Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

251 jokalari konektaturik

Lotu bostLotu bost


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Ludotekan jokatu

Lotu bost: Jokoaren argazkia

Jatorria

Joko hau Japonen sortutakoa da, bere jatorria konplexua den aintzineko Go jokoan dago (dena den, bi jokoek fitxetan eta taulan bakarrik dute elkarren antza). Europan 1880ko hamarkadan sartu zen.

Joko honek aldaera asko ditu, mugimenduen mugak eta harrapaketak egiteko aukerak direla eta. Hemen eskainitako aldaera, zabalduena eta ikasteko errezena da.

Deskribapena

19 lerro eta 19 zutabetan banatuak dauden 361 lauki dituen taula handi bat erabiltzen da. Bi jokolarik hartzen dute parte eta bakoitzak kolore ezberdineko fitxak ditu.

Helburua

Bost fitxekin lerro zuzen bat egiten duen lehenengo jokalariak irabazten du partida; lerroa, bertikala, horizontala edo diagonala izan daiteke.

Jokoaren garapena

Fitxa beltzak dituenak hasten du partida, eta mugimendu bakoitzaren ondoren aldatzen da txanda.

Mugimendua taulan fitxa berri bakar bat sartzean datza, libre dagoen edozein laukitan; aurretik sartutako fitxak ezin dira mugitu.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: lotu bost

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra