Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

1921 jokalari konektaturik

HavannahHavannah


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Havannah: Jokoaren argazkia

Jatorria

Havannah jokoa Christian Freeling holandarrak asmatutako taula-joko bat da.

Deskribapena

Havannah jokoan bi jokalari elkar lehiatzen dira hexagono forma duen taula batetan; taulako laukitxoak ere hexagonalak dira. Taularen aldeak dituen laukitxo kopuruak balio ezberdinak eduki ditzake.

Hemen eskeinitako bertsioan, 8 edo 10 laukiko aldeak dituen taula erabiltzerik badago

Pieza txuriak eta beltzak erabiltzen dira.

Helburua

Jokoaren helburua fitxa lerro kateatu bat osatzea da baina ondorengo 3 formetako bat izanik:

  • Zubia: taulako 6 ertzetako bi edozein lotzen dituen lerroa.
  • Y: Taulako 6 aldetako 3 elkarlotzen dituen lerroa. Kontutan hartu behar da ertzetako laukitxoak ez direla inongo aldetako parte.
  • Eraztuna: Lerroaren bi ertzak elkartuz eta beti bere barruan laukitxoren bat edukiz (hutsa ala edozein koloreko fitxa batekin) osatzen den forma.

Jokoaren garapena

Fitxa beltzak dituena egiten du lehenengo mugimendua.

Mugimenduak txandaka egiten dira; mugimendu bakoitzeko fitxa bakar bat ipintzen da taulan; jarritako fitxak ezin dira mugitu.

Jokalariek duten fitxa kopurua ez dago mugaturik, beraz, jokalarietako batek garaipena lortu arte taulan fitxak gehitzen jarraituko dute.

Teorikoki, joko honetan hasierako mugimendua egiten duenak abantaila du. Horregatik, irabazteko aukerak parekatzeko, lehenengo mugimendu hori egin ondoren, beste jokalariak (fitxa txutiak dituena) mugimendua egin ordez koloreak trukatu ditzake; kasu honetan berak kolore beltza hartzen du eta besteak (dagoeneko mugimendua egin duena) berriro mugitu behar du, baina oraingoan kolore txuria erabiliz.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: havannah

Informazio gehiago

Mindsports - Havannah

Wikipedia - Havannah

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra