokio, aukeratzen duen azkena baita. Arau hau jokalari guztiek asmatzerik izan ez dezaten helburuarekin dago, eta ez da betezen karta bakar bat banatzen denean. Aurreikuspen honetan dago jokoaren gakoa; puntuak lortzeko, altxaldi asko lortzea baino garrantzitsuagoa asmatzea delako. Kartak jokatu Eskualdi bakoitzeko, jokalari guztiek aurreikuspena egin ondoren, esku dagoenak tapete gainean bere karta bat bota behar du (berak nahi duena); gainontzekoek ere karta bana bota behar dute, eskuinetik ezkerrera, arau hauek jarraituz:
Altxaldiak eramatea Altxaldia triunfo baliotsuena botatzen duen jokalariak lortzen du, eta tapete gainean triunforik izan ezean, altxaldia ireki edo hasi duen kartaren palo bereko kartarik baliotsuena botatzen duenarentzat izaten da. Eskualdi berean, hurrengo altxaldietan gauza bera errepikatzen da, kontutan harturik altxaldi bakoitzeko lehenengo karta aurreko altxaldia eramaten duenak botatzen duela. Puntuazioa Karta guztiak jokatu ondoren lortutako puntuak kontatzen dira, lortutako eta aurreikusitako altxaldi kopuruen arabera:
Jokoaren bukaera Eskualdiak errepikatzen dira kopuru zehatz bat bete arte; puntuazioa metatuz doa eskualdietan zehar. Bukaeran puntu gehien dituena izaten da irabazlea. Berdinketarik egongo balitz, behar adineko karta bakarreko jokaldiak egingo dira berdinketa hautsi arte. Ludotekan jokatu Online jokatu beste jokalariekin Informazio gehiago | |||||||||||||||||||||||||||
Copyright © 2001-2010 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra | |||||||||||||||||||||||||||