Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

1250 jokalari konektaturik

GolfoGolfo


Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Nola burutzen dira apustuak?

Kontabilitatea

Jokoaren bukaera

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Golfo: Jokoaren argazkia

Deskribapena

Golfo jokoa, espainiar karta joko bat da. 48 kartako karta-sortarekin jokatzen da, baina figurak, batekoak eta bikoak kenduta, hau da, 3tik 9rako kartakin (guztira, 28 kartakin).

3 jokalarik hartzen dute parte, bakarka jokatuz.

Helburua

Jokoaren helburua ahalik eta tanto gehien lortzea da, jokoa hasi aurretik erabakitako esku kopurua jokatzen den heinean, hauetan egiten diren apustuen bitartez.

Aurretik erabakitako esku kopuru adina jokatzen dira. Esku bakoitzean 4 apustu erronda egongo dira eta hauek eskuaren amaieran erabakiko dira.

Apustuak, jokalari bakoitzak dituen 5 kartek osatzen duten jokaldiaren arabera burutzen dira. Jokaldi hauek baloratzeko, palo bereko karten indizeak batzen dira. 5 kartak palo berekoak direnean, balio handieneko lauak bakarrik hartuko dira kontutan.

Balio handieneko jokaldia duen jokalaria izango da apustuaren irabazlea. Berdinketaren kasuan, esku dagoenak irabaziko du.

Jokaldirik onena beraz, palo bereko 6,7,8 eta 9arekin (30 puntu) eta esku izatearekin lortzen da. Jokaldi hau trabuko izenarekin ezagutzen da.

Jokoaren garapena

Esku bakoitzean, kartak banatzen dituenak bere ezkerrean dagoen jokalariari emango dio karta-sorta ebakitzeko, eta jarraian jokalari bakoitzari bi karta emango dizkio.

Bi karta horiekin, jokalariek apustu erronda bat burutuko dute.

Lehen apustu erronda hau amaitu ondoren, beste hiru karta banatzen zaio jokalari bakoitzari, guztira 5 dituztelarik. Ondoren, bigarren apustu errondari ekingo zaio.

Bigarren apustu erronda amaitu eta gero, jokalariek karta aldaketa bat burutu ahal izango dute (nahi adina kartagatik), beti ere jokoaren txanden ordena jarraituz. Banatzaileak karta-sortako kartekin ordezkatuko ditu jokalari bakoitzak botatako kartak.

Deskartearen ondoren hirugarren apustu erronda egingo da.

Hirugarren apustu erronda amaitzerakoan, bigarren karta aldaketa burutu ahal izango dute.

Normala izan ohi da karta aldaketa hauetan karta-sorta agortzea eta ondorioz jokalariren bat kartak aldatu ezinik geratzea.

Bigarren karta aldaketa hau eta gero, jokalariek laugarrena eta azkena izango den apustu errondari ekingo diote.

Nola burutzen dira apustuak?

Apustu erronda bakoitzean jokalariek adieraziko dute apustu egin nahi duten ala ez, bakoitzak dituen tantoak erabiliz.

Jokalari bakoitzak txanda ordena jarraituz:

  • Esku baldin bada, edo aurreko jokalariek ez badute apusturik burutu erronda horretan, paso egin edo apustu berri bat burutzen duen adierazi beharko du.
  • Aurretik eginiko apusturen bat existituko balitz, onartu, baztertu edo igotzen duen adierazi beharko du.

Apustu bat baztertzen duen jokalariak une horretaraino esku horretan apustutakoa galdu egingo du, eta ez du esku horretan gehiago parte hartuko hori bera amaitu arte.

Kontabilitatea

Nahiz eta errealitatean golfo jokora jokatzerakoan diruarekin apustu egin (poker jokoan egiten den antzera), Ludotekarako moldaketa bat egin da, tanteo batekin jokatu ahal izateko.

Partidaren hasieran jokalari guztiek apustu egiteko tanto kopuru bera edukiko dute. Kopuru hau, partidaren zehar galdu daitekeen tanto kopuru maximoaren berdina izango da.

Esku bakoitzearen hasieran jokalari bakoitzak 5 tanto jokatzen ditu automatikoki.

Jokalari bakoitzak esku bakoitzean egin dezakeen apustu totalaren limite maximoa 100 tantokoa da. Hortaz, jokalari bakoitzak partidaren hasieran duen tanto kopurua, jokatuko den esku kopurua 100gatik biderkatuz lortzen dena izango da.

Esku bateko apustu erronda bakoitzak limite maximo bat izango du, baina hauek akumulatuak izango dira eskuaren zehar: lehenengo errondarako 25 puntutakoa, bigarrenerako 50ekoa, hirugarrenerako 75ekoa eta laugarrenerako 100ekoa.

Jokoaren bukaera

Partidaren esku guztiak jokatu ondoren tanto gehien dituena izango da irabazlea.

Berdinketa egonez gero lehenengo posturako, irabazle bakar bat egon arte hainbat esku jokatuko dira jarraian.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Golfo

Informazio gehiago

Golfo - Reglamento de Naipes - Acanomas

Reglas del juego de cartas Golfo - hobbyocio

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra