Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2414 jokalari konektaturik

GiñoteGiñote


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Partida eta esku bakoitzaren hasiera

Eskuaren lehenengo fasea

Altxaldiak eramatea

Karta aldaketa

Eskuaren bigarren fasea

Kantikoak

Puntuazioa

Jokoaren bukaera

Tutearekiko desberdintasunak

Ludotekan jokatu

Giñote: Jokoaren argazkia

Jatorria

Giñote, espainiar karta-sortarekin jokatzen den tute familiako jokoa da. Besteetan bezala, helburua bazak biltzen joatea da, horretarako beste paloen gainetik gailentzen den paloa (triunfoa bezala ezagutzen dena) erabiliz. Joko hau, Aragoi eta inguruetako lurraldeetan bereziki jokatzen da.

Deskribapena

Tute jokoa ezagutzen baduzu, Giñote jokoa berehala ezagutzea oso erraza egingo zaizu bi jokoen arteko diferentziak kontsultatzen badituzu

40ko espainiar karta-sorta erabiltzen duen jokoa da.

Bikoteka eta lau pertsonen artean jokatzen da.

Giñote jokoaren arauak tute jokoarenekin duten antzekotasuna dela medio, ondorengo azalpenetan erreferentziak egingo dira aipaturiko jokoaren arauei.

Helburua

Jokoaren helburu orokorra, hasieran hitzartutako "koto" kopurua aurkariek baino lehenago irabaztean datza. "Koto" hauetako bat lortzeko, 3 esku/puntu lortu beharko dira. Esku bakoitza irabazteko aldiz, ahalik eta puntu gehien lortu behar dira, baza bakoitzean jasotzen diren kartek dauzkaten puntuak batuz; beraz, ahalik eta baza kopuru gehien irabazten saiatu behar da, baina puntu askoko kartak dituzten bazak batez ere. Karten balioak ondorengo hauek dira: batekoa (11 puntu), hirukoa (10 puntu), erregea (4 puntu), txanka(3 puntu) eta zaldia (2 puntu). Gainontzeko kartek ez dute balio puntuagarririk.

Baza bakoitzeko karta garailea zein den jakiteko, palo bereko karten artean dagoen hierarkia bat dago, eta honako hau da balio handienetik txikienera: Batekoa, Hirukoa, Erregea, Txanka, Zaldia, Zazpikoa, Seikoa, Bostekoa, Laukoa eta Bikoa. Era berean, paloen arteko hierarkia bat badago: baliorik handieneko paloa triunfoa da (esku bakoitzean aldatzen da), bigarrena baza ireki duen kartaren paloa izango da (baza bakoitzean aldatzen da), eta azkenik beste bi paloak egongo dira.

Jokoaren garapena

Esku bakoitzak bi zati edo fase desberdin ditu. Aurrenekoan Brisca jokoaren oso antzekoak diren arauak jarraitzen dira, eta bigarrenean aldiz Tutearen arauen antzekoak direnekin.

Partida eta esku bakoitzaren hasiera

Zozketaz erabakitzen da kartak hasieran nork banatuko dituen; bere eskuinean dagoena esku izango da.

Ondorengo eskuetan, aurrekoan azken hamarrak eraman dituen jokalariaren eskuinekoa izango da eskua.

Jokaldi bakoitzean banatzen duenak bere ezkerrekoari ematen dio karta-sorta mozteko, eta 6 karta banatzen ditu banaka-banaka jokalari bakoitzari bere eskuinetik hasita; banaketa bukatzerakoan, karta sortako hurrengo karta uzten du ikusgai sortaren alboan; karta horrek triunfoa zein izango den adieraziko du.

Esku bakoitza 10 bazataz osaturik dago. Baza bat jokalari bakoitzak bere txandan jaurtitako kartarekin osatzen da. Baza bat burutzen den bakoitzean, bere irabazlea izango da baza osatzen duten kartak jasoko dituena.

Eskuaren lehenengo fasea

Sortan kartak geratzen diren bitartean (lehen lau eskuetan zehar), esku dagoenak bere karta bat jaurtiko du tapetearen erdigunera (berak nahi duena), eta besteek, ezkerretik eskuinerako ordenean, berdina egingo dute, bota behar duten kartaren aukeraketan inongo arau eta erregelarik jarraitu behar izan gabe.

Altxaldiak eramatea

Altxaldia triunfo baliotsuena botatzen duen jokalariak lortzen du, eta tapete gainean triunforik izan ezean, altxaldia ireki edo hasi duen kartaren palo bereko kartarik baliotsuena botatzen duenarentzat izaten da.

Eskualdi berean, hurrengo altxaldietan gauza bera errepikatzen da, kontutan harturik altxaldi bakoitzeko lehenengo karta aurreko altxaldia eramaten duenak botatzen duela.

Baza berri bat hasteko kartak bota aurretik, jokalari guztiek karta bana hartuko dute karta-sortaren goiko aldetik, baza irabazi duenetik hasita, uneoro sei karta eskutan dauzkatelarik.

Karta aldaketa

Jokoan zehar jokalari batek bere eskuan triunfoko 7a baldin badu, triunfoa adierazten duen kartagatik aldatu ahal izango du, azken hau Batekoa, Hirukoa, Erregea, Txanka edo Zaldia bada. Aldaketa hau, baza bat irabazi ondoren eta sortatik hartzen den karta jaso aurretik egin ahal izango da.

Karta aldaketa burutzeko, triunfoa adierazten duen kartaren gainean sakatu beharko da, eta aldaketa posible den unean programak automatikoki egingo du.

Eskuaren bigarren fasea

Eskua aurrera doan neurrian, sortako kartak bukatzen doaz; sorta bukatu araziko duen bazan, sortara karta jasotzera doan azkenak ez du kartarik izango eta triunfoko paloa markatzen duen karta hartuko du. Eskuaren azkeneko sei baza hauetan, jokalari bakoitzak bere sei kartekin soilik jokatuko dute.

Fase honetan, kartak jaurtitzeko orduan dagoen derrigortzeari dagokionez arauak aldatzen dira eta tuteko arauak erabiliko dira aldaketa txiki batekin. Azken baza irabazi duen jokalariak bere eskuarteko karta bat botako du tapetera (berak nahi duena) eta besteek, ezkerretik eskuinerako ordenean, berdina egingo dute beste karta bat tapetera botaz, ondorengo arauak jarraituz:

  • Paloa jarraitu eta garaitzearen derrigortzea: jokalari bat bere txandan, baza ireki duen kartaren paloko kartarik izango balu, palo horretako kartaren bat botatzera derrigortua egongo da (tutearen jokoan ekintza honi ASISTIR deritzo), eta gainera, palo bereko karta horrekin, tapetean dauden bazako beste kartak garaitzerik izango balu, honetara ere derrigortua egongo litzateke (tutearen jokoan ekintza honi MONTAR deritzo).
  • Fallo egitearen derrigortzea: jokalari bat bere txandan, baza ireki duen kartaren paloko kartarik izango ez balu (ASISTIR ekintza burutu ezin badu), fallo egitera derrigortua egongo da, hau da, triunfoaren paloko karta bat bota beharko du (tutearen jokoan ekintza honi FALLAR deritzo), tapetearen gainekoak garaitzerik baldin badu.
  • Baza bikotearena baldin bada, ez dago fallo egiteko eta garaitzeko derrigortasunik; soilik hasierako paloari jarraitu beharko zaio. Azken hau Giñote jokoa Tutearengatik desberdintzen duen berezitasun nagusietako bat da.
  • Jokalari bat bere txandan, baza ireki duen kartaren paloko kartarik izango ez balu, ezta tapetearen gainekoak garaitzen dituen kartaren batekin fallo egiteko ere, nahi duen karta botatzeko aukera izango du.
  • Balio handieneko karta bota duen jokalariak baza eramango du (aurretik aipatutako hierarkia kontutan hartuz).
  • Esku bereko ondorengo bazetan, azkeneko baza eraman duen jokalaria izango da hurrengo bazari hasiera emango diona lehenengo karta tapetera botatzen.

Kantikoak

Eskua jokatzen ari den bitartean, jokalari batek palo bereko errege eta txanka eskuartean izango balitu, kantiko bat burutu ahal izango du, hau da, palo horretan kantatu ahal izango du 40 (triunfoko paloaren errege eta txanka baldin badira) edo 20 (beste edozein paloko errege eta txanka badira). Zein palotan kantatu den esatea derrigorrezkoa izaten da 40ak kantatzen ez diren bitartean (20 urretan, kopatan, ezpatatan edo bastoitan), jakina delako 40ak triunfoko paloan soilik kantatu daitezkelako. Kantikoa bigarren fasean egiten bada ez da zein palotan egin den azaldu beharko, honen bikoteak hala eskatzen ez badu.

Ludotekan jokatzerakoan, dagokion paloa ordezkatuko duen 20 zenbakia duen irudia erakutsiko da; kantatu duenaren bikoteak irudi honetan sakatzen badu, dagokion paloaren irudiarekin ordezkatuko da.

Esku bukaeran egiten den tanto kontaketari batuko zaio egindako kantikoek zehazten duten kopurua (20 edo 40)

Bikoteko jokalariek kantatzeko palorik balute, baza bat irabazi eta berehala egingo dute.

Paloren batean kantatzeko, dagokion paloaren ikonoaren gainean sakatu beharko da. Ikono hau aurretik markatuta utzi daiteke, eta honela programak kantatu ahal deneko unea iristerakoan zuzenean kantikoa burutuko du.

Puntuazioa

Esku bateko baza guztiak jokatu eta gero, esku horretan jokalari bakoitzak irabazitako bazetan bildutako puntu guztiak zenbatuko dira, eta egindako kantikoekin batuko dira.

Tantoak bikoteka gehitutakoak izango dira.

Eskuko azken baza irabazi eta jasotzen duen bikoteak 10 tanto gehiago izango ditu (azken hamarrak)

Karta sortako kartek guztira 120 puntu batzen dute. Gainera, esku bakoitzean beste 10 puntu daude azken baza eramaten dituena. Bestalde, kantikoekin lor daitekeen puntu kopurua 100ekoa da.

100 puntu baino gehiago lortzen dituen bikoteak eskua irabaziko du.

Bi bikoteek 100 puntutik gora lortzen badute, ez du zergatik puntu gehien lortu duenak irabaziko:

  • Bikote batek ez badu 30 puntu lortzen kantikoak kontutan hartu gabe, galdu egiten du.
  • Bi bikoteek 100 puntu baino gehiago lortzeaz gain, 30 puntu gutxienez lortu badituzte kantikoak kontutan hartu gabe, azken 10ak eraman dituenak irabaziko du.

Bi bikoteetako inork ez baditu 100 puntuak gainditzen bigarren esku bat jokatuko da. Esku honetan ez dago karta guztiak jokatu beharrik. Baza bakoitzeko irabazleak 101 puntuak lortuta dituela jakitera emateko aukera dauka, eskuari amaiera emanez. Behin azalpen hau ematen denean, bikoteak 100 puntuak gaindituta baditu aurreko eskuaren puntuekin batuz, eskuaren garaipena lortuko du; bestela, beste bikotea izango da garailea.

Jokoaren bukaera

Aurretik adostutako "koto" (hiru esku/puntu) kopurua irabazten lehen bikoteak partida irabaziko du.

Tutearekiko desberdintasunak

Tute ezagutzen baduzu, hona hemen bi joko hauen arteko diferentziak:

  • 6 karta banatzen dira.
  • Txanka eta zaldiaren paperak elkar trukatzen dira.
  • Sortan kartak geratzen diren bitartean (aurreneko 4 bazetan) kartak briskaren antzera jokatzen dira: jokalari bakoitzak karta bat botako du inongo muga edo baldintzarik gabe.
  • Baza bikotearena bada ez dago fallo egiteko eta garaitzeko beharrik, hasierako paloa jarraitu behar da bakarrik.
  • Bigarren fasean ez dago paloa zein den esan beharrik 20 kantatzen denean, bikoteak hala eskatzen ez duen bitartean.
  • 100 puntu gainditzen dituenak eskua irabaziko du; bikoteek 100 puntu lortu ezean, bigarren esku bat jokatuko dute.
  • Bi bikoteek 100 puntuak gaindituz gero bigarren eskurik jokatu gabe, ez du zergatik puntu gehien duenak irabazi beharrik; ondorengo erregelak aplikatzen dira: 1.Bikote batek ez badu 30 puntu lortzen kantikoak kontutan hartu gabe, galdu egiten du; 2.Bestela azken 10ak lortu dituen bikotea izango da partidako irabazlea.
  • Ez da tuterik kantatzen.
  • Kantatzeko ez da derrigorrez lortutako lehenengo bazan egin behar. Irabazten den edozein bazaren ondoren kantatu daiteke.
  • Helburua "koto" bat edo bi irabaztean datza, hauek, 3 eskuz/puntuz osaturik daudelarik.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: giñote

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra