Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

1929 jokalari konektaturik

Ludotekako laguntza orokorraLudotekako laguntza orokorra


1. Zer da Ludoteka.com?

7. Jokatzeko arazoak?

2. Ludo+

8. Ordainketa moduak

3. Joko gunea

9. SMS mezuen jazoerak eta berreskuratzea

4. Txapelketen ezaugarri eta arauak

10. Ohiko galderak

5. Puntuazio sistema

11. Lege-oharra. Ludoteka.com erabiltzeko baldintza orokorrak

6. Ludomail

12. Erabilera arauak eta aholkuak


6. Ludomail


Ludomail tresnari esker, Ludoteka.com-eko beste jokalariekin mezuen bidez komunikatu ahal izango duzu, joko gunean elkar konektaturik egon behar izan gabe eta elkarren posta elektronikoko helbideak jakin behar izan gabe.

Erabilpen desberdinak izan ditzake: beste une batean jokatzeko ados geratu, aspaldi ikusi ez duzun jokalariren batekin kontaktuan jarri, ...

Erabilpen baldintzak honako hauek dira:

  • Mezuak Ludoteka.com web orrian irakurri ahal izango dira, mezuen jasotzailea den jokalaria idenfikatzen denean.
  • Jasotzaileak mezuak edozein unetan ezaba ditzake, baina beti ere mezuak hilabete batez gehienez gordeko dira.
  • Posta elektronikoz jasotako mezuen kopia bat jasotzeko aukera dago; gainera, gainontzeko jokalariek mezuak bidaltzea galerazteko aukera dago, edo bestela, zure jokalari gogokoenetara mugatzea ere. Aukera hauek konfigura ditzakezu zure erregistroko datuetan
  • Mezu bakoitza aldiberean 20 jokalariei gehienez bidali ahal izango da. Mezua berretsi aurretik, Ludotekak ohartaraziko du ea jasotzaileak (edo hauetako bakoitzak) mezua jaso ahal izango duen.
  • Mezua jaso ahal izateko baldintzak hauek dira: jasotzailea erregistraturiko erabiltzaile bat izan behar du, Ludomail bidezko mezuak jasotzeko aukera aktibaturik eduki behar du, eta igorleak ezin du jasotzaileak gogoko ez dituen jokalarien zerrendan egon.
  • Egun bakoitzean 40 mezu arte bidali ahal izango da.
  • Ludotekak tresna honen erabilera kendu ahal izango du, beste jokalarienganako modu desatsegin batean edo era neurrigabean erabiltzen duenari.

Ludoteka.com-ek Ludomail tresna erabiliko du ere jokalariekin komunikazio bitarteko bezala, erabiltzaile edo talde zehatz bati informazio jakin bat bidali nahi dion bakoitzean.

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra