Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2141 jokalari konektaturik

Ludotekako laguntza orokorraLudotekako laguntza orokorra


1. Zer da Ludoteka.com?

7. Jokatzeko arazoak?

2. Ludo+

8. Ordainketa moduak

3. Joko gunea

9. SMS mezuen jazoerak eta berreskuratzea

4. Txapelketen ezaugarri eta arauak

10. Ohiko galderak

5. Puntuazio sistema

11. Lege-oharra. Ludoteka.com erabiltzeko baldintza orokorrak

6. Ludomail

12. Erabilera arauak eta aholkuak


12. Erabilera arauak eta aholkuak


Erabilpen arauak

Aholkuak

Erabilpen arauak

Aholkuak

  • Babestu ezazu zure erabiltzaile izena, asmatzen erraza ez den pasahitz batekin. Bestela, pasahitzaren lapurketa jasaten duen hurrengo biktima izan zintezke. Zure pasahitzarako ez erabili zure izena bera, zure maskotarena, zure posta helbidea, bizi zaren lekuaren izena, maiz erabiltzen den hitz bat edo zuri buruzko informazioa ezagutzen duen norbaitek asmatu ahal izango zuen edozein informazio. Letra arraro edo zenbaki bat gehitzea nahikoa litzateke. Pasahitza konplikatua izateagatik ahazteko beldurra baduzu, erregistroaren datuetan zure posta elektronikoko helbidea adierazi ezazu, eta horrela, pasahitz berri bat lortzeko erabili ahal izango duzu. Zure posta irakurri dezakeen norbaitek pasahitza lapurtu zaitzakeela uste baduzu, ezabatu pasahitza adierazten duten posta mezu guztiak.
  • Joko desberdinak ezagutu itzazu: joko berrien arauak ikasteko ahalegina eta hauek menderatzeko estrategiak garatzea entretenigarria izateaz gain, oso aberasgarria da buruari eragiteko orduan. Agian, beste jokoak ezagutu ondoren, normalean praktikatzen dituzun jokoak atsegingarrienak eta interesgarrienak direla suposatuko duzu, baina beti izango duzu hauetara aritzeko denbora. Gainera Ludotekak, une jakin batean jokoz aldatzea errazten zaitu zure lagunengandik alde egin behar izan gabe, eta beste inongo gune edo orrira joan gabe.
  • Ludo+ sarreragatik ordaindu baino lehenago, ziurtatu zaitez zerbitzua arazorik gabe dabilela zure ordenadorean eta gogoko duzula.
  • Hartu atsedena: ez jokatu denbora luzez segidan. Kaltegarri gerta dakizuke ordenadorearen aurrean denbora gehiegi egoteak. Zenbait partida jarraian jokatu ondoren, kontzentrazioa galtzen da eta jokoan garatzen ari zaren trebetasun mailak ondorioz dagokion eragina jasango du.
  • Ez eman garrantzi gehiegi puntuaketa maila altu bat lortzeari: puntuaketa sistemaren helbururik nagusiena, bakoitzari hobetzeko motibazioa sortzean datza, eta batez ere, partida orekatuak jokatzeko zure mailakoak diren jokalariak topatzen laguntzea.
  • Eta batez ere, ongi pasa!

Gora

Copyright © 2001-2019 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra