Ludoteka.com  Ludoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2332 jokalari konektaturik

Joko gunea

Jokatu

Ludoteka.com-eko hasiera orria

Hasiera

Identifikatzaile, pasahitz, posta helbide eta ikono aldaketa

Identifikazioa

Ludo+ erabilerarako harpidetza ala bonoen transferentzia eta eskuratzearen eragiketak eta informazioa

Zure kontua

Jokatutako partiden emaitzak eta estatistikak kontsultatu

Historia

Eguneroko eta asteroko joko bakoitzeko jokalari onenen sailkapena eta zure postua kontsulta ezazu

Sailkapenak

Ludoteka.com-eko jokoen arauak

Joko arauak

Ludoteka.com-ek bidalitako abisuak eta jokalarien artean bidalitako mezuak

Ludomail

Laguntza orokorra

Laguntza

   Ludo+

   Jokatzeko arazoak?

   Puntuazio sistema

   Ordainketa moduak

   Gehiago...

Iradokizunak edo aurkitutako gertakari bitxiak bidali

Kontaktuan jarri

Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Jokoaren bukaera

Jokoa aztertu

Informazio gehiago

EpaminondasEpaminondas

Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Jokoaren bukaera

Jokoa aztertu

Informazio gehiago


Jatorria

Epaminondas jokoak bere izena Tebas-eko generalari zor dio; honek falange-a asmatu zuen, k. a. 371. urtean espartanoei garaitzeko erabili zuen formazioa. Jokoaren testuinguruari begira, falange hitzak berez mugitu eta harrapaketak egin ditzakeen fitxa ilara bat izendatzen du.

Joko hau 1975an Robert Abbott-ek asmatu zuen. Logic Mazes izeneko bere web orrian berak asmatutako joko interesgarri eta berritzaileei buruzko informazioa eskaintzen da.

Deskribapena

Joko honetan, zabaleran 14 eta altueran 12 lauki dituen dama-joko taula bat erabiltzen da eta alde bakoitzean parez pare kokatuko diren bi jokalari lehiatzen dira. Bakoitzak 28 fitxa izango ditu, batek txuriak eta besteak beltzak, eta gertuen dituzten taulako lehen bi lerrotan kokaturik, ondorengo irudian azaltzen den bezala.

Helburua

Helburua, aurkariarengandik gertuen dagoen lerrora norberaren fitxekin iristea izango da.

Jokoaren garapena

Jokalariek elkarren txandan burutuko dituzte mugimenduak, hasiera emango diona fitxa txuridun jokalaria izanik. Mugimendu posibleak honako hauek dira:

  • Fitxa bakar bat lauki bat soilik mugitu ahal izango da norabide ortogonal eta diagonalean, xake jokoko erregearen antzera.
  • Falange bat mugitu: falange bat, kolore bereko elkar konektaturik dauden bi fitxa edo gehiagoz osaturiko lerroa da. Fitxa bakoitzak falange batean ala gehiagotan parte hartu dezake.

    Falange bat osatzen duten fitxak elkarrekin mugitu daitezke lerrokaturik dauden norabide berean, gehienez falangea osatzen duten fitxen kopurua adina lauki desplazatuz.

    Isolaturiko fitxak, fitxa bakarreko falangeak bezala kontsideratuko dira.

    Bestalde, ez da derrigorrezkoa falange batean konektaturik dauden fitxa guztiak mugitzea; zati bat soilik mugitzea posible da, beti ere, desplazatutako lauki kopurua mugitutako fitxen kopurua gainditzen ez badu.
  • Harrapaketak: falange batek harrapaketa bat burutuko du, desplazamendua burutu den norantzan mugitutako lehenengo fitxak aurkariaren fitxa baten posizioa okupatzen duenean.

    Harrapaketa burutu ahal izateko, desplazamenduaren norantzan harrapaturiko fitxa isolaturik egon behar du ala bestela mugituriko falangeak dituen fitxa kopurua baino gutxiago duen falangearen parte izan behar du.

    Harrapaketa zilegi denean, desplazatutako norantzan harrapaturiko fitxaren falangeko fitxa guztiak joko taulatik kanporatzen dira.

Jokoaren bukaera

Bere txanda hasi aurretik, jokalariak bere azken lerroan aurkariak bere azken lerroan baino fitxa gehiago baldin baditu irabazlea izango da, jokalari bakoitzarentzat azken lerroa aurkariarengandik gertuen dagoena izanik.

Honek esan nahi du jokalari batek bere txanda jokatu ondoren azken lerroan fitxa gehiago izatea lortzen badu aurkariak bere azken lerroan dituenak baino, azken hau xakeko jake egoeraren antzeko situazio batean aurkituko da. Bai mehatxu hau burutu ahal izateko, baita azken honetaz defenditzeko ere, ondorengo helburu hauek lortuko dituzten mugimenduak burutu beharko dira:

  • Norberaren fitxa batekin azken lerrora iritsi.
  • Aurkariak azken lerroan dituen fitxak harrapatu.

Bukatzeko, arau zehatz bat dago salbuespen kasu batetarako: fitxa beltzak erabiltzen dituen jokalariak simetrikoki aurkariak eginiko mugimenduak kopiatu ahal izango zuen, eta horrela inork ezin izango zuen garaipena lortu.

Egoera hau gerta ez dadin, beste arau bat gehitzen da: jokalariren bat garaipena lortzeko egoeran dagoenean, ezin izango da bi koloretako fitxen artean simetria egoera bat sortuko lukeen mugimendu batekin erantzun.

Jokoa aztertu

Jokatu bakarrik: epaminondas

Informazio gehiago

Abstract Game Magazine - Epaminondas

Epaminondas by Robert Abbott

Wikipedia - Epaminondas(game)

Wikipedia - Epaminondas(juego)

Gora

Copyright © 2001-2008 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra