Jatorria Piet Heinek eta John Nashek asmatutakoa da, 1942an. Deskribapena Erronbo itxurako taula baten gainean jokatzen da, irudian ikusten den bezala; parte hartzen duten bi jokalariek fitxak erabiltzen dituzte (bakoitzak kolore batekoak); fitxa hauek txandaka ipintzen dituzte taularen gainean.
Helburua Jokoaren helburua taularen bi kolore berezko aldeen artean ilara bat eraikitzea da; bi aldeak elkartzen dituen lehen jokalariak irabazten du partida. Jokoaren garapena Zozketa egiten da jokalari bakoitzak zein kolore erabiliko duen erabakitzeko. Fitxa beltzak dituena egiten du lehenengo mugimendua. Mugimenduak txandaka egiten dira; mugimendu bakoitzeko fitxa bakar bat ipintzen da taulan; jarritako fitxak ezin dira mugitu. Jokalariek duten fitxa kopurua ez dago mugaturik, beraz, jokalarietako batek garaipena lortu arte taulan fitxak gehitzen jarraituko dute. Teorikoki, joko honetan hasierako mugimendua egiten duenak abantaila du. Horregatik, irabazteko aukerak parekatzeko, lehenengo mugimendu hori egin ondoren, beste jokalariak (fitxa txutiak dituena) mugimendua egin ordez koloreak trukatu ditzake; kasu honetan berak kolore beltza hartzen du eta besteak (dagoeneko mugimendua egin duena) berriro mugitu behar du, baina oraingoan kolore txuria erabiliz.
Jokoa aztertu Jokatu bakarrik: hex
Informazio gehiago Hex Strategy Hex game information center Gora
|