Ludoteka.com  Ludoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

4056 jokalari konektaturik

Ludotekako laguntza orokorraLudotekako laguntza orokorra


1. Zer da Ludoteka.com?

7. Ordainketa moduak

2. Ludo Plus

8. SMS mezuen jazoerak eta berreskuratzea

3. Joko gunea

9. Ohiko galderak

4. Puntuazio sistema

10. Lege-oharra. Ludoteka.com erabiltzeko baldintza orokorrak

5. Ludomail

11. Erabilera arauak eta aholkuak

6. Jokatzeko arazoak?


2. Ludo Plus


Ludo+-en baldintzak

Ludo+ sarrera motak

Nola izan Ludo+ erabiltzailea

Tarifak

LudoPlus (Ludo+) sarrerari esker erabiltzaileek Ludoteka.com-en jokatu ahal izango dute inongo mugarik gabe.

Ludo+-en baldintzak

Ludo+ sarrera erabiltzen dutenek denbora mugagabez jokatu ahal dute, eta gainontzekoek aldiz, ondorengo muga hauek dituzte:

  • Partida bat jokatzea dohainik da uneko egunean 60 minuto baino gutxiago eta astean 3 ordu baino gutxiago jokatu duten jokalarientzako. Denbora hauek kalkulatzeko, jokalari bakoitzak jokatzen dituen partiden iraupen denborak bakarrik kontutan hartuko dira. Behin partida bat hasita, beti amaierararte jokatu ahal izango da, nahiz eta jokatzen igarotako denborak ezarritako mugak gainditu
  • España kanpotik sartzen diren jokalarientzako denbora muga zabaltzen dira: 5 ordu asteko.
  • Ez da jokalari bakoitzaren jokatze denbora bakarrik kontutan hartzen, baizik eta IP helbide edo ordenadore beretik jokatu den denboraren batura.
  • Partidak jokoan irauten duen denbora bakarrik izango da kontabilizatuko dena.
  • Ez da aintzat hartuko, zerbitzariaren aldeko arrazoiren batengatik konexio arazoak gertatu ondoren amaitzen diren partiden denbora.
  • Denbora mugak, jokatzeko aukerarekin bakarrik lotuta daude, eta ez aldiz joko gunean txateatzen edota beste partidak ikusten egoteko aukerekin.
  • Erregistratu berri diren jokalariak doako denbora hau izateari utziko diote, hilabete bateko denbora epearen barruan beraien posta helbidea konfirmatzen ez badute.

Ludo+ sarrera motak

Bi Ludo+ sarrera moten artean aukeratu dezakezu, Ludoteka.com-en jokatzera dedikatzen diozun denboraren eta maiztasunaren arabera:

  • Denbora epe aldakor baterako harpidetza (tarifa finkoaren baliokidea). Ludoteka maiz erabiltzen baduzu edota argi baduzu hau dela zure jokoen web gunerik gogokoena eta gainera, zenbait hilabete harpidetzeagatik daukazun deskontuari probetxua atera nahi badiozu, hau da guk gomendatzen dugun aukera. Egunero, mugarik gabe erabili ahal izango da, baina kontutan izan behar da, nahiz erabili, nahiz ez, harpidetza denbora kontsumitzen joango dela egunak iragan ahala.
  • Ludo+ sarrerarako denborazko bonoak. Ludo+ erabiltzaile bezala sartzeko ordu kopuru bat eskuratuko da, eta aurretik izandako kopuruari gehituko dira. Denbora hau deskontatzen hasiko da doan eskaintzen den denbora iragan ondoren partidak jokatzen direnean. Ludoteka maiztasun txikiarekin edota denbora epe laburretan zehar erabiltzen baduzu, aukera hau gomendatzen dizugu.

Ludobono eta harpidetza aldi berean edukiz gero, ez dira bonoak kontsumitzen hasiko harpidetzako denbora agortu arte.

Salbuespen gisa, Ludo+ harpidetza duen jokalariren batek Ludoteka zerbitzua erabiltzeari uzten badio denboraldi batez (aste bat gutxienez), berriz ere sartzen den unean automatikoki erabili ez duen denboraren bi herenak berreskuratuko du.

Nola izan Ludo+ erabiltzailea

Ludo+ sarrera lortzeko dauden aukerak hauek dira:

  • Eskuratu ordainketa modu ezberdinen bidez. Informazio gehiago aurki dezakezu ordainketa moduen atalean, eta ordainketa eragiketak zure ludo+ kontutik egin ahal izango dituzu.
  • Espainian bizi direnek, SMS mezu bat bidaliz ere eskuratu ahal izango dute. Informazio gehiago aurki dezakezu ordainketa moduen atalean, eta zure ludo+ kontuan.
  • Opariak: Ludo+ erabiltzaileek duten harpidetzako edo erabilerako denboraren parte bat, beste jokalariei oparitu dezakete. Aukera honen bidez harpidetza anitz egin ditzakezu modu ekonomikoago baten bidez, edo bestela ere, erabiltzaile bati denbora epe labur batez Ludo+ sarrera erabiltzen uzteko. Ezin da erregistratzerakoan Ludoteka.com-ek ematen duen Ludo+ sarrerarako denbora epearen parterik eman. Zure kontura ere sartu beharko duzu opariak burutzeko.
  • Beste jokalariekin partekatu: Ludo+ baldin baduzu, zure harpidetzatik egun bat hartzeko baimena eman diezaiokezu beste jokalari bati bere doako denbora agortzen zaion unerako.
  • Ludo+ kreditua: Ludo+ harpidetza erabiltzen duten erabiltzaileek 5 eguneko kreditua hartu ahal izango dute harpidetza epea agortzen zaienean, ludo+ abantailak izaten jarraitu ahal izateko hurrengo SMS mezuaren ala ordainketaren tramiteak burutzen diren bitartean. Zure egoera hau bada, eskura ezazu kreditu hau berehala.

Tarifak

Ondorengo tauletan Ludo+ sarreraren egungo tarifak eta bakoitzari lotutako ordainketa moduak azaltzen dira:

Ludo+ harpidetza
Ordainketa bitartekoaZenbatekoaDenbora
Banku txartela, Paypal, Ukash1 €10 egun
3 €hilabete bat
7 €3 hilabete
12 €6 hilabete
21 €urte bat
Banku transferentziak12 €6 hilabete
21 €urte bat
Deia 905505230 (Espainia)1.39 € desde fijo
1.59 € desde móvil
(impuestos incluídos)
12 egun
SMS 25511 (Espainia)1.39 €
(impuestos incluídos)
10 egun
SMS 1515 (Argentina)0.50 Pesos + impuestosegun bat
SMS 624 (Venezuela)2,5 VEF + impuestos4 egun

Ludo+ erabilerako bonoak
Ordainketa bitartekoaZenbatekoaOrdu
Banku txartela, Paypal, Ukash1 €7
2 €15
4 €30
8 €60
Deia 905505230 (Espainia)1.39 € desde fijo
1.59 € desde móvil
(impuestos incluídos)
8
SMS 25511 (Espainia)1.39 €
(impuestos incluídos)
7
SMS 1515 (Argentina)0.50 Pesos + impuestos1
SMS 624 (Venezuela)2,5 VEF + impuestos3

1 € = 1,37 $(USD)

Gora

Copyright © 2001-2010 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra