Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2462 jokalari konektaturik

CuatrolaCuatrola


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Partida eta esku bakoitzaren hasiera

Apustuen itzulia

Kartak jokatu

Kantikoak

Puntuazioa

Jokoaren bukaera

Tute jokoarekiko desberdintasunak

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Cuatrola: Jokoaren argazkia

Jatorria

Tute jokoaren familiakoa da eta Extremadurako eta Gaztelako zenbait lekutan asko jokatzen da. Cuatrolaren arauak tutearen berdinak dira hein handi batean, beraz, joko hau ezagutzen duten jokalariek bi joko hauen arteko diferentziak ikastea besterik ez dute Cuatrola jokoa ezagutzeko.

Deskribapena

Espainiar karta-sortarekin jokatzen den joko bat da, baina soilik sortaren 20 karta erabiltzen dira (batekoak, hirukoak, txankak, zaldiak eta erregeak).

Lau pertsonen artean jokatzen da bikoteka lehiatuz.

Helburua

Jokoaren helburu orokorra, hasieran erabakitako puntu kopurura (21 normalean) iristea da bikote aurkaria baino lehen. Horretarako, ahalik eta puntu gehien dituzten bazak eramaten saiatu behar dira. Karta bakoitzaren balioa honako hauek dira: Batekoa (11 puntu), Hirukoa (10 puntu), Erregea (4 puntu), Zaldia (3 puntu) eta Txanka (2 puntu).

Baza bakoitzeko karta garailea zein den jakiteko, palo bereko karten artean dagoen hierarkia bat dago, eta honako hau da balio handienetik txikienera: Batekoa, Hirukoa, Erregea, Zaldia eta Txanka. Era berean, paloen arteko hierarkia bat badago: baliorik handieneko paloa triunfoa da (esku bakoitzean aldatzen da), bigarrena baza ireki duen kartaren paloa izango da (baza bakoitzean aldatzen da), eta azkenik beste bi paloak egongo dira.

Jokoaren garapena

Partida eta esku bakoitzaren hasiera

Esku bakoitzean karta banatzaileak bere ezkerrean duen jokalariari karta sorta ebakitzeko emango dio eta jarraian banaka-banaka eta ezkerretik eskuinera sortako ogei karta banatuko ditu jokalarien artean. Banatzen bukatu duenean, beretzako izango den azken karta guztiei erakutsiko die: karta hori izango da pintatuko duena esku horretan eta triunfoaren paloa zehaztuko duena.

Esku bakoitza bost bazaz osaturik dago . Beraz, baza bat jokalari bakoitzak bere txandan jaurtitako kartarekin osaturik dago. Baza bat burutzen den bakoitzean, bere irabazlea izango da baza osatzen duten kartak jasoko dituena.

Apustuen itzulia

Kartak jokatzen hasi aurretik jokalariek apusturen bat burutzen duten ala ez adierazi behar dute. Esku dagoenak emango dio hasiera, eta erlojuaren alderantzizko norantzan jarraituko du. Jokalariren batek apusturik ez egitea erabakitzen badu, paso esango du. Txikitik handirako ordenean, ondorengo hauek dira jokalariak egin ditzakeen hiru apustu posibleak:

  • Bakarrik: bi puntu lortuko ditu eskua irabazten duen bikoteak apustu hau eginez gero. Apusturik ezean, eskuaren irabazleak puntu bakar bat irabaziko luke.
  • Cuatrola: apustu hau egin duen jokalariak esku horretan 5 baza posibleetatik 4 irabaziko dituela esaten du. Kasu honetan ez dira lortutako puntuak kontutan hartuko, baizik eta lortutako baza kopurua bakarrik. Gutxienez 4 baza irabaztea lortzen badu, 4 puntu irabaziko ditu, eta kontrako kasuan, bikote aurkariarentzat izango dira 4 puntuak.
  • Quintola: cuatrolaren antzera, baina kasu honetan apustu egin duenak eskuaren 5 bazak irabazi beharko ditu. Apustuaren irabazleak 5 puntu lortuko ditu.

Apustuen itzulian jokalari guztiek apustu egiten duten erabaki behar dute, eta eginez gero, aurretik beste jokalariak egindako apustua hobetu beharko dute.

Apusturik dagoenean, kartak jokatzerako unean apustu egin duen bikotetik apustu egin duen jokalariak bakarrik jokatuko du.

Bikoteren batek 17 puntu edo gehiago baldin baditu, ezin izango du 21 puntu baino gehiago izatera eramango dion apusturik burutu, apustua irabaziz gero.

Kartak jokatu

Esku dagoenak bere eskuarteko karta bat botako du tapetera (berak nahi duena) eta besteek, ezkerretik eskuinerako ordenean, berdina egingo dute beste karta bat tapetera botaz, ondorengo arauak jarraituz:

  • Paloa jarraitu eta garaitzearen derrigortzea: jokalari bat bere txandan, baza ireki duen kartaren paloko kartarik izango balu, palo horretako kartaren bat botatzera derrigortua egongo da (tutearen jokoan ekintza honi ASISTIR deritzo), eta gainera, palo bereko karta horrekin, tapetean dauden bazako beste kartak garaitzerik izango balu, honetara ere derrigortua egongo litzateke (tutearen jokoan ekintza honi MONTAR deritzo).
  • Fallo egitearen derrigortzea: jokalari bat bere txandan, baza ireki duen kartaren paloko kartarik izango ez balu (ASISTIR ekintza burutu ezin badu), fallo egitera derrigortua egongo da, hau da, triunfoaren paloko karta bat bota beharko du (tutearen jokoan ekintza honi FALLAR deritzo), tapetearen gainekoak garaitzerik baldin badu.
  • Jokalari bat bere txandan, baza ireki duen kartaren paloko kartarik izango ez balu, ezta tapetearen gainekoak garaitzen dituen kartaren batekin fallo egiteko ere, nahi duen karta botatzeko aukera izango du.
  • Balio handieneko karta bota duen jokalariak baza eramango du (aurretik aipatutako hierarkia kontutan hartuz).
  • Esku bereko ondorengo bazetan, azkeneko baza eraman duen jokalaria izango da hurrengo bazari hasiera emango diona lehenengo karta tapetera botatzen.

Kantikoak

Eskua jokatzen ari den bitartean, jokalari batek palo bereko errege eta zaldia eskuartean izango balitu, kantiko bat burutu ahal izango du, hau da, palo horretan kantatu ahal izango du 40 (triunfoko paloaren errege eta zaldia baldin badira) edo 20 (beste edozein paloko errege eta zaldia badira). Zein palotan kantatu den esatea derrigorrezkoa izaten da 40ak kantatzen ez diren bitartean (20 urretan, kopatan, ezpatatan edo bastoitan), jakina delako 40ak triunfoko paloan soilik kantatu daitezkelako.

Esku bukaeran egiten den tanto kontaketari batuko zaio egindako kantikoek zehazten duten kopurua (20 edo 40)

Bikoteko jokalariek, kantatzeko palorik balute, irabazitako bere lehenengo bazaren ondoren egin behar du bakoitzak bere lehenengo kantikoa (bikoteko gehienez bi kantiko eginez aldi berean). Jokalariak kantiko gehiago egiteko balu, jarraian irabazitako bazen ondoren egin beharko ditu (baza bakoitzaren ondoren kantiko bat eginez), baina beti ere 40ak edukitzekotan, hauek lehenago kantatu beharko ditu.

Paloren batean kantatzeko, dagokion paloaren ikonoaren gainean sakatu beharko da. Ikono hau aurretik markatuta utzi daiteke, eta honela programak kantatu ahal deneko unea iristerakoan zuzenean kantikoa burutuko du.

Cuatrola edo Quintolako apusturen bat jokoan dagoenean ezin da kantikorik burutu, eskuaren irabazlea zein den jakiteko bikote bakoitzak lortutako baza kopurua bakarrik kontutan hartuko delako.

Puntuazioa

Esku bateko baza guztiak jokatu eta gero, esku horretan jokalari bakoitzak irabazitako bazetan bildutako puntu guztiak zenbatuko dira, eta egindako kantikoekin batuko dira.

Tantoak bikoteka gehitutakoak izango dira.

Eskuko azken baza irabazi eta jasotzen duen bikoteak 10 tanto gehiago izango ditu (azken hamarrak)

Esku batean tanto gehien lortzen duen bikotea izango da esku horren irabazlea eta puntu bat emango zaio. Berdinketaren kasuan, azken 10ak eraman dituen bikotea izango da puntuaren irabazlea. Irabazleak 100 tantotik gora lortu izan baditu, kasu honetan puntu bat beharrean bi emango zaizkio.

Esku batean bazako kartekin lortutako puntuak bakarrik hartuko dira kontuan apusturik ez dagoenean edo apustua bakarrik denean, aurretik aipatu den bezala, cuatrola eta quintola apustuetan bikoteek lortutako baza kopuruak bakarrik aintzat hartzen direlako.

Jokoaren bukaera

Aurretik erabakitako partida irabazteko muga zehazten duen puntu kopurua bikote batek lortzen edo gainditzen duenean amaitzen da partida. Partida normalean 21 puntutara jokatzen da (Ludotekan 11 eta 16 puntutara ere jokatzeko aukera ematen da); bikote batek 17 puntu edo gehiago baldin baditu, ezin izango du 21 puntu gainditzera eramango dion apusturik burutu.

Tute jokoarekiko desberdintasunak

Tute jokoa eta bere dinamika ezaguna baduzu, cuatrola jokoa ikastea oso erraza gertatuko zaizu. Hona hemen desberdintasunak:

  • Balioa duten 20 kartekin bakarrik jokatzen da (figurak, batekoak eta hirukoak); beraz, 5 baza jokatzen dira eskuko.
  • Kartak jokatzen hasi aurretik, apustutarako itzuli bat burutzen da. Honetan, jokalariak apustu ez egitea erabaki dezake (paso), edo apustua egitekotan bakarrik, cuatrola edo quintola aukera egingo du. Apusturen bat egin denean, ondorengo jokalariek paso edo apustua hobetu egin dezakete bakarrik.
  • Apustua egin duenaren bikotekideak ez du eskuan parte hartuko, bere kartak mahai gainean utzirik. Apustua burutu duenak beraz bakarrik jokatuko du beste bi aurkariekin lehiatuz.
  • Apustua cuatrola edo quintola bada, ez dira bazatan lortutako puntuak kontuan hartuko, baizik eta lortutako bazak bakarrik. Cuatrola bada, jokalariak apustua irabazteko 5 bazatatik 4 irabazi beharko ditu, eta quintolaren kasuan 5ak.
  • Bikote irabazleak esku bakoitzean irabazitako puntuak honako hauek izango dira: puntu 1 apusturik gabekoa bada, 2 bakarrik bada, 4 cuatrola bada eta 5 quintolaren kasuan. Tutean ez bezela, ez dira 2 puntu irabaziko 100 puntu gainditzen direnean.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Cuatrola

Informazio gehiago

Campionat Comarcal de Cuatrola en Cirera

Cuatrola - Wikipedia

Las 40 reglas generales de la cuatrola de El Narro

Reglamento de la cuatrola

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra