Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

505 jokalari konektaturik

Poker Texas HoldemPoker Texas Holdem


Jatorria

Deskribapena

Jokaldiak

Apustuak

Small Blind, Big Blind

Ekintza posibleak

Sariak

Nola jokatzen da Ludotekan

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Poker Texas Holdem: Jokoaren argazkia

Jatorria

Poker jokoa munduan osoan arraskarik handiena duen karta jokoa da.

Bere jatorriari dagokionez, joko frantzes eta ingelesekin erlazionatzen dituzten hainbat teoria daude. Badago ere oraindik aintzinagokoa den persiako as-nas jokoarekin erlazionatzen duena ere. Edonola delarik, gaur egungo jokoaren oso antzekoa dena Estatu Batuetan sortu eta zabaldu zen XIX mendean, bereziki amerikar sezesio gudan.

Texas Hold'em azken urtetan mundu zabalean zehar gehien zabaldu den poker jokoaren aldaera bat da, bereziki internet bidez jokatu ahal daitekeena.

Deskribapena

Poker jokoaren edozein aldaera bezala, apustutan oinarritutako joko bat da.

Komodinik gabeko 52 kartako karta-sorta ingelesarekin jokatzen da, 6 eta 10 jokalari bitarteko mahaietan.

Texas Hold'em jokoaren esku bakoitzean jokalari bakoitzak 2 karta jasotzen ditu eta mahaian beste 5 karta uzten dira agerian, jokalari guztientzako erabilgarriak direnak. Jokalari bakoitzaren jokaldia, bere bi karta (berak bakarrik ezagutzen dituenak) eta mahaiaren gaineko bost kartak osatzen duten konbinaketarik onena izango da.

Jokaldiak

Jokaldien hierarkia honako hau da:

    • A
    • K
    • Q
    • J
    • 10

    Eskailera erreala (Royal flush): palo bereko 5 kartarik altuenak (10etik Batekora).

    • 9
    • 8
    • 7
    • 6
    • 5

    Koloreko eskailera (Straight flush): jarraian dauden palo bereko 5 karta.

    • K
    • K
    • K
    • K
    • 7

    Pokerra (Four of a kind): balio bereko 4 karta.

    • J
    • J
    • J
    • 6
    • 6

    Full: balio bereko hiru karta (hirukotea), eta balio bereko beste bi karta (bikotea).

    • K
    • J
    • 8
    • 5
    • 4

    Kolorea (Flush): palo bereko 5 karta, ordena axola izan gabe.

    • J
    • 10
    • 9
    • 8
    • 7

    Eskailera (Straight): jarraian dauden 5 karta, paloa axola izan gabe.

    • A
    • A
    • A
    • 7
    • 4

    Hirukotea (Three of a kind): balio bereko hiru karta.

    • Q
    • Q
    • 9
    • 9
    • A

    Bi bikote (Two pair): balio bereko bi karta bikote.

    • 7
    • 7
    • A
    • J
    • 3

    Bikotea (One pair): balio bereko bi karta.

    • K
    • J
    • 9
    • 5
    • 2

    Karta altuena (High card): kartarik altuena duena izango da eskua irabazten duena.

Bi jokalari edo gehiagok jokaldi berdina baldin badute, jokaldia osatzen duten kartarik altuena duenak irabaziko du, Batekoa,K,Q,J,10,9,...2 hierarkia jarraituz. Berdinketa mantentzen bada, jokaldia osatzen ez duten karten balioak hartuko dira kontutan. Full jokaldiaren kasuan, lehenik hirukotea begiratzen da eta bikotea ondoren.

Apustuak

Aipatu bezala, mahaian bost karta jarriko dira eta hau hiru fase ezberdinetan egingo da. Fase hauek flop (hiru karta jartzen dira), turn (karta bat gehiago jartzen da) eta river dira (bosgarren eta azken karta jartzen da).

Esku bakoitzean 4 apustu erronda burutzen dira. Lehenengoa, oraindik mahaian kartarik ipini ez denean (preflop) eta gainontzeko hirurak kartak ipintzen diren fase bakoitzaren ondoren (flop, turn eta river).

Small Blind, Big Blind

Esku bakoitzaren hasieran, kartak banatu aurretik, lehenengo bi jokalariek (dealer edo karta banatzailearen ezkerrean dauden biak) apustu itsuak ipini behar dituzte: aurrenekoak itsu txikia ipiniko du (small blind) eta hurrengo jokalariak itsu handia (big blind). Azken honen balioa small blind apustuaren bikoitza da. Bi lehen apustu hauek itsu-itsuan egiten dira, kartak banatu gabe daudenean, eta errondari hasiera emateko balio dute.

Mahaia itxia baldin bada (partida behin hasita dagoenean jokalari berririk sartu ezin denean), big eta small blind balioak handitzen joango dira. Big eta small blind apustuek balio altuak lortzen dituztenean, apustu berri bat gehiago eransten da ante izenekoa; kantitate berri hau eskua hasi baino lehenago jokalari guztiek ipini beharko dute.

Apustu itsuak behin jarrita daudenean, jokalari bakoitzari bi karta banatzen zaizkio, eta apustu itsu handia egin duenaren hurrengo jokalaria izango da aurreneko apustu erronda horri hasiera emango diona.

Ondorengo apustu errondak, oraindik esku horretan jokoan dirauen lehen jokalariak hasiko du dealer-en ezkerretik hasita.

Ekintza posibleak

Jokalari bakoitzak apustu erronda bakoitzan ondorengo egin ahal izango du:

  • Fold: eskutik erretiratu.
  • Check: paso egin, inolako apusturik egin gabe (aurretik ezin du beste jokalariren batek egindako apusturik egon).
  • Bet: aurreneko apustua egin.
  • Call: erronda horretako apusturik handiena berdindu.
  • Raise: apustua handitu.
  • All in: jokalariak duen guztia apustu batean bota.

Erronda bakoitzean apustu egiteko baliorik txikiena big blind-ek adierazten duena da. Apustuaren hurrengo igoerak, aurreko igoeraren berdinak ala handiagoak behar dute izan.

Sariak

Laugarren eta azkena den apustu erronda bukatzen denean, jokaldi onena duen jokalariak eramango du berarentzat metatutako botea (pot). Bi jokalari edo gehiagok jokaldi berdina baldin badute, botea beraien artean banatuko da.

Side pots (gainerako boteak): jokalari batek All In egiten badu (duen guztiarekin egiten badu apustua), baina eskuan apustuek lortutako kantitatea berdintzera iritsi gabe, gainerako boteak sortzen dira. Kasu honetan bi bote sortzen dira: bata, jokalari guztiengandik All In apustuaren kantitatea biltzen duena, eta bestea, kopuru hontatik gora apustu egin dena biltzen duena. Esku batean gerta daiteke jokalari batek baino gehiagok All In egitea, eta ondorioz, side pot bat baino gehiago sortuko litzateke. Eskua amaitzerakoan, bote bakoitza ebatziko da bakoitzean parte hartu duten jokalarien artean.

Jokalari bat uneko eskuatik erretiratzen bada (fold eginez) bukaerako botearen banaketan parte hartzeko aukera guztiak galtzen ditu; era berean, ez du parte hartuko ere beste side pot guztien banaketetan, nahiz eta hauek jokalaria erretiratu aurretik sortuak egon.

Nola jokatzen da Ludotekan

  • Partidak 6 edo 8 jokalarikoak dira, eta hasieran 1000 izango dute.
  • Mahai itxiak dira.
  • Apustu itsuen balioa handitzen joango da. Big blind 10eko balioarekin hasiko da, eta %50-%100ko hazkundea aplikatuko zaio partidako jokalari kopuru adina esku jokatzen diren bakoitzean. Big blind-ek 100 balio duenean ante apustua aplikatuko da, eta honen balioa small blind-en bosten bat izango da.
  • No limit moduan jokatzen da, hau da, ez dago inolako goi-mugarik apustua egiterako orduan; bakoitzak duen kantitate guztia izango da jokalariak duen muga bakarra apustua egiterakoan.
  • Jokalariak partidatik kanporatuak izaten dira beraien balioa zerora iristen denean, eta jokalari bat bakarrik geratzen denean partida amaitzen da. Partidako sailkapenaren ordena, jokalariak kanporatuak izan direnen alderantzizkoa izango da. Jokalari bat baino gehiago esku berean kanporatuak izaten direnean, baliorik handiena zuena geratuko da aurretik sailkapenean.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Poker Texas Holdem

Informazio gehiago

Wikipedia - Poker Texas Hold'em (English)

Wikipedia - Poker Texas Hold'em (Espalńol)

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra