Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

238 jokalari konektaturik

Pool CheckersPool Checkers


Jatorria

Taula-jokoa eta piezak

Peoien mugimenduak

Damen mugimenduak

Harrapaketa derrigortua

Partida amaieren berezitasunak

Ludotekan jokatu

Pool Checkers: Jokoaren argazkia

Jatorria

Dama jokoaren modalidade anitz existitzen dira, bakoitzak bere arau eta berezitasunekin. Ondoren, aldaera honek gainontzekoekiko dituen desberdintasunak azalduko ditugu. Guztiek amankomunean dituzten arauak kontsultatzeko, damen arau orokorren orria bisitatu beharko da.

EEBBetako hegoaldeko estatu batzuetan jokatzen den aldaera bat da. Dama brasildarren antzekoa da (nazioarteko damen arauak, 8x8ko taula-jokoarekin), baina hemen ez da aurkari pieza gehieneko harrapaketa derrigortzea ematen, baizik eta dama errusiarretan aplikatzen den arau bera aplikatzen da.

Taula-jokoa eta piezak

8x8ko taula, non eskuineko beheko aldeko laukia txuria den. 12 peoi jokalariko (txuriak eta beltzak hurrenez hurren bakoitzarentzat), bakoitzaren lehenengo 3 lerrotako lauki beltzetan kokaturik. Beraz, jokoa lauki beltzen gainean soilik jokatzen da.

Peoien mugimenduak

Peoiak aurreraka eta diagonalean mugi daitezke soilik, lauki bakarra aurreratuz, baina harrapaketak aurreraka eta baita atzeraka ere egin dezakete. Peoiak damak bezala koroatuak izaten dira, mugimendua azken lerroan bukatzen dutenean bakarrik; gertatzen bada azken lerrora harrapaketak eginez iristea baina atzeranzko beste harrapaketa bat burutzeagatik berriz atzera egitea, peoia ez da koroatua izango.

Damen mugimenduak

Mugitu eta harrapatzeko diagonalean, baina aurreraka eta atzeraka egin dezakete eta nahi adina lauki desplazatuz.

Harrapaketa derrigortua

Dama joko guztietan bezala, jokalari batek harrapaketaren bat egiteko aukera badu burutu beharra dauka. Kasu honetan ez da derrigortzen aurkariaren pieza gehien harrapatzen dituen mugimendua aukeratzera; harrapaketa aukera bat baino gehiago izatekotan, dama errusiarretan derrigortzen da beti beste harrapaketa batetara daraman mugimendua aukeratzera. Baldintza honekin ez da zergatik pieza gehien harrapatzen dituen mugimendua aukeratuko.

Partida amaieren berezitasunak

25 mugimendu jarraian egingo balira, peoi mugimendurik eta harrapaketarik egon gabe, partidaren emaitza berdinketatzat emango da.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Pool Checkers

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra