|
Ludoteka.com-ek ordainketa kanal desberdinak eskaintzen dizkizu, Ludo+ sarrera eskuratu ahal izateko. Bitarteko desberdinak erabili ahal dituzu: telefono mugikorra, ordenadorea edo banku entitatea. Normalean, eragiketaren prozesamendua ia bat-batekoa izango da. SMS mezuak bidaliz Metodo hau erabili nahi baduzu, kontutan hartu beharko duzu:
- Soilik Españan balio izango du.
- Bere prezioa, 1,20 eurokoa (gehi BEZ) izango da bidalitako mezu bakoitzeko.
- Ludo+ sarrerarekin 10 egunetarako harpidetu nahi izanez gero, mezuaren edukina honakoa izango da: LUDO erabiltzaileizena
- Edo bestela, Ludo+ sarrerako 7 orduko erabilera bonoa eskuratzeko: LUDOBONO erabiltzaileizena
- Mezua 5511 edo 5408 zenbakira bidali beharko da.
- Erabiltzaile izena, Ludotekan erabilitako identifikatzailea bera izango da. Izena letra xehe ala larriz idatzita egoteak ez du garrantzirik edukiko, baina bai kontutan hartu izena ondo idatzita egotea, bestela beste jokalari bati opari bat egiteko arriskua izango duzu.
- Mezua ez da inoiz Ludoteka.com-era iritsiko, LUDO edo LUDOBONO gako izenak ondo idazten ez badira.
- Ludoteka.com-ek prozesua ondo egin den ala ez adierazten duen mezu bat itzultzen du, jasotako SMS mezua identifikatzen duen gakoarekin batera.
- SMS mezuaren bidalketarekin arazorik egon bada, dagokion laguntza atala duzu; bertan mezua berreskuratu ahal izango duzu jasotako gakoari esker.
Ludo+ sarrera eskuratu nahi dut SMS bidez Banku txartela Banku txartela baldin baduzu (Visa, Mastercard, American Express), munduko edozein lekutik aukera hau erabili ahal izango duzu. Ludo+ sarrera eskuratu nahi dut banku txartelaren bidez Paypal Munduan zehar dirua bidaltzeko dagoen sistemarik erabilienetarikoa da. Zure posta elektronikoko helbidearekin identifikatuko den kontu bat irekitzea beharrezkoa da. Ondoren, kontuan fondoak sartu ahal izango dituzu transferentziak eginez edo bestela zure banku txartelarekin lotuz, ta gero ordainketak egiterakoan paypal bezeroa zarela esatea besterik ez duzu. Gehiago jakin nahi baduzu, zoaz http://www.paypal.com helbidera. Ludo+ sarrera eskuratu nahi dut Paypal bidez Epagado Españatik bakarrik erabili daitekeen eta Bankinterrek eskaintzen duen zerbitzu bat da. Ez du komisiorik eta ez zaitu zure banku txartela erabiltzera behartzen, eta komertzio elektronikoko gune askotan erosketak egiteko aukera ematen du. Horretarako kontuan fondoak sartu ditzakezu edo bestela banku kontu batekin lotu. Kontua irekitzerakoan 3 euroko opari bat ematen dute. Gehiago jakin nahi baduzu, zoaz http://www.epagado.com helbidera. Ludo+ sarrera eskuratu nahi dut Epagado bidez Ukash Ordainketa modu hau, interneten produktuak eta zerbitzuak kreditu eta debitu txartelik gabe eta modu erraz eta seguru baten bidez erosteko balio du. Espainia eta Europako beste herrialde batzuetan bakarrik ahal izango da ordainketa modu hau erabili; gehiago jakiteko bisita ezazu http://www.ukash.com Ludo+ sarrera eskuratu nahi dut Ukash bidez Banku transferentzia Gutxienez 6 hilabeteko epeko Ludo+ harpidetzak egin daitezke banku transferentzia edo ingresoa erabiliz ordainketa bide bezala. Aukera hau hartuz gero, kontutan hartu ezazu eskaintzen den guztien artean berehalakoa ez den bakarra dela, iraupen aldakorreko atzerapen bat baitago diruaren sarrera eta jasotzearen artean, , eta gainera, eragiketaren ziurtatze manual bat egin beharra dago. Tramitazio hau ahalik eta gehien azkartzearren, eragiketaren datuak bidaltzea beharrezkoa da, zure Ludo+ kontuaren ataleko formulariotik. Ludo+ sarrera eskuratu nahi dut banku ingresoa ala transferentzia bidez Ordainketa moduen informazio gehigarria
- Web zerbitzu baten erabileragatik ordaintzeko bitartekorik egokiena web ingurunea bera da. Online ordainketa moduak (txartela, paypal, epagado) zerbitzari seguruen bitarteko konexioen bidez burutzen dira, eta Ludoteka.com-ek ordainketa burutu duen jokalaria, zenbatekoa eta kontzeptua datuak biltzen dituen jakinarazpena besterik ez du jasotzen eragiketa identifikatzeko balio izango dutenak. Ordainketa eragiketak azkarrak eta erosoak dira beti.
- SMS mezuen bidezko ordainketa garestiagoa izan ohi da, telefono konpainiak eta bitartekoak zenbatekoaren zati handi batekin geratzen direlako.
- Ludo+ kreditua: Ludo+ harpidetza erabiltzen duten jokalariek 5 eguneko kreditua eskuratu ahal izango dute harpidetza epea amaitzen zaienean, eta ordainketa berri baten edo SMS mezu baten bidalketaren tramitea burutzen den arte. Honako hau bada zure egoera, kreditu hau berehala eskuratu dezakezu.
- Harpidetza denbora epea oparitzeko aukera esker harpidetza asko burutu ditzakezu, guztia merkeago ateratzen zaizularik.
Tarifak Ondorengo tauletan Ludo+ sarreraren egungo tarifak eta bakoitzari lotutako ordainketa moduak azaltzen dira: 1 € = 1,53 $ Gora
|