Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

1684 jokalari konektaturik

JulepeJulepe


Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Partida eta eskualdien hasiera

Karta aldaketa

Kartak jokatu

Jokoaren bukaera

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Julepe: Jokoaren argazkia

Deskribapena

Julepe jokoa, Tute familiako den eta 40 kartako karta-sorta espainiarrarekin jokatzen den jokoa da, bereziki, apustu eta baza jokoa.

Julepe jokoan, 5 edo 6 jokalarik hartzen dute parte, bakarka jokatzen dutelarik. Bost jokalarik parte hartzen dutenean karta-sortatik bikoak kentzen dira.

Helburua

Joko honen helburua, ahalik eta tanto gehien (mundu errealean diru gehien) lortzea da. Tanto hauek tapetearen erdian kokatzen den plater batean bilduko dira esku bakoitzean.

Ohitura denez, julepe jokora diru kopuru txikiekin jokatu izan ohi da, helburua, esku bakoitzean gutxienez bi baza irabaztea izanik; honi, julepe egitea deritzo. Ludotekan aurretik erabakitako esku kopuru finko batetara jokatzen da, hauen amaieran tanteo altuena duenak partidaren irabazlea delarik.

Jokoaren garapena

Partida eta eskualdien hasiera

Esku bakoitzean, banatzaileak bere ezkerrean duen jokalariari karta-sorta emango dio honek ebakitzeko, eta jarraian 5 karta emango dizkio jokalari bakoitzari. Banaketa amaitzerakoan, karta-sortako hurrengo karta altxatu eta ikusgai utziko du, karta hau izanik esku horretan triunfoaren paloa markatu duena.

Postre den jokalariak (banaketako azken karta jasotzen duena, hau da, banatzailea bera), jokatzekotan triunfoa markatzen duen karta hartzen du.

Jokalari bakoitzak bere txandan esku hori jokatuko duen edo paso egingo duen adieraziko du.

Eskua ez da jokatuko, jokalari guztiek paso egiten badute.

Aurkari guztien artetik bakarrik batek erabakitzen badu jokatzea, postrea den jokalaria behartuta egongo da jokatzera.

Triunfoa markatzen duen karta batekoa baldin bada, eta postre den jokalariak jokatzen ba du behartuta izan gabe, 3 baza irabaztera behartuta dago julepe egin ahal izateko, normalean behar izaten diren 2en ordez.

Bakarrik azkeneko jokalariak erabakitzen badu jokatzea, lehenengoak bazetaren defentsa egin beharko du. Azken honek, apustu egin duenaren aurka jokatu beharko du esku horretan platerean dauden tantoak defendituz. Hortaz, bere helburua ez da izango julepe beretzako egitea, apustu egin duenak galtzea edota ahalik eta tanto gutxien berekin eramatea baizik. Defentsa honetarako 6 karta jasoko ditu karta-sortatik.

Karta aldaketa

Jokalariek txandaka karta aldaketa burutzen dute; banatzaileak triunfoa berekin hartzea erabaki badu, karta aldaketan karta bat gutxiago jasoko du, eragiketa amaieran 5 kartakin geratuz.

Bazetaren defentsa gertatzen denean, defentsa hau burutzen duenak karta bat botako du eta ordainetan ez du bat ere jasoko.

Karta-sorta amaituz gero, gainontzeko jokalariek aurretik utzitako kartak erabiliko dira falta direnak banatzeko.

Kartak jokatu

Esku bateko 5 bazak tute jokoaren arau berdinak jarraituz jokatuko dira.

Nahiz eta julepe jokoan mundu errealean diruarekin jokatu, Ludotekan moldaketa bat egin da tanteo bat eramanez jokatu ahal izateko.

Jokalariak 500 tantoekin hasten dute partida.

Esku bakoitzaren hasieran, platera hutsik badago, jokalari bakoitzak 20 tanto jarriko ditu platerean. Postre den jokalariak beti beste 20 tanto gehituko ditu esku bakoitzean, edozein izanik platerean dagoen tanto kopurua.

Ez jokatzea erabakitzen duten jokalariek ez dute bere tanteoan aldaketarik jasaten.

Beharrezkoak diren 2 bazak irabaztea lortzen ez duten jokalariek julepe jasotzen dute, hau da, zigor bezala platerean dauden adina tanto galtzen dute. Tanto kopurua hau julepe egitea lortu duten jokalarien artean banatuko da.

Jokalariren batek julepe jasotzen badu, platereko kopurua mantenduko da, hau da, eskuak jokatu ahala kopurua handitzen joango da. Bi jokalarik bakarrik jokatzen badute, eta biek julepe egitea lortzen badute, platerean dagoena elkarren artean banatuko dute.

Ezta jokalari batek ez badu julepe egitea lortzen, platerean dagoen kopurua handitzen da, hurrengo eskuaren balioa ere handitzen delarik.

Bazetaren defentsa burutzen duen jokalariak julepe lortzen badu, saria platerean mantenduko da. Galduz gero, ez du platerera ezer gehitu beharko.

Julepe jaso ondoren puntuazio negatiboarekin geratzen dena, partidak kanporatua izango da.

Jokoaren bukaera

Partida osatzen duten eskuak jokatu eta gero tanto gehien dituena izango da partidaren irabazlea.

Berdinketa egonez gero lehenengo posturako, irabazle bakar bat egon arte hainbat esku jokatuko dira jarraian.

    Ludotekan jokatu

    Online jokatu beste jokalariekin

    Jokatu bakarrik: julepe

    Informazio gehiago

    Julepe - Reglamento de Naipes - Acanomas

    Julepe - Reglas del juego en PDF - Fournier

    Wikipedia - Julepe (juego de naipes)

    Gora

    Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra