Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

341 jokalari konektaturik

PartxisPartxis


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Jokoaren hasiera

Mugimenduak

Hesiak

Harrapaketak

Bukaera

Bi jokalarirentzako aldaera

Aldaerak taularen arabera

6 fitxekin jokatu

Hurrengo tiraldia aurreikusi

Taldeka

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Partxis: Jokoaren argazkia

Jatorria

Partxisa lasterketa joko bat da. Ludoa (1896an Ingalaterran sartutako joko bat) eta partxisa, Indian sortua den Parchisi izeneko jokoan dute jatorria. Parchisia, bere jatorrizko herrian, mahai batean edo lurraren gainean jartzen den gurutze forma duen artillezko taula baten gainean jokatzen da. Agrako eta Allahabadgo jauregietan, marmolezko laukitxo gorri eta zuriak dituzten taula handi-handiak erabiltzen zituen enperadoreak, bere harengo 16 ohaide fitxa-bizidun gisa erabiltzen zituen jokatzeko.

Deskribapena

Partxiseko taulak 68 laukitxo ditu eta gurutze forma dauka; laukitxo horietatik, 16 seguruak dira (markatuta daude). Lau fitxa talde erabiltzen dira, eta talde bakoitzean kolore bereko lau fitxa.

Jokalari bakoitzak kolore zehatz bateko talde fitxa bat erabiliko du.

Lau izkinetan ibilbidetik kanpo gelditzen diren tokiak daude, bat fitxa talde bakoitzeko; etxeak izendatutako leku horietan gordetzen dira oraindik jokoan sartuak ez dauden fitxak.

Fitxak ibilbidean aurreratzen dira txandaka jokalariek botatzen dituzten sei aldeko dadoek agintzen duten arabera.

Partida hasieran hauxe da taularen itxura:

Joko honek, helburua eta arau nagusiei dagokienez adostasun orokorra badago ere, baditu aldaera asko xehetasunen arabera. Guk aukeratu dugu aldaera zehatz bat, hemen azaltzen dena.

Helburua

Jokalariek norberaren fitxa guztiak bere bukaerako laukitxora eramatea dute helburua; horretarako jarraian azaltzen diren arauak erabiltzen dira.

Jokoaren garapena

Jokoaren hasiera

Partida hasieran kolore bakoitzeko fitxa bat bere hasierako posizioan ipintzen da; gainontzekoak bere koloreko etxean egongo dira.

Joklariek txandaka jaurtitzen dute dadoa; nork hasi behar duen zozketatzeko normalean dadoa behin jaurtitzen da eta puntuazio altuena lortzen duena hasten da.

Fitxak etxetik ibilbidera aterako dira jokalariak dadoarekin bostekoa lortzen duenean; bosteko bat ateratzen duenean, ahal izanez gero derrigorrez fitxa bakar bat atera behar du etxetik; kasu honetan ateratako fitxa kolore bereko seguruan ipintzen da.

Mugimenduak

Gutxienez fitxa bat ibilbidean jarrita duenean, dadoa jaurtitzen duen jokalariak fitxa aurreratu behar du dadoak adierazten duen laukitxo-kopurua, zenbakiak hazten joaten diren norantzan. Jokoan fitxa bat baino gehiago izanez gero, jokalariak nahi duena mugitu dezake.

Dadoaren balioa 6 denean eta mugitu behar den kolore bereko fitxarik etxean ez dagoenenan, 6 laukitxo kontatu beharrean 7 kontatu behar dira.

Txanda batean 6 bat lortzen denean, mugimendua egin ondoren joklariak txanda errepikatzen du, gehienez hiru txanda egin arte.

Hesiak

Jokalari batek mugitzerakoan kolore bereko beste fitxa bat dagoen laukitxo batean uzten badu bere fitxa hesia egiten du.

Hesiak ez du fitxak gainetik pasatzen uzten, nahiz eta kolore berekoak izan; fitxak ezin dira mugitu aurreratu behar diren laukitxo guztiak ez badaude libre (hesirik gabe)

Hesia jarrita duen jokalari batek, dadoarekin 6 bat lortuz gero, derrigortuta dago hesia irekitzera (hau da, hesia osatzen duen fitxa bat mugitzera).

Harrapaketak

Mugimendu baten ondorioz fitxa bat kolore ezberdineko fitxa bat dagoen laukitxo batera iristen denean, pieza hori jan egiten du eta harrapaketa burutu duen jokalariak 20 laukitxoko mugimendu bat egin beharko du ondorioz. Jandako fitxa bere etxera itzuliko da, eta ez da berriro aterako dadoan bosteko bat lortu arte.

Aurreko arauak salbuespen bat dauka: okupatutako laukitxoa segurua denean, ez da harrapaketarik gertatzen eta bi piezak elkarrekin gelditzen dira.

Edozein kasutan seguruetan, gainontzeko laukitxoetan bezala, gehienez bi fitxa egon daitezke; mugitu behar den fitxa beste bi fitxa dauden laukitxo batera iritsi behar badu, mugimendua ez da burutuko.

Kolore bakoitzaren hasierako laukitxoak seguruak dira. Baina laukitxo horretan bi fitxa daudenean, eta etxearen jabeak bosteko bat ateratzerakoan fitxa bat harrapa dezake: dauden fitxen artean bat etxearen kolorekoa baldin bada, bestea jan egiten du, eta biak kolore ezberdinekoak baldin badira, laukitxora iritsi den azkena jaten du. Biak etxearen kolorekoak badira ezin izango du fitxarik atera eta ondorioz ezta jan ere.

Jokalari batek hirugarren seikoa segidan lortzen duenean txanda berean, bigarren seikoa lortu ondoren mugitutako fitxa etxera itzuliko da zuzenean aurkariaren batek jan izan balu bezala (kasu honetan ezin du inork 20 lauki aurreratu) eta txanda bukatzen da.

Bukaera

Fitxa batek taulari itzuli oso bat ematen dionean, bigarren itzuli bat hasi beharrean bere koloreko igarobidetik igotzen hasi behar du (taularen erdirako bidea hartuz).

Fitxa bat helmugaren laukian sartu ahal izateko, gelditzen zaion lauki kopuru zehatza lortu behar da dodoarekin; dadoak markatzen duena baino lauki gutxiago gelditzen zaionean ezin da fitxa hori mugitu.

Fitxa bat helmugaratu ondoren, mugitu duen jokalariak 10 laukitxo aurrera dezake beste fitxa batekin.

Azken igarobidean bakarrik kolore bereko fitxak sar daitezke; beraz, hor ez dago jaterik.

Jokalari batek hirugarren seikoa segidan lortzen duenean txanda berean eta bigarren seikoa lortu ondoren mugitutako fitxa helmugarako igarobidean sartua baldin badago, ezin da sei laukitxo inongo fitxarekin aurreratu, baina fitxa horrek ez du etxera joan beharko.

Partida bukatzen da jokalari batek bere fitxa guztiak berari dagokion helmuga laukian sartzerakoan.

Bi jokalarirentzako aldaera

Partxisean bi jokalariren artean ere jolas daiteke.

Bakoitzak bi kolore (zortzi fitxa) erabiltzen ditu eta hauek diagonalen bateko bi koloreak izango dira (horiak eta gorriak, edo urdinak eta berdeak).

Errealitatean, aldaera honek estrategiari indar handiagoa ematen dio, eta zoriaren garrantzia oso murriztuta gelditzen da.

Arauak ez dira batere aldatzen; lau jokalarien artean jokatuta izango balitz bezala. Dena den, ñabardura batzuk dira beharrezkoak:

  • Jaurtitzeko txandak jokalari bakoitzeko dira, ez kolore bakoitzeko; horren ondorioz, norberak txanda bakoitzean berea den edozein fitxa mugi dezake.
  • 6ko bat ateratzen denean eta kolore bereko etxean fitxarik ez badago 7 konta daitekela esaten duen araua kontutan hartzen da koloreen arabera, eta ez jokalarien arabera; horrek esan nahi du 6ko bat ateratzen denean gerta daitekeela jokalariak 6 eta 7 laukitxoko mugimenduak aldi berean aukeran izatea.
  • Nahiz eta jokalari berarenak izan, kolore ezberdineko bi fitxek ezin dute hesirik osatu; laukitxo berean eroriz gero, segurua ez bada, iristen den bigarren fitxak lehenengoak jan egiten du.
  • jokalari batek dituen kolore ezberdineko fitxak beraien artean harrapa daitezke elkarren etsaiak izango balira bezala; sari bezala aurreratzen diren 20 laukitxoak bere edozein fitxekin mugi daiteke.

Aldaerak taularen arabera

Nahiz eta jatorrizko jokoa aipaturiko taulan jokatu, badaude tamaina ezberdineko tauletan jokatzen diren aldaerak ere. Hauetan, taula bakoitzak kolore kopuru ezberdin bat du eta hauen arabera jokalari kopuru ezberdinek hartuko dute parte.

Ludoteka.com-en bi, hiru, bost eta sei koloretako tauletan jokatzeko aukera eskaintzen da. Sei koloretako taularen kasuan, 6 jokalarik kolore bakar batekin bakoitza, 2 jokalarik 3 kolorekin bakoitza eta 3 jokalarik bi kolorekin bakoitza jokatzeko aukera ematen da.

Aldaera hauetan guztietan, lau koloretako taulak dituen arauak berak izango dira aplikatuko direnak. Eta jakina, jokatzerako orduan jokoaren iraupena eta aplikatu beharreko estrategia aldaeraren arabera aldakorra izango da.

6 fitxekin jokatu

Ludotekan kolore bakoitzean 6 fitxekin jokatzeko aukera eskaintzen da, lau koloretako taula jokoko partidak irekitzen direnean.

Hurrengo tiraldia aurreikusi

Ludotekan, jokalari bakoitzari bere tiraldia aurreikusteko aukera ematen zaio, aurreko jokalariak bere mugimendua erabakitzen duen bitartean.
Prestazio honek ez du inolaz ere jokoaren izaeran eraginik izango, eta bestalde, denbora gehigarri bat ematen dio jokalariari bere mugimendua pentsatzeko, honekin, partidak apur bat azkarragoak izaten direlarik.
Aukera hau aktibatzeko, partidaren taula jokoaren beheko eta eskuineko aldean dagoen dado txiki formako ikonoaren gainean klik egin beharko da.

Taldeka

4, 6 edo 8 jokalarik parte hartzen dutenean, taldeka jokatzeko aukera dago. Kasu honetan, 2, 3 edo 4 jokalariko 2 talde lehiatuko dira. Nahiz eta bakarka jokatzen den aldaeraren arauak berak eduki, Ludotekan joko ezberdin bat bezala sailkatzen da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, taldekako partxisaren arauak kontsulta ditzakezu.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: 4 koloreko partxisa, erabili bat

Jokatu bakarrik: 4 koloreko partxisa, erabili bi

Informazio gehiago

Acanomas: Parchís

Centralconnector: Parcheesi

Mastergames

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra