Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2391 jokalari konektaturik

Poker gezurtiaPoker gezurtia


Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Konbinaketa hierarkia

Repoker

Poker

Full

Hirukotea

Bikote parea

Parea

Jokoaren dinamika

Dadoen jaurtiketa

Godaleta pasatu

Dadoak begiratu

Txanda pasatu

Nola jokatu Ludotekan?

Dadoak botatzeko gunea

Pasatzen den konbinaketa adierazteko gunea

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Poker gezurtia: Jokoaren argazkia

Deskribapena

Gezurtia poker aldaera bat da. Bost dado poker eta godalet bat erabiltzen da joko honetan; edozein jokalari kopuruk har dezake parte, denak mahai baten inguruan jarrita.

Helburua

Partida bakoitzeko eskualdi batzuk jokatu behar dira; eskualdi bakoitzeko ez da irabazle bat sortzen, galtzaile bat baizik; galtzaile horri puntu bat gehitzen zaio. Jokalariak hasieran adostutako puntu kopuru zehatz batera iristen direnean partidatik kanporatuak gelditzen dira.

Kanporaketak errepikatzen dira jokalari bakar bat (irabazlea) gelditu arte.

Kanporaketa guztiak egin arte behar adineko eskualdi jokatzen dira; ondoren eskualdiak nola jokatu azalduko da.

Jokoaren garapena

Dadoekin lortutako konbinaketak (pokerrean erabiltzen direnak) konparatu behar dira joko honetan.

Konbinaketa hierarkia

Eskualdiak nola egiten diren azaldu baino lehen, hona hemen dadoekin lortu daitezkeen konbinaketen arteko hierarkia.

Hau da dado balioen hierarkia (handienetik txikienera): batekoa, K, Q, J, gorria(zortzi), beltza(zazpi)

     

Aldiz, hau da dado konbinaketen hierarkia (balio handienetik txikienera):

Repoker

Konbinaketa honetan bost dadoak berdinak dira; bi repokerren artean, balio handieneko dadoena da irabazlea.

Adibidez: batekoen repokerra.

    

Poker

Konbinaketa honetan balio bereko lau dado daude; bi pokerren artean, balio handieneko dadoena da irabazlea, eta berdinak izatekotan, bostgarren dadoaren arabera.

Adibidez: K-en pokerra Q-rekin.

    

Full

Konbinaketa honetan balio bereko hiru dado daude eta gainontzeko biak ere balio berekoak dira beraien artean; bi fullen artean, trioa osatzen duten dadoen balioa hartzen da kontutan, eta berdinak izatekotan, bikotearen arabera.

Adibidez: bateko eta beltzen fulla.

    

K eta Q-en fullak gutxiago balio du:

    

Hirukotea

Kasu honetan balio bereko hiru dado daude; bi trio balioz berdinak baldin badira, beste bi dadoen artean altuena kontatzen da, eta hori ere berdina baldin bada, bostgarren dadoaren arabera.

Adibidez: J-en trioa, bateko eta gorriarekin.

    

Konbinaketa honek gutxiago balio du:

    

Bikote parea

Konbinaketa honetan bost dadoetatik lau parekatuak daude binaka. Bi pare dituzten bi konbinaketa konparatzerakoan, gehien balio duen parea kontatzen da lehenengo, gero gutxien balio duena, eta azkenik bostgarren dadoa.

Adibidez: J eta gorrien bi pare, beltzarekin.

    

Konbinaketa honek gutxiago balio du:

    

Parea

Konbinaketa honetan bakarrik balio bereko bi dado daude. Konparatzerakoan, parearen balioa begiratzen da, eta ondoren gainontzeko dadoak, konbinaketa bakoitzeko gehien balio duen dadotik hasita.

Adibidez: bateko parea, K, Q eta J-rekin.

    

Azken dadoa dela eta, konbinaketa honek gutxiago balio du:

    

Jokoaren dinamika

Hasieran zozketatzen da zein jokalarik botako dituen dadoak lehenengoz. Mahai gainean botako ditu dadoak.

Dadoen jaurtiketa

Dadoak bi modutan jaurti daitezke:

  • Mahaiaren erdian, jokalari guztiek ikus ditzaten
  • Godalet barruan; kasu honetan bakarrik jaurtitzaileak ikus ditzake dadoak

Jokalariak, nahi dituen dadoak bota ditzake godalet barruan, eta gainontzekoak kanpoan; jaurtiketa bat baino gehiago egin daiteke, baina inoiz ezin da jaurti dado bat behin baino gehiagotan.

Hauxe da arau nagusia joko honetan: txanda bakoitzeko, dado bakoitza bota daiteke behin edo bota gabe utz daiteke; jokaldi bakoitzeko lehenengo txandan, aldiz, bost dadoak bota behar dira.

Godaleta pasatu

Dadoak jaurti dituen jokalaria da konbinaketa osoa ezagutzen duen bakarra (gainontzekoak bakarrik godaletatik kanpo dauden dadoak ikus ditzakete); jokalari horrek bere eskuinera dagoen jokalariari pasa behar dio godaleta.

Aldi berean esan behar du zein den lortutako konbinaketa; baieztapena egia ala gezurra izan daiteke. Horrekin godaleta jasotzen duen jokalariari pasatzen dio txanda.

Dadoak begiratu

Godaleta jaso duen jokalariak, barruan zer dagoen begiratu baino lehen, aurrekoak esandakoa sinisten duen ala ez esan behar du (benetan lortutako konbinaketa esandakoa baino balio handiagoa baldin badu, egiatzat hartu behar da):

Sinistu ezean

Kasu honetan godaleta altxatu behar du, denek ikus ditzaten dadoak.

  • Aurreko jokalariaren baieztapena gezurra baldin bada, horri puntu bat gehitzen zaio (ziria sartzen saiatzeagatik, lortu gabe)
  • Aurreko jokalariaren baieztapena egia bada, puntua sinistu ez duenari ematen zaio

Bi kasuetan, puntua galdu duen jokalariaren hurrengoak jokaldi berri bat hasi behar du.

Sinistekotan

Jokalari batek aurrekoak esandakoa sinisten duenenan sekeretupean begiratu behar ditu godalet barruan dauden dadoak. Ondoren, aurrekoak esandako konbinaketa, egia izan ala ez, gainditu beharko du.

Horretarako, nahi dituen daodak mantendu ditzake dauden bezala, eta gainontzekoak jaurti. Edozein kasutan, godalet erabili behar den bakoitzean barruan dauden jaurtitako dadoak atera beharko dira ikusgai utzita.

Aldi berean, kanpoan zeuden dadoak godalet barruan sar daitezke eta erakutsi gabe jaurti.

Mahai gainean jokalariak oraindik bota ez duen dadoren bat geldituz gero, godalet barruan daudenak atera eta barruan ezkutuka bota dezake, edo godaletatik kanpo ikusgai bota dezake.

Txanda pasatu

Azkenean, dadoak jaurti dituen jokalariak godaleta bere eskuinekoari pasa behar dio, berak sinistutako konbinaketa gainditzen duen konbinaketa bat duela esanez.

Txandaka jarraitzen da, konbinaketa gero eta hobeak pasatuz, norbaitek bere aurrekoari sinisten ez dion arte, edo konbinaketa hoberena (batekoen repokerra) lortu arte.

Nola jokatu Ludotekan?

Jokalari bakoitzak bere txandan bi ekintza egin behar ditu: dadoak bota (batzuk bistan eta beste batzuk ezkutuan) eta, lortutako konbinaketa (egiazkoa ala gezurrezkoa) esanez, hurrengo jokalariari pasatu.

Bi ekintza horiek egiteko jokalariak bi gune ditu dagokion lekuan.

Dadoak botatzeko gunea

Dadoak bi leku ezberdinetan egon daitezke:

  • Godalet batean, non hau hiru egoera ezberdinetan egon daitekeen: itxia (dadoak ezin dira ikusi), erdi irekita (txanda duen jokalariak bakarrik ikusi ditzake dadoak) eta irekita (dadoak jokalari guztientzat daude ikusgai).
itxia
erdi irekita
irekita
  • Tapetearen gainean; gune honetan jokalari guztien bistan burutuko dira jokaldi guztiak.

Godaletaren eta tapetearen artean dadoak mugitzeko dadoaren gainean klikatu beharko da; baita ere, godaletetik dado guztiak kolpez atera ahal izango dira, beregan dagoen gezia erabiliz.

Dadoak jaurtitzeko gezi biratzaile itxurako ikonoa erabiliko da. Behin jaurti eta gero dadoak markaturik geratuko dira, bere goi eta ezker aldeko izkinean seinale batekin, hurrengo jokalariak berriz jaurtitzeko duen aukera izan arte.

Pasatzen den konbinaketa adierazteko gunea

Jokalariaren izenatik gertuen dagoen gunea da. Bost dado dituen errenkada bat dago; dado horien balioak jokalariak berak zuzenean alda ditzake klik eginez, eta dadoak bota ondoren berak dion konbinaketa adierazten dute.

Jokaldia pasatu: aurretik jaso eta egiazkotzat hartutako konbinaketa baino hobea den bat adierazi ondoren, konfirmatzearekin nahiko izango da hurrengo jokalariari benetan dugun eta baita esaten dugun konbinaketak pasatzeko.

Bota eta pasatu: baita ere posible da jokaldi bat modu itsu batean pasatzea. Horretarako dadoak bota aurretik jokaldi konbinaketa markatu beharra dago, eta ondoren dagokion botoia sakatuz dadoak jaurtiak izango dira eta berehala jokaldia hurrengo jokalariari pasako zaio, jaurtiketaren emaitza ikusteko aukerarik eman gabe.

Kanporaketa joko bat denez, zerbitzariak burutzen duen kudeaketa norbaitek alde egin edo konexioa galtzen duen bakoitzean ezberdina izango da beste jokoetan burutzen denarekin alderatuz gero. Bi jokalari baino gehiago jokatzen dutenean, partida ez da inoiz etengo, ezta ezin izango da ere bertan behera utzi jokalari bakar bat geratzen den kasuetan; programak ordezkatuko beti une horretan ez dauden jokalariak.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: poker gezurtia

Informazio gehiago

Acanomas: Poker de dados

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra