Deskribapena 40ko espainiar karta-sorta erabiltzen duen jokoa da. Ludotekan erabiltzen diren karten diseinuak aintzinako karta-sortetan oinarritzen dira. Karta sorta horiek Arabako Foru Aldundiaren
Arabako "Fournier" karta museoan bilduta daude. Jokalari kopuru minimoa bi izango da; hiru, lau edo sei jokalari jokatzeko aukerak ere badaude, eta bakarka hartzen da parte. Hemen eskaintzen den bertsioak, bi, hiru, lau edo bost jokalari elkartzeko aukera ematen du Helburua Partidaren hasieran erabakitako puntuetara iristeko behar diren esku edo jokaldi kopuru adina jokatuko dira, jokalarietako bat puntu kopuru horretara iristen den arte, puntu adina esku irabaziz. Baita ere, esku bakar batera jokatzeko aukera dago, esku hori irabazten duenak partidaren garaile izanik. Hemen eskeinitako bertsioak, 1, 3 edo 5 puntu edo irabazitako eskutara jokatzeko aukera ematen du Jokatzen den esku bakoitzean, jokalari bakoitzaren helburua kartetaz deskartatzea da, hau da, kartarik gabe geratzea: kartarik gabe gelditzen den lehenengo jokalaria izango da esku horren irabazlea. Jokoaren garapena Hasiera Zozketaz erabakitzen da kartak hasieran nork banatzen dituen. Karta banatzaileak, kartak nahasi eta bere ezkerrean dagoenari emango dio mozteko. Honen ondoren, karta guztiak banatuko ditu banaka-banaka bere eskuineko jokalaritik hasita (esku dagoena) zentzu horretan jarraituz. Kartak jokatu Esku dagoenak emango dio hasiera jokaldiari (banatzailearen eskuinaldean dagoenak), karta bat, bi edo hiru (bere nahiaren arabera) tapetearen erdigunera botatzen. Aldi berean, hitzez, zenbaki bateko karta kopuru bat esango du, eta hori izango da berak dioen botatako konbinaketa (adibidez, 2 biko, 3 errege, etabar). Esaten den karta kopuruak botatako karta kopuruarekin bat etorri behar du, baina karten zenbakiak aldiz ez du zergatik. Orduan, bere eskuinean dagoen jokalariak bi aukera ditu:
- Egiazko bezala hartu aurreko jokalariak esandakoa: kasu honetan jokalariak karta gehiago (bat, bi edo hiru) bota beharko ditu tapete erdiguneko karta sortara, aurreko jokalariak botatako karten zenbaki berekoak direla esanez eta txanda hurrengo jokalariari pasako lioke, azken honek aukera berdinak izanik.
- Bestela gezurtzat hartu dezake aurrekoak esandakoa: kasu honetan hitzez adierazi beharko du denen aurrean eta aurrekoak botatako kartak altxatu, bistan utziz. Egia balitz aurrekoak esandakoa, sinetsi ez duenak (kartak altxatu dituenak) jaso beharko ditu berarentzako erdiguneko karta sortako kartak. Aldiz, sinetsi ez duenak asmatu balu, eta ondorioz aurrekoak gezurra esan balu, gezurtiak jaso beharko zituen erdiguneko kartak.
Erdiko kartak jasotzearekin zigorturiko jokalariaren eskuinaldean dagoen jokalariak, kartak botatzeari (esku berri bati) berriz ekingo dio. Kartak jokotik kanporatu Jokalari batek gezurra esateagatik edo egia zena ez sinesteagatik erdiguneko kartak jasotzen dituen bakoitzean, eskuan dituen zenbaki bereko laukoteak jokotik kanporatu beharko ditu, aparteko sorta batean utzirik hurrengo eskurarte. Komodinak Komodinekin jokatzeko aukera dago. Ludotekan aukera hau erabiliz gero, karta sortan 4 komodin egongo dira. Komodinak tapetearen erdian jokatzeko erabili ahal izango dira, baina ez dira inoiz kanporatuak izango beste kartekin egiten den antzera zenbaki bereko laukotea osatzen denean. Bukaera Jokaldi edo esku bat bukatzen da, jokalarietako bat kartarik gabe gelditzen denean, aurreko arauak jarraituz. Ludotekan, jokalari batek bere azken kartak botatzen dituenean, programak berak egiaztatuko du jokalariak egia esaten duen ala ez Hasieran adosturiko puntu kopuru adina esku irabazten duenak irabazten du partida.
Ludotekan jokatu Online jokatu beste jokalariekin Jokatu bakarrik: gezurtia Gora
|