Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2706 jokalari konektaturik

EskobaEskoba


Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Hasiera

Kartak jokatu

Puntu batuketa

Jasotze derrigortuaren aukera

Bikotekako aldaera

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Eskoba: Jokoaren argazkia

Deskribapena

40ko espainiar karta-sorta erabiltzen duen jokoa da.

Jokalari kopuru minimoa bi izango da; hiru, lau edo sei jokalari jokatzeko aukerak ere badaude, eta bakarka hartzen da parte.

Hemen eskaintzen den bertsioan bi, hiru edo lau jokalari elkartzeko aukera dago

Helburua

Norbaitek partida hasi aurretik erabakitako tanto kopuru zehatz bat lortu arte, behar den jokaldi kopurua egingo da.

Jokalariek tanto horiek lortzeko, elkarrekin batuta hamabost puntu egiten duten kartak taldeak bildu beharko dituzte.

Horretarako kontutan hartu behar da karta bakoitzaren balioa: bateko, biko, hiruko, lauko, bosteko, seiko eta zazpikoek duten balioa, beraien zenbakiaren berdina da (1,2...7); txankek 8 puntuko balioa dute, zaldiek 9 eta erregeek 10

Jokoaren garapena

Hasiera

Zozketaz erabakitzen da kartak hasieran nork banatzen dituen.

Kartak banatzeko, lehenik karta-sorta nahasten da eta gero ezkerrean dagoen jokalariari eskaintzen zaio piloa moztu dezan; ondoren jokalariei hiruna karta banatzen zaie, eskuinean dagoenetik hasita, eta azkenean tapete gainean lau karta jartzen dira buruz gora.

Kartak jokatu

Kartak banatzen dituenaren eskuin aldean dagoen jokalaria da jokatzen hasten dena; jokalariak txanda bakoitzean hamabost puntu batutzen saiatuko da, horretarako bere eskuan duen karta bat eta tapete gainean dituen kartak erabiliz; karta horiek beretzako hartuko ditu eta jokaldia bukatu arte bere ondoan izango duen pilo batean metatuko ditu, beste eskualdietan lortutakoekin batera.

Tapete gainean dauden kartak eta eskuan dituenaren artean edozein erabiliz hamabost puntu batutzeko aukera izan ezean, jokalaria behartuta dago eskuan duen karta bat tapete gainean buruz gora uztera.

Jokalari batek bere txandan tapete gainean dauden karta guztiak eramaten dituenean eskoba egiten duela esaten da; hau markatzeko bere piloan karta bat buruz gora jarri behar du, gainontzeko kartekin gurutzatuta.

Jokaldi baten hasieran, buruz gora jartzen diren lau kartek hamabost puntu batutzen duten talde batean edo bitan banatzerik badago, kartak banatzen dituen jokalariak beretzat eramango ditu karta horiek, eskoba bat edo bi lortuz.

Jokalariek txandaka eta beti eskuinera errepikatzen dute mugimendua, bakoitzari banatutako hiru kartak bukatu arte; orduan banatzaileak berriro hiruna karta banatu behar ditu eta jokalariek jokatzen dituzte; banatu gabeko karten piloan dauden kartak bukatu arte errepikatzen da sistema hau.

Jokaldi bakoitzean aldatzen da banatzailea; txandak bezala, ezkerretik eskuinera.

Jokaldi bat bukatzerakoan (karta-sorta osoa banatuta eta bakoitzaren hiru kartak jokatu ondoren), bere txandan hamabost puntu elkartzea lortu duen azken jokalariak eramaten ditu erdian gelditzen diren kartak.

Puntu batuketa

Jokaldia bukatu ondoren, lortutako kartak kontutan hartuz zenbatzen dira tantoak, arau hauen arabera:

  • Eskoba bakoitzeko tanto bat.
  • Zazpi gehien dituen jokalariarentzat, tanto bat; berdinketa izanez gero, berdintzen duten jokalariek puntu bana lortzen dute.
  • Karta gehien dituen jokalariarentzat, tanto bat; berdinketa izanez gero, berdintzen duten jokalariek puntu bana lortzen dute.
  • Urreko zazpia izateagatik, tanto bat.
  • Urre gehien dituen jokalariarentzat, tanto bat; berdinketa izanez gero, berdintzen duten jokalariek puntu bana lortzen dute.

Esku bat jokatu ondoren, tantoak kontatzerakoan bi jokalari edo gehiagok partida irabazteko behar diren kopurua gainditzen badute, tanto gehien dituenak irabaziko du partida. Berdinketa izanez gero, jokaldi berri bat jokatuko da berdinketa hori apurtzea lortu arte.

Jasotze derrigortuaren aukera

Batzutan jokalari batek 15 puntu batutzeko aukera ematen duen karta bat tapete gainean uzten du despisteagatik edo aurkariari eskoba ez egiteko aukerarik ez emateko.
Eskoba jokoan ez dago argi egoera honen arautzeari dagokionez, batzuetan karta bat botatzen uzten da 15 puntuak batzen dituzten kartak jaso gabe geratuz, eta bestetan karta horien jasotzea derrigortzen da (kasu batzutan gainera, karta hauek aurkariarentzat izanik). Aplikatzen den arauaren arabera, joko honen estrategia ere asko aldatzen da.

Partida berri bat irekitzeko orduan jasotze derrigortuarekin aukeratu daiteke; kasu honetan programak ez du utziko karta bat tapete gainean uzten, honekin 15 batutzeko aukerarik badago.
Jasotze derrigortua erabiliz gero, nahikoa da erabili nahi dugun kartaren gainean klik egitea, 15 batutzeko aukera bakarra dagoen kasutan; aukera anitzen kasutan, hauek desderdintzen dituen karta baten gainean klik egitea nahikoa izango da.
Jasotze derrigortua hartzen ez bada, jaso nahi diren karta guztiak markatu beharko dira.

Bikotekako aldaera

4 jokalarik parte hartzen dutenean bikoteka jokatzeko aukera dago. Horrela denean, bikoteko jokalariak ez dira jarraian jarriko, txandaka baizik.

Bakarka jokatzen deneko arau berak aplikatuko dira, kontutan hartuz, bikoteko jokalarien kartak elkartuz kontatuko direla esku bakoitzeko puntu banaketa.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: eskoba

Jokatu bakarrik: eskoba bikoteka

Informazio gehiago

Acanomas: Escoba

Card Games: Scopa Card games web site

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra