Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

447 jokalari konektaturik

Dadorik gabeko partxisaDadorik gabeko partxisa


Jatorria

Helburuak, garapena eta jokoaren amaiera

Mugimenduak burutu

Jokoari buruzko komentarioa

Ludotekan jokatu

Dadorik gabeko partxisa: Jokoaren argazkia

Jatorria

Sarritan partxis jokalariok huts egiterik egiten ez dugula eta gure estrategia oso ona dela uste izaten dugu, baina dadoak aldiz ez digute batere laguntzen.
Jokalariei estrategia, kontzentrazio eta kalkulu ahalmen handia erakusteko aukera eman ahal izateko, zoriak parte hartzen ez duen partxis jokoaren bertsio berri bat asmatzea bururatu zitzaigun. Emaitza bezala dadorik gabeko partxisa sortu da, nahiz eta 7 dadoetako partxisa bezala ere izendatu zitekeen.

Ludoteka.com-en jokatzeko diseinatua eta sortua izan den lehen jokoa da.

Helburuak, garapena eta jokoaren amaiera

Oinarrian, jokoaren arauak partxis jokoaren berdinak dira. Aldatzen den gauza bakarra, jaurtialdiak edo fitxak mugitu behar duten lauki kopurua lortzeko modua da. Beraz, hemen partxis tradizionalarekin desberdintzen duen atala soilik azalduko dugu:

  • Jokoa 4 koloretako tauletarako eskaintzen da. Bi edo lau jokalarirentzako jokoa da; lau jokalari direnean, bikoteka aritzen dira.
  • Partidaren hasieratik kolore bakoitzeko 3 fitxa jokoan daude. Honen bidez, hasierako fasea azkartzen da, eta harrapaketak burutzeko aukera ahalik eta azkarren agertzea behartzen da. Jokoak hasierarako bi kokapen posible eskaintzen ditu:bildua, kolore bakoitzaren lehen hiru segurutan kokatuz, eta sakabanatua, kolore bakoitzeko bi fitxa ibilbidean aurreratuak egonez. Azken aukera honetan, ibilbidean zehar lau koloretako fitxak txandakaturik aurkitzen dira.

  • Jokoari hasiera emango dio dadoan tiraldirik altuena lortzen duenak, partxis tradizionalean egiten den antzera. Hemendik aurrera ez dira dadoak berriz erabiliko.
  • Mugimendu bakoitzean, harrapaketa edo ibilbide bukatze bategatik lortutako 20 edo 10 laukiko desplazamendutan izan ezik, jokalariak desplazatu nahi duen lauki kopuruaren zenbakia aukeratuko du; mugimendua egiterako orduan, erregela normalak aplikatuko dira: 5eko bat ateratzeko, 6koak barrera irekitzea behartzen du, 6 ala 7ko mugimendua fitxa guztiak kanpoan badira ala ez, norberaren fitxa mugitu eta hau posible ez bada bikotearena, ...
  • Behin zenbaki bat erabili eta gero, hau ezgaitua geldituko da, jokalariak 1 eta 6 bitarteko aukerak agortuz joan behar duelarik.
  • 6 zenbakia aukeratuz gero, beti egin den bezala, berriz jokatuko da.
  • Zenbaki guztiak agortzen direnean berriz gaitzen dira, ziklo berri bati hasiera emanez; beraz, jokalariak 5 txanda igarotzen dituen bakoitzean zenbakiak berritzen ditu.
  • Beti gaiturik dagoen edozein zenbaki aukeratzea posible izango da, baita norberaren edozein fitxarekin mugitu ezin denean ere. Adibidez, bikoteka jokatzen denean, jokalari batek fitxa guztiak etxean dituenean, fitxa bat atera ahal izango du 5 zenbakia erabiliz, edo bestela bere jokalari bikotearen edozein fitxa mugitu ahal izango du, 5 zenbakia ez den edozein zenbaki erabiliz.
  • Paso egitea edo zeroko jaurtialdia: partida hasten duen jokalaria bera zenbakiak berritzen duen lehenengoa izatea ekiditeko, noizbehinka, txanda batean derrigorrez pasatzeko mugimendua eransten da; partidaren hasieran, lehenengo jokalaria da betebehar hau izango duena zenbakiak lehen aldiz berritu aurretik, eta berritze bakoitzaren ondoren hurrengo jokalaria izango da zeroko jaurtialdi hau bere aukeren artean erantsita izango duena.
  • Inoiz aplikatu ezin izango den erregela jarraian gertatutako 3 seikoena da, kasu hau inoiz eman ezin daitekeelako; 2 seiko jarraian erabili ahal izango dira, zenbaki aukeren artean seikoa bukaerarako utziaz, eta ondorengo berritzean seikoa lehena erabiliz.

Mugimenduak burutu

Fitxa bakoitzarekin lauki kopuru ezberdinak mugitzeko aukerak izatea, egin behar den mugimenduaren zehaztapena konplikatzen du; errazteko eta jokoaren garapena dinamikoagoa izateko, programak mugimendua markatzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu:

  • Derrigorrezko mugimenduak automatikoki burutuko dira, nahiz eta kasu hauek gutxitan gertatu.
  • Fitxaren batek mugimendu bakar bat egiteko aukera duenean (adibidez, aukeren artean zenbaki bakarra gelditzeagatik, jokoaren egoera dela gainontzeko fitxek aukeran dauden mugimendu guztiak bat ezik eragozteagatik, ... ) nahikoa izango da fitxaren gainean klik egitea.
  • Lauki zehatz batera fitxa bakar batekin iritsi badaiteke, nahikoa izango da lauki horretan klik egitea; orokorrean, hau izango mugimendua burutzeko metodorik azkarrena, nahiz eta batzutan kontuz ibili behar, mugitu nahi den fitxarekin konfunditzeko aukera egon daitekeelako.
  • Nahi izanez gero, fitxa arrastaka eraman ahal izango dugu ere aukeratu dugun helburu laukiraino.
  • Azkenik, bi pausutan ere egin ahal izango da: lehenik erabili nahi den zenbakia markatuko dugu eta ondoren, mugitu nahi dugun fitxa.

Jokoari buruzko komentarioa

Partidak luzeagoak izan ohi dira, txanda bakoitzean eskuragarri dauden aukerak askoz gehiago direlako, eta baita erabaki bakoitza hobeto pentsatua izan behar delako, hein handi batean aurkariek burututako mugimendu erabakia hartzeko askatasuna dela eta. Gomendagarria da, dadoekin jokatzen den partxisean erabilitako erantzun denbora baina gehiagorekin partida konfiguratzea.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: dadorik gabeko partxisa

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra