Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

516 jokalari konektaturik

Ludotekako laguntza orokorraLudotekako laguntza orokorra


1. Zer da Ludoteka.com?

7. Jokatzeko arazoak?

2. Ludo+

8. Ordainketa moduak

3. Joko gunea

9. SMS mezuen jazoerak eta berreskuratzea

4. Txapelketen ezaugarri eta arauak

10. Ohiko galderak

5. Puntuazio sistema

11. Lege-oharra. Ludoteka.com erabiltzeko baldintza orokorrak

6. Ludomail

12. Erabilera arauak eta aholkuak


3. Joko gunea


Joko guneko funtzionaltasunak

Partida eta jokalarien bilatzaile sistema

Partidak

Hasi eta sartu

Etenaldiak eta konexio galtzeak

Berriz jokatu

Denbora mugak

Partidako aukerak

Joko guneko funtzionaltasunak

Joko gunean, partidak jokatu eta ikusi, gainontzeko jokalariekin txateatu eta ondoren azaltzen diren bestelako funtzionaltasunak burutu daitezke:

  • Partida berri bat ireki Partida berri bat ireki edo partida berri bat jokalari konkretu bati eskaini.
  • Jokalari bat bilatu Jokalari bat bilatu: joko gunean dagoen jokalari konkretu bat bilatzeko balio du.
  • Gogoko dituzun jokoak Joko guztien artean aukeratu itzazu zeintzutara jokatu nahi duzun .
  • Biltzeko gunea erakutsi Biltzeko gunea erakutsi: partida eta jokalarien selekzioa duten panelak erakutsi.
  • Jokalari eta partida guztiak zerrendatu Joko gunean dauden partida eta jokalari guztiak zerrendatzen ditu.
  • Txat guneak Txat guneak.
  • Txat pribatuak Txat pribatuak: Jokalari konkretu batekin txateatu.

Partida eta jokalarien bilatzaile sistema

Bilatzaile sistemak panel nagusian erakusten du joko gunean dauden jokalari eta partida guztien artean, jokalari bakoitzarentzat interesgarrienak izango direnen azpimultzoa erakutsiko du, berak adierazitako lehentasunak kontutan hartuz.

Jokalariak bilatzaile sistemari azaldu behar dio zeintzuk diren bere lehentasunak ahalik eta modu zehatzenean ondorengo atal bakoitzean:

  • Gogoko dituzun jokoak Gogoko dituzun jokoen panela: Jokalariak gogoko dituen jokoak zeintzuk diren adieraziko du, bilatzaile sistemak jokalari eta partidak erakusterako orduan lehentasuna eman diezaien joko hauei.
  • Gogoko dituzun jokalariak Gogoko dituzun jokalarien zerrenda: Jokalariak, joko gunean topatu nahi dituen jokalarien izenak zerrenda honetan sartuko ditu.
  • Gogoko ez dituzun jokalariak Gogoko ez dituzun jokalarien zerrenda: Jokalariak, joko gunean topatu nahi ez dituen jokalarien izenak zerrenda honetan sartuko ditu. Era berean, jokalari hau ez zaio zerrenda honetako inori inoiz azalduko.
  • Bilatzaile sistemak erakusten duen selekzioari aplikatu daitezkeen filtroak. Filtro hauek jokalari eta partiden selekzioa fintzen dute baldintza murriztaileak gehituz:
    • Jokalari gogokoenak: Bilatzaileak joko gune berean konektaturik dauden jokalari gogoko guztiak erakutsiko ditu.
    • Nire jokoak bakarrik: Bilatzaileak, gogokoenak bezala markaturik ez dauden jokoen partidarik EZ du erakutsiko.
    • Jokalari libreak bakarrik: Bilatzaileak EZ du jokalarien panelean erakutsiko jokatzeko libre ez dagoen jokalaririk.
    • Ludo+ jokalariak: Bilatzaileak lehentasuna emango die Ludo+ duten jokalariei, jokalarien panela erakusterako orduan.
    • Jokatzeko partidak bakarrik: Bilatzaileak EZ du hasita dauden partidarik erakutsiko.
    • Partida lehiakorrak bakarrik: Bilatzaileak EZ du modu lehiakorrean ireki ez den partidarik erakutsiko.
    • Bakarrik txat_gunea: Bilatzaileak EZ du jokalariaren txat gune berean ez dagoen jokalaririk erakutsiko. Aukera hau bakarrik ikusgai egongo da jokalaria txat gune batetan baldin badago.
  • Joko gunerako konfigurazio aukerak Bilaketa, baimen eta bistaratze opzio ezberdinen panela:
    • "Jokatzeko proposamenak jasotzen utzi".
    • "Txat pribatua gogokoenekin hitz egin".
    • "Txat pribatua guztiekin hitz egin".
    • "Lehioa aktibatu norbaitek eskaintza egiterakoan".
    • "Txat panela aktibatu mezu bat jasotzerakoan".
    • "Soinua entzun norbaitek eskaintza egiterakoan".
    • "Mailak erakutsi puntuazioen ordez".
    • "Topatzen zaila izan nahi dut": Jokalariak aukera hau aktibatzen duenean, bera jokalari erizpideen bidez topatzeko aukerak anulatzen ditu (jokalari gogokoenen zerrenda jokalari gogokoenen zerrenda eta jokalari bilatzailea jokalari bat topatu ), eta beraz, beste jokalarien lehentasunekin bat egiten duen partida batetan dagoenean edo txat gune batetan dagoenean bakarrik izango da ikusgarri.

Bilaketarako erabiltzen diren lehentasun hauek automatikoki gordetzen dira eta joko gunerako hurrengo konexioetarako mantenduko dira.

Erabiltzaile bakoitzak bere lehentasunak aldatzen dituen bakoitzean, sistemak berehala lehentasun berriei egokitzen zaien partiden eta jokalarien azpimultzoa bilatuko ditu.

Lehentasunen formularioak eta partidak, joko guneko leihoaren barnean kargatuko dira panel ezberdinetan.

Beste guneetan dauden jokalariak aurkitzeko, gogoko dituzun jokalarien zerrenda erabili dezakezu (), eta baita jokalari bat bilatzeko tresna ere().

Partidak

Hasi eta sartu

Partida bat jokatzeko hiru aukera daude:

  • Jokalari zehatz bati eskaini edo jokalariren baten eskaintza onartuz; aukera hau soilik bi jokalarirentzako jokoetan zilegi da.
  • Partida bat ireki eta jokoak eskatzen duen jokalari kopurua adina erabiltzaile sartu arte itxaron. Kasu honetan, jokatzeko adostuta daudenek pasahitza erabiltzeko aukera dute, beste jokalarien partidarako atzipena ekiditeko.
  • Beste jokalari batek irekitako partida batetan sartu.

Partida behin irekita dagoenean, inork ez du inor onartzeko ala kanporatzeko botererik izango. Arauak honako hauek izango dira:

  • Edozein jokalariri partidarako sarrera soilik pasahitzarekin debekatu daiteke, edo baita kasu batzuetan ere, modu lehiakorra aktibaturik edukitzeagatik. Ezin izango da jokalaririk kanporatu, ezta txat-aren erabilera debekatu ere.
  • Mailagatik mugatzeko aukerari esker, partidaren barruan dauden jokalarien puntuaketatik gertu dauden jokalariei parte hartzeko aukera ematen da. Honela, partida orekatuagoa izango da ahal den heinean. Partidan sartzeko eskatzen den maila gertutasuna, jokoan parte hartzeko libre dauden jokalari kopuruaren (geroz eta jokalari gehiago, orduan eta gertutasun maila altuagoa), eta joko motaren (zorteak eragina asko badu, puntuaketak ez dute zergatik hain gertukoak izan behar) arabera dago
  • Partidakoa ez den edozein partida begiratu ahal izan dezan, beharrezkoa da jokalari guztiek honetarako baimena aktibaturik edukitzea. Gainera, partidako edozein jokalarik begirale konkretu bat kanporatu dezake edozein unetan.
  • Begiraleek txateatu ahal izateko, jokalari guztiek baimena aktibaturik izan beharko dute.

Etenaldiak eta konexio galtzeak

  • Partida behin hasita dagoenean, jokalariak ezin dira ordezkatuak izan.
  • Jokalari batek partida isten duenean, joko gunean konektaturik jarraituz gero, partidara itzultzeko aukera galtzen du. Jokalari bat arrazoi honengatik partidan bakarrik geratzen bada, partida une horretan bertan amaituko da, bera irabazletzat hartuz.
  • Partidak etenaldi batean egon daitezke jokalariek hala adosten badute ( ).
  • Jokalariren bat joko gunetik deskonektatzen bada, sistemak partida amaitzen den arte bere lekua erreserbatuko dio, nahiz eta partida jokoan jarraitu ala etenaldi egoeran egon. Jokoan dirauen bitartean, robot batek hartuko du falta den jokalariaren lekua. Hau ez da bi jokalarirentzako jokoetan gertatuko.
  • Jokalariek ez badute etenaldi bat adosten, partidak jokoan jarraituko du gutxienez bi jokalari jokatzen dauden bitartean. Bikotekako edo taldekako joko bat bada, gutxienez talde edo bikote bakoitzeko batek egon beharko du. Bestela, etenaldia automatikoki aktibatuko da, falta den jokalaria berriz konektatzearen zain.
  • Etenaldi bat automatikoki aktibatzen denean, zain geratzen den jokalariak bukatutzat eman dezake partida. Kasu honetan sistemak emaitza bat emango dio partidari, jokalaria zain egon den denboraren eta partidaren garapenean honek zuen abantaila ala desabantailaren araberakoa.
  • Sistemak, zerbitzariarekin zerikusia duen konektibitate arazoren batek ondorioztatutako erabiltzaile askoren konexio arazoak detektatzen badu, arrazoi honengatik etenda dauden partidak ez dira inoiz galdutzat emango konexioa galdu duten jokalari horiei, berriz ere konexioak beren egoera onera bueltatzen diren arte.

Berriz jokatu

Partida bukatzerakoan, berriz jokatzeko aukera ematen da partidaren leihotik atera gabe. Aukerak honako hauek dira:

  • Bi jokalarirekin, berriz jokatzeko aukera dago, egoera berdinean, edo aukerak aldatuz, edo baita joko desberdin bat aukeratuz ere.
  • Bi jokalari baino gehiagorekin, berriz jokatzeko aukera dago ere, baina soilik aukera eta egoera berdinekin. Jokalarietako batek berriz jokatzeko aukerari ematen dionean, gainontzekoek segundu gutxi batzuk dituzte intentzio berdina adierazteko. Denbora hau iragan eta gero, berriz jokatzeko aukera sakatu ez duena begirale izatera pasako da, eta bere lekua beste edozein jokalarik hartu ahal izango du.

Denbora mugak

Partida bat erantzun denborako mugarekin irekitzen denean, eta jokalariak denbora hori agortzen badu, honakoa gertatuko da joko motaren arabera:

  • Taula jokoetan, partida galtzen da.
  • Karta joko eta partxis jokoan, ordenadoreak ausazko mugimendu bat egingo du.

Partidako aukerak

Partidan zehar ondoren eragiketak egin ahal izango dira:

  • Zenbait jokotan, aukera bakarra dagoen kasuetarako ordenadoreak automatikoki mugimendua burutuko du ( )
  • Partida galdutzat eman ( )
  • Partida berdinketarekin bukatzeko eskaintza egin ( )
  • Partida baliogabetzeko eskaintza egin ( )
  • Gogaikarria izaten ari den partaideren baten mezuak ez bistaratu ( )

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra