| |||||||||||||||||||||||||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Jatorria Dama jokoaren modalidade anitz existitzen dira, bakoitzak bere arau eta berezitasunekin. Ondoren, aldaera honek gainontzekoekiko dituen desberdintasunak azalduko ditugu. Guztiek amankomunean dituzten arauak kontsultatzeko, damen arau orokorren orria bisitatu beharko da. Izenak dioen bezala, nazioarte mailan hedatuen dagoen aldaeretako bat da. Badaude beste bi aldaera Nazioarteko Damen oso antzekoak, taularen tamainan bakarrik desberdintzen direnak: Dama Brasildarrak eta Dama Kanadiarrak Taula-jokoa eta piezak 10x10eko taula, non eskuineko beheko aldeko laukia txuria den. 20 peoi jokalariko (txuriak eta beltzak hurrenez hurren bakoitzarentzat), bakoitzaren lehenengo 3 lerrotako lauki beltzetan kokaturik. Beraz, jokoa lauki beltzen gainean soilik jokatzen da.
Peoien mugimenduak Peoiak aurreraka eta diagonalean mugi daitezke soilik, lauki bakarra aurreratuz, baina harrapaketak aurreraka eta baita atzeraka ere egin dezakete. Peoiak damak bezala koroatuak izaten dira, mugimendua azken lerroan bukatzen dutenean bakarrik; gertatzen bada azken lerrora harrapaketak eginez iristea baina atzeranzko beste harrapaketa bat burutzeagatik berriz atzera egitea, peoia ez da koroatua izango. Damen mugimenduak Mugitu eta harrapatzeko diagonalean, baina aurreraka eta atzeraka egin dezakete eta nahi adina lauki desplazatuz. Kopuruari dagokion harrapaketa derrigortua Jokalari batek bere txandan harrapaketak egin dezaketen pieza bat baino gehiago balu, aurkariaren pieza gehien harrapatzen dituenarekin egin beharko du harrapaketa. Partida amaieren berezitasunak.
Ludotekan jokatu Online jokatu beste jokalariekin Jokatu bakarrik: Nazioarteko Damak Jokatu bakarrik: Dama Brasildarrak Jokatu bakarrik: Dama Kanadiarrak Informazio gehiago Fédération Française de Jeu de Dames | |||||||||||||||||||||||||||
Copyright © 2001-2010 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra | |||||||||||||||||||||||||||