Ludoteka.comLudoteka.com
308 jokalari konektaturik

Ludotekako laguntza orokorraLudotekako laguntza orokorra


1. Zer da Ludoteka.com?

7. Jokatzeko arazoak?

2. Ludo+

8. Ordainketa moduak

3. Joko gunea

9. SMS mezuen jazoerak eta berreskuratzea

4. Txapelketen ezaugarri eta arauak

10. Ohiko galderak

5. Puntuazio sistema

11. Lege-oharra. Ludoteka.com erabiltzeko baldintza orokorrak

6. Ludomail

12. Erabilera arauak eta aholkuak


10. Ohiko galderak


1. Prest al dago nire nabigatzailea Ludoteka.com-en jokatzeko?

2. Sun-en Java softwarea instalaturik al dago nire ordenadorean?

3. Nola instalatzen da Sun-en Java softwarea?

4. Zergatik ez dabil Sun-en Java softwarea?

5. Beharrezkoa al da Ludoteka.com-en ibiltzeko cookieak aktibatzea?

6. Ludoteka.com-en sartzeko programarik deskargatu behar al da?

7. Zergatik noizbehinka joko guneko edukinak asko irauten du bistaratzen?

8. Zergatik konexioa galtzen dut, motel dabil, blokeatzen da, ...?

9. Nire ordenadorea infektatua izan al daiteke birus batekin, Ludoteka.com-en bitartez?

10. Ludoteka.com-en joko berriak gehitzen al dira? Nolakoak?

11. Txat pribatuek tranpak egiten laguntzen dute?

12. Nola jaurtitzen dira dadoak? Nola banatzen dira kartak?

13. Zergatik da gero eta zailago puntuazioa hobetzea?

15. Duda gehiago?

1. Prest al dago nire nabigatzailea Ludoteka.com-en jokatzeko?

Ezinbestekoa da zure nabigatzaileak Java softwarea aktibaturik edukitzea.
Ludoteka.com-en edozein orritik, joko gunean konektaturik dauden jokalari kopurua ikusi ahal badezakezu, iadanik Java softwarea instalaturik eta aktibaturik daukazula esan nahi du.
Informazio hau, hasierako orriaren erdigunean dagoen Jokatu estekaren gainean azaldu behar du, eta baita gainontzeko orrien eskuin eta goiko aldean ere (orri hau barne).

Bi aukera daude nabigatzailean Java softwarea aktibatzeko:

  • Gure ustez, gomendagarriena Sun-en Java softwarea erabiltzea da, enpresa hau bait da teknologia hau sortu eta garatzen duena.
    Erabiltzen den nabigatzailea Internet Explorer ez bada, azaldutako hau da dagoen aukera bakarra.
    Instalaturik daukazun jakiteko informazioa eskaintzen dizugu.
  • Internet Explorer nabigatzaileak Microsoft-en Java softwarea erabili dezake. Windows sistema eragilearen bertsio batzuek iadanik badute; azken bertsioak dira berekin ez dakartzatenak.

2. Sun-en Java softwarea instalaturik al dago nire ordenadorean?

Aukera desberdinak daude Sun-en Java softwarea zure ordenadorean instalaturik duzun jakiteko:

  • Zure sistema eragilea Windows-en bertsioetako bat bada, kontrol panelean Java Plug-in izena duen ikonoa azalduko da ( ).
  • Erabiltzen duzun nabigatzaileak Plug-in-a aktibaturik baldin badu, momentu honetan tarea barran ikono berdina ikusi ahal izango duzu (behean eta eskuin aldean normalean).

Sun-en Java softwarea erabiltzeaz ziur egon nahi baduzu, hemen dituzu instalatzeko argibideak.

3. Nola instalatzen da Sun-en Java softwarea?

Sun enpresa, Java lengoaia garatzen duena da, eta honen softwarea beraien web orritik edozein ordenadoretan instalatu daiteke libre eta dohainik. Instalazioari dagokionez, kontutan hartu behar duzu:

  • Instalazioa oso erraza da. Dagokion web orrialdera sartzea besterik ez da behar.
  • Instalazio prozesuak, software guztia deskargatu behar duzun, software eguneraketa bat behar duzun, edo iadanik eguneratutako bertsioa daukazun antzemango du.
  • Honek eragozpen bat izan dezake, zure konexioa motela bada; instalazio honek luze jo dezake, deskarga guztiaren tamainak 15MB inguru dituelako.

Instalazioa Javaren (Sun Microsystems) web orrialdeko esteka honetan sakatuz egin daiteke:Java softwarea deskargatu

4. Zergatik ez dabil Sun-en Java softwarea?

Instalatzeaz gain, erabiltzen duzun nabigatzaileak Java Plug-inaren erabilera aktibaturik izan behar du. Normalean, instalazioak berak aktibatzen du, baina beti ere zuk kontrolatu ahal izango duzu ondoren azaltzen den moduan:

  • Windows sistema eragilea baduzu, sartu "Panel de control/Java Plug-in/Navegador" aukeran. Dituzun nabigatzaileen zerrenda bat ikusiko duzu; aktibatzeko, berak duen laukitxoa markatu beharko duzu.
  • Netscape eta Mozilla nabigatzaileekin, sartu "Editar/Preferencias/Avanzadas" aukeran; "habilitar Java" jartzen duen laukitxoa markatu behar izango da aktibatzeko.
  • Aldaketak eragina izan dezan, nabigatzailearen lehio guztiak istea derrigorrezkoa da.

5. Beharrezkoa al da Ludoteka.com-en ibiltzeko cookieak aktibatzea?

Bai. Nabigatzaileak Cookien erabilera baimenduta izan behar du Ludoteka.com-ek erabiltzailea identifikatua izateko, bestela, ez da posible izango joko gunera sartzea.

Cooki-en erabilera, nabigatzaileen pribatutasun aukeren bitartez kontrola daiteke; defektuz aktibaturik egon ohi dira.

Bestalde, nabigatzaileak javascript komandoen exekuzioak baimendurik eduki behar ditu. Aukera hau ere defektuz aktibaturik egon ohi da.

6. Ludoteka.com-en sartzeko programarik deskargatu behar al da?

Ludoteka.com-en jokatzeko ez da Ludotekaren programarik deskargatu edo instalatu behar. Java programazio lengoaiari buruz ari garenez, joko gunera sartzeko programa automatikoki nabigatzaileak deskargatzen du lehenengo aldiz jokatzera sartzen garenean, irudi bat balitz bezala. Horregatik, lehenengo aldian segundu batzutan zehar itxaron beharko da (ala minutuak, konexioa motela bada) eduki guztia deskargatu arte. Hurrengo alditan, berehalakoa izango da sarrera, joko gunera sartzeko behar diren elementuak iadanik interneteko fitxategi tenporaletan egongo direlako.

7. Zergatik noizbehinka joko guneko edukinak asko irauten du bistaratzen?

Nahiz eta ez izan sartzen zaren lehenengo aldia, gerta daiteke joko gunearen kargak luze jotzea Ludoteka.com-en aldaketak egin ditugulako (joko berriak gehitu, aldaketak sistemaren funtzionalitate batean, begibistakoa ez den aldaketa teknikoa...). Nabigatzailearen fitxategi tenporaletan ez dauden aplikazioaren elementu berriak deskargatu behar izango dira, eta ondorioz, luze iraun dezake joko gunerako sarrerak.

8. Zergatik konexioa galtzen dut, motel dabil, blokeatzen da, ...?

Behin joko gunera sartuta, nabigatzaileak Ludoteka.com-ekin konektaturik mantentzen da eten gabe.
Gainera, Java softwareak eta joko gunearen programak modu egokian funtzionatu ahal izateko, baliabide nahiko behar dute.
Zenbait egoerek, mota hauetako gertakariak sortarazten dituzte:

  • Zure konexioak etenaldiak izan ohi ditu nahiko maiz.
  • Zure konexioa gainkargaturik dago, Ludotekan jokatzeaz gain, deskargak egiten ari zarelako.
  • Zure ordenadorean martxan dauden programek prozesadore eta memoria gehiegi kontsumitzen dute.
  • Joko guneko leihoak denbora gehiegi darama irekita.
  • Arazoa sistematikoki errepikatzen bada, zure ordenadorean instalatutako softwareren batekin lotuta egotea izan daiteke; adibidez, ez da arraroa izaten zenbait antibirus edo firewall-ekin gertatzea

Joko gunean badaude zenbait eragiketa baliabide nahiko eskatzen dutenak, eta hori dela eta gomendagarria litzateke hauek ez erabiltzea, aurreko arazoetakoren bat gertatzen egonez gero:

  • Jokatzeko edo ikusteko zenbait partida albi berean ireki.
  • Joko gunearen leihoaren tamaina aldatu.

Azken arrazoi bezala, gerta daiteke Ludoteka.com-eko zerbitzariak edo bere interneterako konexioak arazoak izatea. Hau gertatzen denean, normalean aldi berean jasaten dute erabiltzaile guztiek. Esan beharra dugu hau oso noizbehinka gertatzen dela, eta erabiltzaileei gertatzen zaizkien konexio galera gehienak, beraien ordenadoreari edo konexioari lotuta daudela.

Ludoteka.com bezalako zerbitzu batek, etengabean erabiltzaile kopuru oso altua berekin konektaturik mantentzen dituenak, zerbitzari konplexu bat behar du eta bertan momenturen batean huts egin dezaketen elementu ezberdinak hartzen dute parte (batzuk gure kontroletik at geratzen direnak); orain arte Ludotekan mota askotako gertakizunak konpondu behar izan ditugu, eta inoiz ez gara bestelako gertakizun berriengandik libre egongo. Hala ere, ahalik eta kalitate altueneko zerbitzua eskaintzeko lanean dihardugu, gaur egun ziurta dezakegu gertakizun hauek oso noizbehinka gertatzen direla; sistema denboraren %99an baino gehiago modu egonkorrean funtzionatzen duela ziurta dezakegu. Jokalariek jasaten dituzten konexio etenaldi gehienak beraien interneteko konexioari edota ordenadorearen konfigurazioarekin loturik dago, baina denbora luzez egon ohi direnez Ludotekan jokatzen eta etenaldiek partidei afektatzen dietenez era zuzenean, nabarmenagoa bihurtzen da etenaldien arazoa.
Eskaini dezakegun bermearen froga: noizbehinka Ludotekarekin edo bere konexioarekin arazo orokor bat gertatu ohi denean, eta hau minutu batzutan zehar luzatzen denean, Ludo+ sarrera duten jokalariei egun bateko harpidetzako konpentsazioa eman ohi zaio.
Interneterako konexio on bat baduzu eta konexio arazo edo blokeoak nahiko maiz jasaten badituzu ordea, zure ordenadorearen tareak gutxitzea ala deskargatzea gomendatzen dizugu, arrazoia horrekin loturik dagoen jakiteko. Zerbait interesgarria aurkitzen baduzu, jakinarazi iezaguzu dudarik gabe.

9. Nire ordenadorea infektatua izan al daiteke birus batekin, Ludoteka.com-en bitartez?

Ez. Ludoteka.com web orriak testuak, irudiak, script-ak eta java appletak ditu soilik, eta hauek ez dute inolako kutsatze arriskurik suposatzen (kode maltzurrak, birusak, dialerrak, ...).
Java appletak, nabigatzailearen gainbegiratzepean exekutatzen diren programak dira, eta ez dituzte sistema eragilearen baliabideak atzitzen; ondorioz, ezin dute sistema hondatu, irudi bat bistaratzeak ezin duen bezala.

Bestalde, Ludoteka.com web orrian azaltzen den publizitate guztia, behar den moduan akreditatutako online marketing-eko konpainiek gestionatzen dute.

10. Ludoteka.com-en joko berriak gehitzen al dira? Nolakoak?

Bai. Gure asmoa, joko desberdin asko eskaintzea da. Orain arte karta eta taula jokoak prestatu ditugu, baina eskaintza zabalduko dugu. Epe luzera, mota ezberdineko zenbait joko gehitzen saiatuko gara, baina beti ere ondoren azaldutako erizpideei jarraituz:

Erizpide batzuk jarraitzen ditugu Ludoteka.com-en joko bat gehitzerako orduan, nahiz eta ez duten zergatik guztiak bete behar jokoa onartutzat emateko:

  • Estrategia eta trebetasuna: jokoaren partidetan, estrategia maila edota trebetasun maila altua erabili ahal izatea asko baloratzen da. Erizpide hau dela eta, Ludoteka.com-en zorian soilik oinarritzen diren jokorik ez dago.
  • Balio kultural eta historikoa.
  • Ezagutze maila: Ludoteka.com-en helburua ez da joko berriak asmatzea, baizik eta iadanik zenbait lekutan ezagunak diren jokotara jokatzeko aukera ematen duen plataforma sortzea.
  • Interneten bitartez jokatzeko aukera ematen dutenak: badira joko batzuk, jokalarien presentzia ezinbestekoa dutena, edota interneten bidez jokatzean beren birtute on gehienak galtzen dituztenak. Hau dela eta, horrelako jokoak baztertzen ditugu.
  • Ikasteko errazak.
  • Erabiltzaileek proposaturikoak.
  • Zerbitzua garatzen dugunon gustokoa izatea, gure erizpideen arabera.

11. Txat pribatuek tranpak egiten laguntzen dute?

Bikoteka jokatzen diren karta jokoetan (tute eta mus), abantail handia izan daiteke zure bikotearen kartak jakitea eta aurkariak jakin gabe hitzegitea.
Hori dela eta, programak ez du uzten bikotea osatzen duten jokalariek txat pribatu baten bidez komunitzea; eta txat areto berean egonez gero, aurkariei jakinaraziko zaie.

12. Nola jaurtitzen dira dadoak? Nola banatzen dira kartak?

Ludoteka.com-en jokatzen diren partiden zehar gertatzen diren zorizko gertaera guztiak (dadoen zenbakien lortzea, karten nahaste eta sakabanatzea eta domino fitxen nahasketa), ausazko zenbaki sortzaile bat erabiliz burutzen dira. Zenbakien sakabanatze estatistikoa erabat ausazkoa da, eta ez dago aukerarik manipulaziorako, ez Ludoteka.com-en aldetik, ezta inongo jokalariren aldetik ere.

13. Zergatik da gero eta zailago puntuazioa hobetzea?

maila.html orrian azaltzen den bezala, puntuaketa sistema eraikia izan da jokalari bakoitzaren jokatzeko trebetasun maila ahalik eta modu zehatzenean azaltzeko helburuarekin. Honekin, ondokoa esan nahi da:

  • Puntuaketa gehiago igo eta gutxiago jaitsiko da, maila altuagoko jokalarien aurka jokatuz gero, eta alderantziz gertatuko da maila bajuagoko jokalarien aurka jokatzerakoan. Beraz, hasierako joera modu erraz batean puntuak lortzearena izango da, baina maila igotzen doan heinean, joera hau murrizten joango da maila orekatu bat lortzen den arte; aurrerantzean, bolada onen eta txarren arabera, maila horren inguruan ibiliko da.
  • Puntuaketa altua lortzen baduzu, segur aski jokoa ondo menderatzen duten beste jokalarien aurka lehiatuko zara; gainera, puntuaketa sistemaren erabilera ordainpekoa den prestazio bat da, eta ondorioz sistema hau erabiltzen duten jokalariak orokorrean lehiakorragoak izan ohi dira eta jokatzeari denbora gehiago dedikatzen diote. Hau dela eta, beraien aurka jokatzerakoan irabazteko probabilitatea asko murrizten da; jokoa oso ondo menderatzen dutenak soilik izango dira puntuaketa altu horietan mantentzeko gai.

15. Duda gehiago?

Eskaintzen dugun informazioa ez bada nahikoa zure dudaren bat argitzeko, jarri zaitez harremanetan Ludoteka.com-ekin

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra