|
Elkartzeko gunea Identifikatu bezain laster, 4 joko guneren artean aukera egin dezakezu ( ). Gune hauetan, Ludotekan eskaintzen diren jokoetan guztietan aritzeko aukera izango duzu. Gune bakoitzera sartu ahal izango da jokalari kopurua 3000 baino handiagoa ez den bitartean, nahiz eta Ludo+ sarrera duten jokalariak sartzeko aukera izan kopuruak 4000ko balioa gainditzen ez duen bitartean. Zein gunera sartu nahi den aukerarentzat lagungarri bezala jokalariarentzako interesgarriak izan daitezkeen zenbait jokoen informazioa eskaintzen da, hau da, joko horietan gune bakoitzean jokatzen ari diren jokalari kopurua. Joko gunearen barruan zaudenean, joko gunez aldatzeko edo deskonektatzeko aukera duzu leihoa isteko beharrik izan gabe, goiko aldeko eskuinean dauden botoiak sakatuz. Beste guneetan dauden jokalariak aurkitzeko, gogoko dituzun jokalarien zerrenda erabili dezakezu ( ), eta baita jokalari bat bilatzeko tresna ere( ). Joko gunea, jokalariak elkartzeko gune bakarra da, eta bertan, konektaturik dauden jokalariekin jokatu, txateatu edo partidak begiratzeko aukera dago. Panel nagusiak, joko gunean dauden jokalari eta partida guztien artean, jokalari bakoitzari interesgarrienak izango direnen azpimultzoa erakutsiko du. Bilaketarako erabiltzen diren lehentasun hauek automatikoki gordetzen dira eta joko gunerako hurrengo konexioetarako mantenduko dira. Erabiltzaile bakoitzak bere lehentasunak aldatzen dituen bakoitzean, sistemak berehala lehentasun berriei egokitzen zaien partiden eta jokalarien azpimultzoa bilatuko ditu. Lehentasunen formularioak eta partidak, joko guneko leihoaren barnean kargatuko dira panel ezberdinetan. Beraz, jokatzeaz gain hauek dira joko gunearen barnean egin daitezkeen ekintzak:
- Aukeratu gogokoen dituzun jokoak (
)
- Jokalari gogokoenen zerrenda pribatua ikusi edo aldatu (
)
- Gogoko ez dituzun jokalarien zerrenda pribatua ikusi edo aldatu (
)
- Bistaratzeari, baimenei eta bilaketari buruzko aukerak ezberdinak aldatu (
)
- Elkartzeko gunea: zure lehentasun eta zaletasunei gehien egokitzen den uneko jokalari eta partiden hautaketa (
)
- Partida eta konektatuta dauden jokalari guztien zerrenda ikusi (
)
- Jokalari zehatz bat bilatu (
)
- Partida berri bat ireki edo jokalari jakin bati partida bat eskaini (
)
- Txat gune batean sartu (
)
- Norbaitekin txateatu (
)
Partidak Hasi eta sartu Partida bat jokatzeko hiru aukera daude:
- Jokalari zehatz bati eskaini edo jokalariren baten eskaintza onartuz; aukera hau soilik bi jokalarirentzako jokoetan zilegi da.
- Partida bat ireki eta jokoak eskatzen duen jokalari kopurua adina erabiltzaile sartu arte itxaron. Kasu honetan, jokatzeko adostuta daudenek pasahitza erabiltzeko aukera dute, beste jokalarien partidarako atzipena ekiditeko.
- Beste jokalari batek irekitako partida batetan sartu.
Partida behin irekita dagoenean, inork ez du inor onartzeko ala kanporatzeko botererik izango. Arauak honako hauek izango dira:
- Edozein jokalariri partidarako sarrera soilik pasahitzarekin debekatu daiteke, edo baita kasu batzuetan ere, modu lehiakorra aktibaturik edukitzeagatik. Ezin izango da jokalaririk kanporatu, ezta txat-aren erabilera debekatu ere.
- Mailagatik mugatzeko aukerari esker, partidaren barruan dauden jokalarien puntuaketatik gertu dauden jokalariei parte hartzeko aukera ematen da. Honela, partida orekatuagoa izango da ahal den heinean. Partidan sartzeko eskatzen den maila gertutasuna, jokoan parte hartzeko libre dauden jokalari kopuruaren (geroz eta jokalari gehiago, orduan eta gertutasun maila altuagoa), eta joko motaren (zorteak eragina asko badu, puntuaketak ez dute zergatik hain gertukoak izan behar) arabera dago
- Partidakoa ez den edozein partida begiratu ahal izan dezan, beharrezkoa da jokalari guztiek honetarako baimena aktibaturik edukitzea. Gainera, partidako edozein jokalarik begirale konkretu bat kanporatu dezake edozein unetan.
- Begiraleek txateatu ahal izateko, jokalari guztiek baimena aktibaturik izan beharko dute.
Etenaldiak eta konexio galtzeak
- Partida behin hasita dagoenean, jokalariak ezin dira ordezkatuak izan.
- Jokalari batek partida isten duenean, joko gunean konektaturik jarraituz gero, partidara itzultzeko aukera galtzen du. Jokalari bat arrazoi honengatik partidan bakarrik geratzen bada, partida une horretan bertan amaituko da, bera irabazletzat hartuz.
- Partidak etenaldi batean egon daitezke jokalariek hala adosten badute (
).
- Jokalariren bat joko gunetik deskonektatzen bada, sistemak partida amaitzen den arte bere lekua erreserbatuko dio, nahiz eta partida jokoan jarraitu ala etenaldi egoeran egon. Jokoan dirauen bitartean, robot batek hartuko du falta den jokalariaren lekua. Hau ez da bi jokalarirentzako jokoetan gertatuko.
- Jokalariek ez badute etenaldi bat adosten, partidak jokoan jarraituko du gutxienez bi jokalari jokatzen dauden bitartean. Bikotekako edo taldekako joko bat bada, gutxienez talde edo bikote bakoitzeko batek egon beharko du. Bestela, etenaldia automatikoki aktibatuko da, falta den jokalaria berriz konektatzearen zain.
- Etenaldi bat automatikoki aktibatzen denean, zain geratzen den jokalariak bukatutzat eman dezake partida. Kasu honetan sistemak emaitza bat emango dio partidari, jokalaria zain egon den denboraren eta partidaren garapenean honek zuen abantaila ala desabantailaren araberakoa.
- Sistemak, zerbitzariarekin zerikusia duen konektibitate arazoren batek ondorioztatutako erabiltzaile askoren konexio arazoak detektatzen badu, arrazoi honengatik etenda dauden partidak ez dira inoiz galdutzat emango konexioa galdu duten jokalari horiei, berriz ere konexioak beren egoera onera bueltatzen diren arte.
Berriz jokatu Partida bukatzerakoan, berriz jokatzeko aukera ematen da partidaren leihotik atera gabe. Aukerak honako hauek dira:
- Bi jokalarirekin, berriz jokatzeko aukera dago, egoera berdinean, edo aukerak aldatuz, edo baita joko desberdin bat aukeratuz ere.
- Bi jokalari baino gehiagorekin, berriz jokatzeko aukera dago ere, baina soilik aukera eta egoera berdinekin. Jokalarietako batek berriz jokatzeko aukerari ematen dionean, gainontzekoek segundu gutxi batzuk dituzte intentzio berdina adierazteko. Denbora hau iragan eta gero, berriz jokatzeko aukera sakatu ez duena begirale izatera pasako da, eta bere lekua beste edozein jokalarik hartu ahal izango du.
Denbora mugak Partida bat erantzun denborako mugarekin irekitzen denean, eta jokalariak denbora hori agortzen badu, honakoa gertatuko da joko motaren arabera:
- Taula jokoetan, partida galtzen da.
- Karta joko eta partxis jokoan, ordenadoreak ausazko mugimendu bat egingo du.
Partidako aukerak Partidan zehar ondoren eragiketak egin ahal izango dira:
- Zenbait jokotan, aukera bakarra dagoen kasuetarako ordenadoreak automatikoki mugimendua burutuko du (
)
- Partida galdutzat eman (
)
- Partida berdinketarekin bukatzeko eskaintza egin (
)
- Partida baliogabetzeko eskaintza egin (
)
- Gogaikarria izaten ari den partaideren baten mezuak ez bistaratu (
)
Gora
|