Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2325 jokalari konektaturik

GoGo


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren hasiera

Jokoaren garapena

Libertateak eta lurraldea

Harrien harrapaketak

Harriak ipintzerako orduan dauden mugak

Jokoaren bukaera

Harri hilak eta bizidunak

Puntuaketaren zenbaketa

Komi

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Go: Jokoaren argazkia

Jatorria

Ekialdean jatorria duen joko hau seguruenik Txinan sortu zen duela 4000 urte inguru eta beranduago Korea eta Japoniara zabaldu zen. Txinan Weiqi bezala ezagutzen da, Japonian Igo eta Baduk Korean; Mendebaldean aldiz, Go bezala ezagutzen den joko hau, ez zen jokatua izan XIX. mende bukaerararte. Gaur egun, mundu osoan zabaltzen ari da, bere ospea gero eta gehiago areagotuz.

Deskribapena

19x19 lerro dituen taula huts batean jokatzen da, nahiz eta maiz txikiagotan ere jokatu (13x13 eta 9x9 adibidez), jokoan hasten ari direnak batez ere. Parte hartzen duten bi jokalariek harri anitz dituzte kolore txuriko eta beltzekoak hurrenez hurren, taulan jartzen joango direnak.

Helburua

Jokoaren oinarrizko helburua, hutsik dauden eskualdeak norberaren harriekin inguratuz lortzen diren lurraldeak eskuratzean datza; harrapaketak burutzea ez da helburu nagusia, baina lurraldeak eskuratzeko balio du. Puntuaketarik altuena lortzen duenak irabazten du, eta hau azken finean lurralderik zabalena izatearekin loturik doa.

Jokoaren hasiera

Hasiera batean, joko taula hutsik dago. Harri beltzak dituen jokalaria izango da hasiera emango diona, eta ondoren elkarren txandan arituko dira.

Baita ere handicap-arekin jokatzeko aukera dago: jokalaririk indartsuenak 2 eta 9 harri bitarteko abantaila eskainiko dio aurkariari; kasu hauetan jokalaririk ahulenak harri beltzekin jokatuko du, eta abantaila harriak partidaren hasieran taulako ebakipuntu zehatz batzuetan kokatuko dira, ondoren harri txuriekin jokatzen duen jokalariak partidako lehen mugimendua burutzen duelarik.

Ludoteka.com-en partida lehiakorretan soilik jokatu ahal izango da handicap-arekin

Jokoaren garapena

Mugimendu bakoitza, taulako ebakipuntu batean harri bat ipintzean datza; inoiz ez jadanik jarrita dauden harrietako bat mugitzea.

Libertateak eta lurraldea

Jokoaren dinamika eta helburuak ulertzeko, lehenengo kontzeptu batzuk definitu behar dira:

  • Libertateak: harri bakar bat edo multzo baten ondoz ondoko (bertikalean ala horizontalean) okupaturik ez dauden ebakipuntuak.
  • Lurraldea: Kolore bereko harriz inguraturik dauden ebakipuntu libreek, kolore horrekin jokatzen duen jokalariaren lurraldea dela esango da.

Harrien harrapaketak

Harri multzo bat harrapatua izango da, libertaterik gabe gelditzen denean, hau da, aurkariaren harriekin guztiz inguratuak izan direnean, barruan hutsunerik egon gabe.
Ondorengo irudian 6 harri txuriak harrapatuak izateko egoeran daudela ikus daiteke:

Harri isolatu baten kasu partikularrean, aurkariaren lau harriengatik inguratua izan denean harrapatua izango da; harria taularen albo ala izkin batean baldin badago, aurkariaren 3 ala 2 harri nahikoa izango dira inguratua izateko.

       

Harrapaturiko harriak joko taulatik kanporatzen dira.

Harriak ipintzerako orduan dauden mugak

Bi arrazoi daude harri baten ipintzea eragotzi dezaketenak:

  • Suizidioa: debekatua dago harri bat libertaterik gabe geratuko den puntu batean ipintzea, edo libertaterik gabe geratuko den kate baten parte hartuko balu ere, harri mugimendu horretan harrapaketarik egiten ez bada.
    Irudian, harri txuri bat ipini ezin daitekeen ebakipuntu bat ikus daiteke:

  • ko-aren erregela: debekatua dago partida aurreko egoera batera itzuli araziko lukeen mugimendurik burutzea. Erregela hau maiz aplikatzen da, harrapaketa bat burutu duen harri bat ipini eta jarraian harrapatua izan daitekeenean, harrapatua izan den harriaren posizioan harri bat ipiniz; honek egoera zikliko bat ekar lezake.
    Ondoren, ko egoera bat azaltzen da:

     

Jokoaren bukaera

Partida, bi jokalarien arteko adostasun baten bidez amaitzen da. Bietako batek lurralde gehiago lortzea, aurkariaren harri gehiago harrapatzea edo aurkariaren lurraldea murriztea ezinezkoa dela uste duenean, paso egin behar du taulan harri bat ipini ordez.

Partida bukaerako protokoloa hasten da, bi jokalariek elkarren ondoren paso egiten dutenean.

Harri hilak eta bizidunak

Bukatzerakoan, jokalariek erabakitzen dute zein harri izango lirateke harrapatuak partidak jarraituko balu. Harri hauei, harri hilak deritzaie, eta harrapatuak izango dira puntuaketaren zenbaketaren aurretik.

Jokalariak adostasun batera iristen ez badira harri bizidun eta hilen erabakian, partidaren jokoari berriz ekingo zaio.

Ludoteka.com-en, paso egiten duen lehen jokalaria izango da bi jokalarien harri hilak markatuko dituena; aurkariak bere adostasuna adierazi dezake edo bestela hildako harriak markatuko ditu. Bietako inork besteak proposatutakoa onartzen ez badu, jokoak berriz ere jarraituko du.

Jokoa berriz hasi bezain laister, bi jokalariek berriz ere paso egiten badute harririk ipini gabe, zenbaketa burutuko da harri guztiak bizirik daudela kontsideratuz.

Puntuaketaren zenbaketa

Nahiz eta go jokoan oinarrizko arauak amankomunak izan, jokatzen den tokiaren arabera dauden erregela ezberdinez arautzen diren atal batzuk daude; hauek ez dute jokoaren dinamikan eta estrategian eraginik. Atalik nabarmenena, puntuaketaren zenbaketa burutzeko modua da; orokorrean, bi modu daude:

  • Eremuaren araberako zenbaketa: hau erregela txinatarretan erabiltzen den metodoa da. Jokalari bakoitzak, taulan ipinita dituen harri bakoitzagatik eta bere lurraldeko ebakipuntu bakoitzagatik puntuatuko du.
    Jokoa praktikatzen hasten denean errazago ulertzea eta jokalarien desadostasunak bukaerako emaitzan eraginik ez izatea izan daitezke honek dituen abantailarik nabarmenenak.
  • Lurraldearen araberako zenbaketa: erregela japoniarretan erabilia. Burututako harrapaketa bakoitzeko eta lurraldeko ebakipuntu bakoitzeko puntu bat zenbatzen da.
    Gehien erabiltzen den sistema da, eta abantail bezala esan daiteke jokalariei behar baina harri gehiago ez jartzera behartzen zaiela partidaren amaieran, puntuaketan ondorio txarrik izan ez dezan. Internet bidez jokatzen denez, badu eragozpen bat: jokalari batek harri hilen erabakian bere desadostasuna adierazi dezake, aurkaria mugimendu gehigarriak egitera behartuz, eta ondorioz honen bidez puntuaketan abantaila lortuz.

Ludotekan bi puntuaketa sistemak erabili daitezke. Erregela japoniarrak aukeratzen direnean, eta harri hilak erabakitzerako orduan desadostasun egoerak ematen direnean, programak, lurralde barruko aurkariaren harriak harrapatu ahal izateko mugimendu gehigarriak egitera behartuta dagoen jokalaria behar adina puntuekin konpentsatuko du.

Komi

Hainbat jokotan bezala, jokoari hasiera ematen dionak abantaila du; hau konpentsatzeko, aurkariari komi izeneko puntu kantitate bat ematen zaio.
Abantaila hau, erabilitako erregelak, taularen tamaina eta esperientziadun jokalariek jokatutako partidekin burutatuko estatistika analisiaren emaitzen arabera doitua izan ohi da. Berdinketak burutu ez daitezen, balio hamartar bat dauka, eta 6 balioaren inguruan egon ohi da.

Ludoteka.com-en partida lehiakorren kasuan komi-ren balioa beti 5.5ekoa izango da.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: go

Informazio gehiago

Acanomas: Go

American Go Association

Asociación Española de Go

European Go Federation

GOPRAT

Página personal de Carlos García

Página personal de Joan Pons Semelis

¿Cómo se juega al go?

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra